Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak Zinemaldia 2013
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2013

Indefinizio alkoholikoa

Gorka Bereziartua
2013-09-22
1

François Dupeyronek zuzendu du 'Mon âme par toi guérie'
François Dupeyronek zuzendu du ‘Mon âme par toi guérie’

Intenzioa daukanik ez diogu ukatuko François Dupeyronen Mon âme par toi guérieri, baina indefinizioak gaina hartzen dio.

Amaren petrikilo dohainak jaso dituen arren, bestelako ogibideak nahiago dituen gizon heldu bat da filmeko protagonista, côte d’azur-eko karabana-auzo batean ezagutuko dugu, ama hil berritan. Moto istripu batek aldatuko du sendatzeko gaitasunarekiko jarrera eta, horrekin batera, bere gaitz sentimentala sendatuko duen norbait bilatzen hasiko da.
Lau nafarrek baino gehiago edaten duen neska bat ezagutzen duenerako, pelikulak balantza asko eginak ditu, pixka bat ezkerrera, pixka bat eskuinera, norabide oso argirik gabe. Kosta egiten zaio Frediri (hori baita protagonistaren grazia) maitasuna aurkitzen eta kosta egiten zaio ikusleari zuzendariak nora iritsi nahi duen jabetzen. Filmaren hasieran hainbesteko garrantzia duen moto istripua, segida izan zezakeen trama bat, guztiz desagertzen da bigarren zatian eta aldiz bizilagunen bikote-arazoek justifikazio askorik ez duten tartea hartzen dute nire ustez.
Intentzioa antzematen geniola esan dugu hasieran, izan ere, filmeko zenbait dialogo jarraitzeko erabiltzen diren plano-sekuentziak, argi-kontra hartutakoetan pantailak erakusten duen dirdaia (filmaren estilo-marketako bat zalantzarik gabe) edo pertsonaia nagusia kostaldetik motoz doanean jarraitzen duen travellingen bat oso ederrak iruditu zaizkit. Pena da istorioaren egitura maila berean ez egotea.
SAIL OFIZIALA
Mon âme par toi guérie
Zuzendaria: François Dupeyron.
Aktoreak: Grégory Gadebois, Céline Sallette, Jean-Pierre Darroussin, Marie Payen.
Frantzia.
124 minutu.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

françois dupeyronmon ame par toi gueriesail ofiziala
1 Iruzkin
    Indefinizio alkoholikoa | Gaur (e)k dio: Erantzun
    2013-09-27, 11:58

    […] CC-by-sa: Gorka Bereziartua, Boligrafo Gorria. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Kalibre gizena Zugarramurdin2013-09-21
Afariaz maitemintzea2013-09-22
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA