Batzuek Dukan dieta egiten dute eta besteek, Manuel Martin Cuencak Sail Ofizialean aurkeztu duen filmean bezala, pertsonak jaten dituzte. Gustu kontua.
Protagonista emakume bat hil eta zatitzen ikusiko dugu filmaren hasieran eta erakutsiko ez diguten arren, erraz jakingo dugu bere portal berera bizitzera etorri den neska errumaniarrarekin berdina egingo duela. Eta badirudi haren ahizpak ere txuleta bihurtzea duela patu baina, zer pasatzen zaio Carlos hiltzaile hotzari? Maitemindu egin dela?
Ba, hori, afaria izan behar zuen pertsonarenganako amodio zailari buruzko filma dela Caníbal, nahiko txukun eramana nire ustez, faktura aseptiko samarrarekin, juxtuko tentsioarekin (juxtuegi agian), baina oro har ondo. Bai, gustatu zait.
PS: Filmak ez du musikarik baina, ei, ez duzue pentsatuko aukera pasatzen utziko dudala?
SAIL OFIZIALA
Caníbal
Zuzendaria: Manuel Martín Cuenca.
Aktoreak: Antonio de la Torre, Olimpia Melinte.
Espainia-Errumania-Errusia-Frantzia.
116 minutu.
1 Iruzkin
[…] Zinemaldian ikusi genuen Canibal filmeko argazki zuzendaria Pau Esteve pelikulako lan taldean dago, baita La heridaren […]