Ben Ali: PSOEren eta PSen adiskide tunisiarra

Gorka Bereziartua
2

Tunisiako diktadorearen alderdia ISko kidea da, PSOErekin eta PSekin batera

Gaitzekoa ari da izaten Tunisiako errebolta eta telebista, irrati, egunkari guztiak ari dira matxinadaren berri ematen azken egunetan. “Herritarrak altxa dira! Ihes egin du Zine el-Abidine Ben Ali diktadoreak!” diote ozen. Baina, hedabide handiekin maiz gertatzen den moduan, zenbait detaile interesgarri bigarren planoan geratzen dira, ez kasualitatez; orain arte agintari europarrek mediterraneoko tiranoarekin izan duten adiskidetasuna, kasu.
Beharrik Pascual Serrano bezalako kazetariak ere badauden. Artikulu interesgarria jarri du bere webgunean: Baina, diktadurarik ba al zen Tunisian? Datu bat, kontuan hartzeko: Ben Aliren alderdia Internazional Sozialistako kide da, besteak beste PSOE eta PS bazkide dituen erakundea; baita agintaldi susmagarriki luzeko beste “presidente” baten partidua ere, Egiptoko Hosni Mubarak-en Alderdi Nazional Demokratikoa, alegia.
Leitzeko modukoa da Mundu Bankuak Tunisiari buruz idatzitako azken txostena ere. Ben Aliren politikentzat loreak, txaloak eta bibak besterik ez dauzka; gauza harrigarria, kontuan izanda politika horiexek eraman dutela herria diktadorearen, baina batez ere gosearen kontra matxinatzera.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA