Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak Zinemaldia 2013
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2013

Pixar argentinarra

Gorka Bereziartua
2013-09-20
1

Campanellaren filmeko une bat.
Campanellaren filmeko une bat.

Animaziozko film batekin abiatu da 61. Zinemaldiko Sail Ofiziala, erabaki arriskatua, esango du baten batek. Tira. Pixar faktoriatik aterea dirudien Futbolínek (jatorrizko titulua Metegol da, gaztelaniaratu egin dute, filmeko ahotsak bezala) Toy story bezalako ekoizpenen antz handia du, kendu jostailuak eta jarri futbolineko jokalaritxoak.
Gaizto-gaiztoen eta zintzo-zintzoen istorio bat, bestelako misteriorik gabea, erabat aurreikusteko modukoa baina, elkarrizketa batzuen umoreak eta futbol munduko topikoez egiten den parodiak familiya guztiaren gozagarri bihurtuko duena. Sail Ofiziala benetan hasteko, hurrengo filmari itxaron beharko.
PS: “Loco” izeneko futbolineko jokalariak Jorge Valdano ekarri dit gogora.
SAIL OFIZIALA
Futbolín.
Zuzendaria: Juan Jose Campanella.
Argazkia: Felix Monti.
Argentina-Espainia.
106 minutu.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

futbolinjuan jose campanellasail ofiziala
1 Iruzkin
    Pixar argentinarra | Gaur (e)k dio: Erantzun
    2013-09-27, 11:57

    […] CC-by-sa: Gorka Bereziartua, Boligrafo Gorria. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Sail Ofizialetik a priori interesatzen zaizkidan bost film2013-09-19
Bikiak eta armiarmak2013-09-20
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA