Boligrafo Gorria
Musika
by Gorka Bereziartua
  • Musika

Margaret Thatcher hil da: jarri musika apur bat

Gorka Bereziartua
2013-04-08
1

 
Hefner taldearen The day that Thatcher dies etorri zait burura Erresuma Batuko lehen ministro ohia hil dela jakin eta berehala.
“Barre egingo dugu Thatcher hiltzen den egunean” zioten Londresko bandakoek, “badakigu ez dagoela ondo, baina dantzatuko dugu eta kantatuko gau osoan”. We love the city diskoan aurki dezakezue.
Ez da Thatcherri buruz maitasunez hitz egiten duen kanta bakarra, noski. Euskarazko errepertorioari errepaso bat eginda, lankide batek Baldin Badaren Tatxer nabarmendu dit.
Ingelesezko blogetan bilaketa azkar bat eginda Thatcherren kontrako kanten hit-paradeak eta guzti aurkituko dituzue; dena izango da gutxi, Burdinazko Damari merezitako egurra agurra emateko.
Eguneraketa (2013-IV-8, 15:57):
Hainbat lagunek Thatcherren kontrako kanta gehiago eta gaiarekin zerikusia duten artikuluak proposatu dizkidate Twitterren. Mila esker 😉

@boligorria Renaud kantariaren “Miss Maggie” falta zaizu : youtube.com/watch?v=Lohnbm… #musika #Thatcher
— Fred Berruet (@fred_berruet) 2013 apirila 8

 

@boligorria Hemen daukazu beste musika open.spotify.com/user/antoniojl…
— Xabier Maeztu (@trisketonni) 2013 apirila 8

 

Hemen duzue horrekin loturiko notizia, is.gd/dTNoS9 “Chumbawamba anxiously awaits MT’s death” @boligorria igual zure interesekoa..
— okerreko (@okerreko) 2013 apirila 8

 

Thatcher-en aurka egin 10 kanturen zerrenda bat. Euskaldunok Baldin Bada-rena gehitu behar diogu noski : lesinrocks.com/2013/04/08/mus… @boligorria
— Fred Berruet (@fred_berruet) 2013 apirila 8

 

Morrisseyren Margaret on the Guillotine entzuten grooveshark.com/s/Margaret+On+… atzerapenarekin, bye Margaret
— Luistxo Fernandez (@luistxo) 2013 apirila 8

 
Eguneraketa (2013-IV-8, 16:15):
Eta behin hasita, Luistxo Fernandezek 14 kantako playlist hau gomendatu digu. Asko dantzatu behar dugu martxa honetan Thatcherren fianbrearen gainean…

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

baldin badahefnermargaret thatcher
1 Iruzkin
    Joni Ubeda (e)k dio: Erantzun
    2013-04-11, 10:31

    Tira, kantu hau ere aipa daiteke. Fragak dioenak, Tatcher esan dezake 🙂
    Todos los fascistas viven (cara al culo)
    por eso no ven más allá de su nariz (cara al culo)
    ya que sois tan religiosos (cara al culo)
    por qué no le dais la paliza a dios (cara al culo).
    fraga, muérete.
    reagan, muérete.
    woitila, muérete.
    muñecos de feria.
    la madre teresa (no nos interesa)
    la tradición (es una maldición)
    las jerarquías (son una porquería)
    un patriota (un idiota).

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Shakespearen diru-kontu ustelak argitara2013-04-08
Ihes egin behar ez dizun disko horietako bat2013-04-11
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA