Paprika Steen Zinemaldiko epaimahaiburua bost galderatan

Gorka Bereziartua
0

Steen iazko Zinemaldian.
Steen iazko Zinemaldian.

Zergatik egiten zait ezaguna izen hori?
Iazko Zinemaldian emakumezko aktore onenaren zilarrezko maskorra irabazi zuen, Stille hjerte filmean jokatutako rolarengatik.

Hum… Ez nuen ikusi. Zer gehiago egin du?
Dogme 95 zinema mugimenduaren bi film garrantzitsutan parte hartu du: Thomas Vinterbergen Festen eta Lars von Trierren Idioterne gogoangarrietan.
Ba al du zinemarekin beste harremanik?
Aktorea izateaz gain zuzendaria ere bada. 2004an egin zuen debuta Lad de små børn filmarekin. Harrera ona izan zuen hainbat film festibaletan. 2007koa da bere bigarren lana zuzendari bezala: Til døden os skiller.
Kantatzen ba al daki?
Ez da hain ezaguna musikari gisa egin duen lana, baina Lex & Klatten umorezko taldearekin grabatu zuten izen bereko diskoak Danimarkako Grammy sari bat ere jaso zuen.
Zer esperientzia du fokuetatik kanpo?
Kudeaketa kulturalean ere aritutakoa da: 1996tik 1999ra Danimarkako Aktoreen Elkarteko zuzendaritza batzordean egon zen. 1997tik 1999ra bere herrialdeko Zinema Institutuko batzordeko kide ere izan zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA