Boligrafo Gorria
Musika
by Gorka Bereziartua
  • Musika

Ezinezko flamenkoa entzungo da Dabadaban

Gorka Bereziartua
2016-02-03
1

Flamenkoaren esentziak auzitan jarriz bat baino gehiago harritu du Niño de Elchek.
Flamenkoaren esentziak auzitan jarriz bat baino gehiago harritu du Niño de Elchek.

Errobiko festibalean ikusi zuen lagun bat ari zitzaidan hizketan berari buruz: kontzertu harrigarria izan omen zen; flamenkoa, bai, baina ez ohituta gauden flamenko hori, zerbait berritzailea baizik, esentziak auzitan jartzeko problemarik batere gabekoa.
Gero irakurri nuen Juan Gorostidik Berrian kontzertuaz idatzitakoa. “Erraza izan liteke flamenkoaren topikoen gainean parodia barregarri bat muntatzea, baina benetan zaila, deseraikitze gupidagabe hori goi mailako artez eta teknikaz zipriztinduz hiruren arteko benetako performance josia, argigarria eta artifiziorik gabekoa burutzea”.
Ba, hain zaila den hori arrakastaz lortu zuen iazko udan Niño de Elchek lekukoen arabera eta niri behintzat zuzenean ikusteko gogoa piztu zitzaidan. Are gehiago Voces del extremo diskoa entzun ondoren.

Flamenkoa? Batzuetan pop elektronikoa dirudi; zenbaiti kraut-rock alemaniarra ere gogora ekarri die; eta hitzek ere merezi dute arreta –Era tan comunista zorrotz bezain erretxinduak, berbarako–.
Ostegunean Donostiako Dabadaban izango da, Iban Urizar Amoranterekin batera –zeinari buruz gauza onak besterik ez baititugu irakurri, portzierto–.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

dabadabadonostiaflamenkoaiban urizarniño de elche
1 Iruzkin
    Amoranteren bostekoa | Boligrafo gorria (e)k dio: Erantzun
    2016-02-18, 13:07

    […] onak besterik ez genituen entzun berari buruz, hori esan genuen duela aste pare bat Iban Urizar Amoranteri buruz. Baina bera ez genuen entzun zuzenean ordura arte. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lan-eskaintza: Donostia 2016k iritzi publikoarentzat pagaburuak behar ditu2016-01-27
Joseba Ponce eta bere klonak zuzenean ariko dira martxoan2016-02-04
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA