Yo La Tengo, 'Friday I'm in love', apokalipsia

Gorka Bereziartua
0

 
Ados, Yo La Tengo taldeak bere garairik onenak paseak ditu. Zer esanik ez The Curek. Baina lehenengoek bigarrenen kanta ezagun honekin egin duen bertsioak badu bere grazia, bideoklip apokaliptiko eta guzti.

Bertsioz osatutako Stuff like that diskoaren aurrerapena da goian ikus daitekeena. Yo La Tengo irailaren 5ean etorriko da Donostiara, pribatizatutako kutxa horrek esponsorizatzen duen festibalera. Baina bueno, ez gara hasiko hizketan jaialdi horretako kartelak (erakargarria) eta festibal ereduak (ez hainbeste) sortzen dizkigun kontraesanez. Ostirala da eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA