Boligrafo Gorria
Zinemaldia 2015
by Gorka Bereziartua
  • Zinemaldia 2015

Garrantzirik gabeko larru-jotzea

Gorka Bereziartua
2015-09-20
1

Arnaud eta Jean-Marie Larrieu anaiek zuzendu dute filma.
Arnaud eta Jean-Marie Larrieu anaiek zuzendu dute filma.

Apenas ezagutu zuen amaren heriotzaren ondoren, Okzitaniako herri txiki batera joango da Caroline (Isabelle Carré), hiletaz arduratzeko. Amaren gorpua desagertu egingo da ordea. Abiapuntu horretatik substantzia gutxiko filma osatu dute Larrieu anaiek.

Gorpua agertu bitartean protagonista paristarrak herriko jende bitxiak ezagutuko ditu. Esplikatzen ez zaigun arrazoiren batengatik, sexua dute afizio nagusi bertako biztanleek, batez ere Carolinen etxea zaintzen duen Pattiek.
Pertsonaia horrek filmaren hasieran bere sexu harremanez hitz egiteko erakusten duen erraztasun komikoak grazia egiten du lehen unean, baina etengabe errepikatzen den txiste bihurtzen da filmak aurrera egin ahala.
Gehitu horri nekrofiliarekin lotutako istorio-ildo ahul bat, zinema ikasle batek ere pantailaratuko ez lituzkeen efektuak hildako ama berriz oinez jartzeko eta, bai, esan dezakegu: filma erabateko noraezean sartzen da.
Hori bai, Sergi Lópezek jokatzen duen bigarren mailako pertsonaiak argi uzten du kataluniarra dela eta ez espainiarra. Hori bakarrik entzuteko ordea, nahiago CUPekoek irailaren 27ko kanpainarako egin duten film laburra ikustea.
SAIL OFIZIALA
21 nuits avec Pattie
Zuzendariak: Jean-Marie Larrieu, Arnaud Larrieu
Aktoreak: Isabelle Carré, Karin Viard, André Dussollier, Sergi López, Denis Lavant
Frantzia
110 minutu

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

21 nuits avec pattiearnaud larrieujean-marie larrieu
1 Iruzkin
    Islandiako lezioa | Boligrafo gorria (e)k dio: Erantzun
    2015-09-27, 13:25

    […] Daviesek atal honetan errekonozimenduren bat merezi zuela esango dut–. Ez dut uste, halaber, 21 nuits avec Pattiek gidoi onenaren saria merezi zuenik. Eta Evolutionek lortu duen argazki onenaren saria berdin izan […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Nola galdu zure bizitzako 100 minutu alferrik2015-09-19
Islandiatik, maitasunik gabe2015-09-20
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA