Boligrafo Gorria
Zinemaldia 2015
by Gorka Bereziartua
  • Zinemaldia 2015

Irla batean deskolokatuta

Gorka Bereziartua
2015-09-19
1

2004tik Donostiako Zinemaldian egon gabea zen 'Evolution'en zuzendaria.
2004tik Donostiako Zinemaldian egon gabea zen ‘Evolution’en zuzendaria.

Sailkatzen zaila den lana da Evolution, abiapuntutik sortzen duen munduan sartzea eskatzen duena.

Irla bat, paisaia bolkanikoa, mutil-kozkorrekin bizi diren emakume ilegorri batzuk eta haien bizimodu bitxia: eguneroko errutinan emakumeek botika beltz bat ematen diete haurrei, angula moduko batzuk dituzte elikagai bakartzat eta koadro orokorrari sekta baten tankera hartzen zaio.
Zergatik bizi diren horrela? Iradoki egiten da, erabat esplikatu gabe. Haur batek itsasoaren hondoan gorpu bat ikusiko duenean hasiko da kuestionatzen bere bizimodu arrarunoa.
Zientzia-fikzio deseraikitzat joko nuke emaitza, gurearen errealitate paralelo bat erakusten baitu, izugarria bezain monotonoa izan daitekeena (generoan ohikoagoa den gizateriarentzako mehatxurik adierazi gabe), egiantzekotasuna galdu gabe eta trikimailu errazei muzin eginez. Hori du puntu interesgarriena seguraski: beldurra eragin zezakeen material bat eduki arren, izaki ikaragarrien sentsibilitatea azaleratzen duela.
Deskolokatuko zaituen pelikula baten bila bazabiltza, ez duzu aukera txarrena.
SAIL OFIZIALA
Evolution
Zuzendaria: Lucile Hadzihalilovic
Aktoreak: Max Brebant, Roxane Duran, Julie-Marie Parmentier
Frantzia-Belgika-Espainia
81 minutu

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

evolutionLucile Hadzihalilovic
1 Iruzkin
    Zinemaldia 2015: kronika azkar bat | Ikusi makusi… zer ikusi? (e)k dio: Erantzun
    2015-09-26, 9:13

    […] positiboenak, baina bazkalosteko siesta botatzeko aitzakia bihurtu diren filmak ere azaldu dira. Evolution ulertezina eta handinahiaz beteriko film frantsesarekin ala Sparrows, Fiordoetako paisaia […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uzta onena, neurrian biltzen dena2015-09-19
Nola galdu zure bizitzako 100 minutu alferrik2015-09-19
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA