Boligrafo Gorria
Fauna publikoa
by Gorka Bereziartua
  • Fauna publikoa

Zortzi abizen mantxurriano

Gorka Bereziartua
2017-10-17
1

Nola nahasten diren, zezenaren kemena daukan adierazpen honetan, opera kantari baten alfonbra gorriko goi-kultura eta 8 apellidos vascos bezalako azpi-produktu zinematografiko baten ideologia populatxeroa: Ainhoa Artetak atera ditu paseatzera Moisesen garaiko bere asabak Federico Garcia Lorcari gorazarre egiten dion ikuskizun baten erdian, batek daki, agian 1930eko urteetan bogan zeuden ideiekin kutsatuta dagoelako-edo. Eta eskaini du produktu bat oso goian kotizatzen ari dena zenbait hedabide espainiarretan, alegia, arraza euskalduna Espainia über alles defendatzen.

Kopla andaluziarretan ari omen zen; aritu zitekeen Osaba Sabin’egaz kopla bizkaitarretan ere: “Antziñeko enda zar, / garbi ta bakana / orain maketuenak / dagona betuta…”, stop, stop, stop, ez dauka graziarik-eta. Artetari inork ez dio esplikatu 30 abizen euskaldun edukitzeak egiten zaituela, zehazki, 0 abizen euskaldun edukitzeak bezain euskaldun. Ezta gramo bat gehiago ere. Euskaldun izatea pertenentzia-sentimendu bat delako, izan Arteta-Ibarrolaburu-Foruria-Zurutuza –memoria behar da horrela hogeita hamarreraino segitzeko–, edo izan Paredes-Antonescu-Diouf-Wang. Ez baitu inporta, Madrilgo karka batzuek edukiko baitute horrekin obsesioa –agian espainiartasun-karnetak horrela banatzen dituztelako–, baina hemen pentsatzeko modu hori bota genuen Historiak errefusa botatzen duen kontainerrean.
Bonus-track gisa, tolosarrak kataluniarrei eskaini zizkien azken bi kantuak, “sentitzen direlako –ni denbora luzez bezala– ideologikoki bahituta”. Ez Arteta: bahituta Jose Maria Aldaia edo Jose Antonio Ortega Lara egon ziren. Fribolitateak baditu mugak. Norbere burua biktimen pare jartzea, adibidez.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

abizen euskaldunakainhoa arteta
1 Iruzkin
    Hor konpon (e)k dio: Erantzun
    2017-10-18, 0:50

    Odolez, euskalduna da, ezin ukatu. Jatorriz, milurtekoetan zehar, euskal lurraldea den eremu honetakoa. Bihotzez bakarrik liteke espainiarra izan Ainhoa. Konkistaz konkista sortua den Espainia horretakoa. Orduan, sumatzen dut, monarkika izango dela bete-betean, subdita. Mario Vargas LLosa bezala, peruarra jatorriz, baina, Peru independizatu zen eta konkistatzaileana etorri zen, etxe handietatik soilik paseatzera. Kontuz, alfonbra gainetik.
    Sopranoari otu zitzaion behin rock pixotsuaren baladak egitea, CDan kaleratzeko. Pentsaturik agian, musika musika dela. Beheia jo zuen CDaren edizioagaz.
    Beno, Madrilen txaloak egingo dizkiote, eta seguru.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Laugarren boterea (txiste bat)2017-10-10
‘Patria’ operazioa: erregimenak euskal gatazka behar du legitimatua sentitzeko2017-10-17
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA