{"id":2542,"date":"2012-12-05T10:30:24","date_gmt":"2012-12-05T09:30:24","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/boligrafo-gorria\/?p=2542"},"modified":"2012-12-05T10:30:24","modified_gmt":"2012-12-05T09:30:24","slug":"durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/","title":{"rendered":"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen"},"content":{"rendered":"<p><a title=\"Boligrafo Gorrira lotura leiho berean zabalduko da\" href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/boligrafo-gorria\/2012\/11\/30\/udazkena-heldu-da-euskal-kulturara\/\">Kritikatzen dugu<\/a> Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu \u2013zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo singularreko bigarrenean?\u2013.<br \/>\n<!--more-->Sasi-erradikal hiper-kultureta chic izateak hori du problema: Azokan egon, baina egon nahi ez duenaren plantak egiteko, ezin duzula Toti Martinez de Lezearen azkena besapean eraman*, integratuegia egongo zinateke rollo azokeroan. Eta zuk norbaitekin topo eginez gero, lasai-lasai atera nahi duzu delako liburu\/diskoa poltsatik, keinu aspertuz zera esan bitartean: \u201cAzkenean hau hartu dut. Salbatzen den ia bakarra, egia esan; hau urtetik urtera dekadenteagoa da\u201d.<br \/>\n<em>Outsider<\/em> plantak egitea atsegin baduzu, aurtengo nire gomendioak hauek dira (blog honek <a title=\"ARGIAra lotura leiho berean zabalduko da\" href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea\/creative-commons-lizentzia-izango-du-argiak-datorren-astelehenetik\">ARGIA osoak bezala<\/a> CC-by-sa lizentzia daukanez, hemen beheko testua lasai erabil dezakezu Plateruenan izango dituzun tertulietan):<br \/>\n<strong>Jon Alonso,<a title=\"Txalapartaren webgunera lotura leiho berri batean zabalduko da\" href=\"http:\/\/www.txalaparta.com\/prod\/ES_eu\/\/\/3\/\/\/12\/\/3101\/Zintzoen+saldoan.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em> Zintzoen saldoan <\/em><\/a>(Txalaparta)<em>.<\/em><\/strong><br \/>\n<figure id=\"attachment_2543\" aria-describedby=\"caption-attachment-2543\" style=\"width: 151px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/Zintzoensaldoan.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-2543\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg\" alt=\"\" width=\"151\" height=\"219\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2543\" class=\"wp-caption-text\">&#8216;Zintzoen saldoan&#8217; nobelarekin itzuli da Jon Alonso.<\/figcaption><\/figure><br \/>\nIa hamar urte nobelarik argitaratu gabe, gose ginen: bueltan da Jon Alonso, <em>Camembert<\/em> <em>helburu<\/em>ko protagonista zen Enekoitz Ramirezen ibilera berriak kontatzeko. Mikel Soto editoreak <a title=\"Gure Liburuakera lotura leiho berri batean zabalduko da\" href=\"http:\/\/www.gureliburuak.com\/upload\/revistas\/GLiburuak-35baja.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Gure Liburuak<\/em> aldizkarian idatzi duenez<\/a>, txipiroi saltsa bezain beltza atera zaio <em>Zintzoen saldoa<\/em>n, gastronomia eta krimena nahastuz kuzinatua.<br \/>\n<em><\/em>Nobelari eskua sartzeko arrazoiak: Alonsok idatzia izateak garantia nahiko ematen du; gainera eliteko gastronomiaren estoldak erakutsiko dituen esperantza daukat. Azokaren aurretik gutxi, gutxiegi aipatu da. Gero zeresana emango balu, ez al zenuke gustura esango Durangon zuk jada antzematen zenuela zerbait?<br \/>\n&nbsp;<br \/>\n<strong>Joserra Senperena, <a title=\"Gaztelupeko Hotsaken webgunera lotura leiho berri batean zabalduko da\" href=\"http:\/\/www.hotsak.com\/denda\/10-trio-piano-biolin-eta-akordeoirako\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>10 trio piano, biolin eta akordeoirako <\/em><\/a>(Gaztelupeko Hotsak):<\/strong><br \/>\n<figure id=\"attachment_2544\" aria-describedby=\"caption-attachment-2544\" style=\"width: 203px\" class=\"wp-caption alignright\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/senperena.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-2544\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/senperena-300x269.jpg\" alt=\"\" width=\"203\" height=\"181\" \/><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-2544\" class=\"wp-caption-text\">Joserra Senperenaren azken diskoko azala.<\/figcaption><\/figure><br \/>\nAste pare bat daramatzat diskoa entzuten: Senperenak, aurretik ia estilo eta lan mota guztietan maisutasuna erakutsi duen musikari horrek, pieza instrumentalez osatutako disko garaikidea egin du (baten bat jada izutuko zen \u201cinstrumental\u201d eta \u201cgaraikide\u201d hitzak elkarren segidan irakurri ondoren; benga, lasai, itzuli hona, ez da hainbesterako).<br \/>\nKonparazio traketsa da, baina <em>10 trio<\/em>ko hasierako piezek Yann Tiersen ekarri didate gogora. Aurrera egin ahala esperimentalagoa iruditu zait; pasarte batzuetan ezustekoa, noiz malenkoniatsu, noiz jostalari, irudirik beharko ez lukeen film bateko soinu banda dirudi. Aparteko artista baten lana da. Lortu diskoa. Entzun. Eta aurpegiratu parean tokatzen zaizun edonori zaborra sartzen duela belarrietatik tamainako zoragarrikeriak eskuan edukita.<br \/>\nPS: Asko sentitzen dut, badakit gehienak zain zeundetela [barre algarak] baina ez dut iaz bezala egunero liburu eta disko bana gomendatzeko denborarik. Nork esan du \u201ceskerrak\u201d? E?<br \/>\n* Jabetuko zen irakurlea euskaraz aritzen diren idazle eta musikarien aipamenik egitea saihestu dudala modu aski deliberatuan. Puztuta dauden fenomenoak gehiago ez puzteko asmoarekin egin dut.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu \u2013zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[26,28],"tags":[659,1090,1404,1446,2058,2717],"class_list":["post-2542","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-literatura","category-musika","tag-durangoko-azoka","tag-hamar-trio-piano-biolin-eta-akordeoirako","tag-jon-alonso","tag-joserra-senperena","tag-outsider","tag-zintzoen-saldoan"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu \u2013zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-12-05T09:30:24+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen\",\"datePublished\":\"2012-12-05T09:30:24+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/\"},\"wordCount\":418,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2012\\\/12\\\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg\",\"keywords\":[\"durangoko azoka\",\"hamar trio piano biolin eta akordeoirako\",\"jon alonso\",\"joserra senperena\",\"outsider\",\"zintzoen saldoan\"],\"articleSection\":[\"Literatura\",\"Musika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/\",\"name\":\"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2012\\\/12\\\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg\",\"datePublished\":\"2012-12-05T09:30:24+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2012\\\/12\\\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2012\\\/12\\\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2012\\\/12\\\/05\\\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen - Boligrafo gorria","og_description":"Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu \u2013zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2012-12-05T09:30:24+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen","datePublished":"2012-12-05T09:30:24+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/"},"wordCount":418,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg","keywords":["durangoko azoka","hamar trio piano biolin eta akordeoirako","jon alonso","joserra senperena","outsider","zintzoen saldoan"],"articleSection":["Literatura","Musika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/","name":"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg","datePublished":"2012-12-05T09:30:24+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2012\/12\/Zintzoensaldoan-190x300.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2012\/12\/05\/durangon-outsider-plantak-eginez-erosteko-bi-proposamen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2542","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2542"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2542\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2542"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2542"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2542"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}