Emoak ez du sekulako predikamendurik izan inguruotan, musikan bederen (euskaraz egin den literatura existentzialista erraz kabitzen baita emo avant la lettre etiketapean), baina azken asteotan pare bat argitalpenen berri izan dugu, tribu horretako jende tristaberak ere alaitzeko modukoak.
Larry Birdek Soundclouden jarri du taldearen lehenbiziko demoa. Sei kanta, aurreneko entzunaldian Mineral gogorazi didatenak. Hardcore potentzia, azukre puntua duten melodiak eta konplexutasuna. Buelta asko emango dizkiodala uste dut. Zuek ere, plazer baduzue…
Hardcoretik abiatu zen beste talde batek, Mantisak, bigarren diskoa argitaratu du. AEBetako rock alternatiboak hedabide handiak mukurutu zituenean hartu zuen soinu estandarretik gertu dabilela iruditu zait. Hondarra izeneko singlea behean ikus dezakezuen bideokliparekin aurkeztu dute.
7 Iruzkin
Barkatuko didazu intromisioa baina euskal emoa aipatzerakoan Adikune aipatu beharra izaten dut beri. Post-hardcore emozionala, emo-core edo dena delakoa, sekulakoak dira argitaratu zituzten hiru abestiak. Adibidez:
http://www.goear.com/listen/539824e/itsasoa-adikune
Ea laster eskenatokietan ditugun berriz!
Barkatu ez, izugarri eskertzen dizut hemendik pasa eta iruzkin bat uztea!
Ez nuen Adikune zuzenean ikusteko aukerarik izan bere garaian, buelta prestatzen ari dira? Notizia bikaina litzateke!
Jode, eta MKT ahaztu zaizkit! Zarauzko jarkoreto emozional handiak. Zein Ziren Eder Zuhaitz Haiek Zutik debalde deskargatzeko dute beraien bandcamp-ean
http://mktdiy.bandcamp.com/album/zein-ziren-eder-zuhaitz-haiek-zutik
Nire aldetik nahikoa gaurkoz (uste dut) 😀
Joe, martxa honetan hasierako esaldia aldatu beharko dut: “Emoak sekulako predikamendua izan du inguruotan eta ni ez naiz enteratu”. Beste erreferentziaren bat bururatzen bazaizu eskertuko dizut hona ekartzea 😉
Emokume hauek, Sunny Day Real Estate ekarri didate burura…
https://www.youtube.com/watch?v=y413Vk9FzY0
Hemen “fulll album”: https://www.youtube.com/watch?v=ziNJ_lZTrR4
Ni super engantxatuta nago Larrybird-ekin. Emo (del bueno) eta 90 hamarkadako soinuak bueltatzen ari dira azken urtean eta, niretzako, sorte handi daukagu.
Entzungo dut Adikune eta MKT. Plazer bat da edonori “emo”ri buruz irakurtzea!