Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.
Kopuru hori kobratu zuen Ibon Rodriguez musikariak Margarida Garcia portugaldarrarekin batera joan den ostegunean Alondegia izenez ere ezaguna den kulturgunean eskaini zuen kontzertu esperimentalarengatik. Dirua gaztetxearen desalojoa dela-eta epailearen aurrera bidali dituztenei ematea erabaki du.
“200 euro ez da ezer, askoz handiagoa da Kukutza eraistean kulturari egin zitzaion kaltea, ezer gutxi konpontzen da horrekin”, azaldu du Rodriguezek. “Bereziki elkartasuna adierazteko” egin duela dio Sestaoko musikariak, “baina baita aurre egin behar dieten isunen zama arintzeko ere”.
Bere ustez, “kultur eredu antagoniko bat ez zikintzeko izan zen eraitsia” Kukutza eta “eraisteak harroen sentiarazi zuenak eman dio izena” Alondegiari.
Dena den, Azkuna Zentroaren izena eta izana bereizi ditu, Rodriguezen ustez ostegunean kontzertua eskaini zuen zentroan badaudelako “mimo handiz lan egiten duten pertsonak”.
Azkuna Zentroak ordaindu dion dirua Kukutzako auzipetuei eman die Ibon Rodriguezek
Gorka Bereziartua
2 Iruzkin
Ibon, beti goian! Ez aldatu inoiz.
“Alondegia” deitu daiogun ba aurrerantzean, eta prentsa eta abarratan ez daigun barriro erabili hain izen motza.
Ez dinot artikulu honegatik, berton argia da ironia eta, holan da ze ederto aukeratu dozu tituluan kultura alternatiboaren zapalketa hain normal erabilen tiranoaren izena.