Boligrafo Gorria
Zinemaldia 2015
by Gorka Bereziartua
  • Zinemaldia 2015

Malko ttipiaren bila

Gorka Bereziartua
2015-09-18
1

Javier Camara eta Ricardo Darin dira filmeko izarrak
Javier Camara eta Ricardo Darin dira filmeko izarrak

Heriotzari eta laguntasunari buruzko film xamurra ekarri du Cesc Gay zuzendariak Donostiara: aspaldiko bi adiskide eta txakur bat (filmari titulua ematen dion Truman), Madrilen elkartuko dira. Badakite elkar ikusiko duten azken aldia dela.

Izan ere, Ricardo Darinek jokatzen duen pertsonaiari minbizia sendaezina diagnostikatu diote. Groenlandiatik lau eguneko bisitan etorri zaio Javier Camarak antzezten duen laguna. Bien artean datorrena prestatzen hasiko dira, tartean, txakurra nori utzi.
Abiapuntua hori izanda, filmak etengabeko oreka zail batean egiten du aurrera, egoeraren berezko dramatismotik egunerokotasun arruntera, umoreari muzin egin gabe. Horretarako, noski, Camararen antzezpena ezinbesteko osagaia da, berarengan ohikoa den, nola esan, jarrera “kanpetxanoa” (ups, hitz hori beste norbaitekin erabiltzen zen, ezta?) kontrapuntu ezinbestekoa baita mila metroko begirada daukan Darinentzat.
Errealizazio aldetik berezitasun handirik ez daukan pelikula honek ondo eraikitako bi pertsonaia horiek ditu indargune nagusi, ikusleari malko ttipia ateratzeko egiten duen ahalegin, dena esan behar bada, arrakastatsuan.
SAIL OFIZIALA
Truman
Zuzendaria: Cesc Gay
Aktoreak: Ricardo Darin, Javier Cámara, Dolores Fonzi
Espainia-Argentina
108 minutu

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

cesc gaytruman
1 Iruzkin
    Zinemaldia 2015: kronika azkar bat | Ikusi makusi… zer ikusi? (e)k dio: Erantzun
    2015-09-26, 13:27

    […] akelarre apokaliptiko ero bat. Neoliberalismoa jaun eta jabe den gizartearen alegoria basatia. Truman, heriotzari eta laguntasunari buruzko  istorio sinple baina eraginkor bat, sentimentaltasun […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Satanen bila Minnesotan2015-09-18
Uzta onena, neurrian biltzen dena2015-09-19
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA