{"id":4923,"date":"2017-07-06T11:32:33","date_gmt":"2017-07-06T09:32:33","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/boligrafo-gorria\/?p=4923"},"modified":"2017-07-06T11:32:33","modified_gmt":"2017-07-06T09:32:33","slug":"defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/","title":{"rendered":"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez)"},"content":{"rendered":"<p>Imanol Galfarsorok <a href=\"http:\/\/basque.criticalstew.org\/?p=12380\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">artikulu bat idatzi du Lapiko Kritikoan<\/a> Slavoj Zizek defendatzen eta <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/boligrafo-gorria\/2017\/03\/21\/jolas-ordua-bukatu-da-zizek\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">blog honetan argitaratu genuen post bat<\/a> zeharka aipatuz. Jarraian datorrena erantzun bat da, artikulu horrek nire ustez egiten dituen zenbait desitxuratze argitu nahi dituena.<br \/>\n<!--more--><br \/>\n<strong>Psikologia pixka bat: pentsamendu distortsionatua<\/strong><br \/>\nGalfarsorok artikulua Freud aipatuz hasten duela baliatuz, erantzun honen lehen zatia psikoanalisitik bideratuko dut, esku artean daukagun materiala ikusirik iruditzen baitzait ez dagoela soberan, izan ere, beste ezertan hasi aurretik eztabaida arrunt batean eman beharko ez liratekeen esplikazioak jarri behar dira mahai gainean.<br \/>\nPentsamendu distortsionatuak zer diren googleatzen duen edonork azkar samar joko du Albert Ellis eta Aaron T. Beck egileen izenekin \u2013EHUren webgunean aurkituko duzue, adibidez, Naiara Ozamiz Etxebarriak eta Virginia Guillen Ca\u00f1asek publikatutako <a href=\"https:\/\/ikasmaterialak.ehu.eus\/psikologia\/pentsamendu-irrazionalen-tratamendua\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u201cPentsamendu irrazionalen tratamendua\u201d<\/a> ikasmateriala\u2013. <em>En defensa de Zizek<\/em> artikuluan Galfarsoro behin baino gehiagotan erortzen da mota horretako pentsamenduetan, adibidez, esloveniarraren \u201caurkako kanpaina\u201d aipatzen duenean eta, nire izena aipatu gabe, kanpaina horren parte izatea leporatzen didanean. Esan dezagun garbi: Zizeken aurkako konplot hori nirea bezalako artikuluetan oinarritzen bada, lasai lo egin dezakete haren jarraitzaileek, kixotesko samarra baita ARGIAko kazetari batetik defendatu beharra BBCn elkarrizketatzen duten, Verso argitaletxean publikatzen duen eta bere lana ikertzeko nazioarteko aldizkari bat daukan intelektual publiko bat. Eta esango nuke antzezpen puntu bat ere baduela. Imanol, badakizu haize-errotak direla, ez erraldoiak.<br \/>\nKontua ez da hor bukatzen ordea. Kanpaina horren parte naizela esateaz gain, Galfarsororen pentsamendu distortsionatuak badaki zein intentziorekin idatzi nuen zeharka aipatzen duen artikulua, zera esaten baitu: \u201cKazetari honek bilatzen zuen are gehiago murriztea Zizeken pentsamenduak Euskal Herrian daukan inpaktu politikoa, jada nahiko ahula dena, haren izen ona zikintzen saiatuz\u201d. Besteen asmoak zein diren dakigula pentsatzea ezin da abiapuntu bat izan analisi serio baterako. Ezin naiteke hasi esaten, adibidez, Galfarsorok euskal kazetaritza suntsitzeko asmoz idatzi duela bere artikulua, frogak behar baitira hori demostratzeko eta, eduki ezean, norberak buruan egiten dituen pelikulak agertzen hasten dira idazten ditugun gauzetan \u2013bide batez, nire asmoa askoz xumeagoa zen: Zizekek azkenaldian errefuxiatuen gaiaz idatzi duenak eragin dizkidan zalantzak plazaratzea\u2013.<br \/>\nGalfarsoro harago doa: \u201cEzkutuko mekanismoa sinplea da: Laclau (eta Butler) sartzen dira eta Zizek (eta Badiou) atera. Eta pixka bat pasatzen bazara, eskomikatua izango zara\u201d. Ez nekien nondik hartu hain programatikotzat jotzen ninduen baieztapen bat, ez baitut inon halakorik proposatu, eta espero dut inoiz ez dudala egingo teorialari bat edozertarako <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Petete#Libro_gordo_de_Petete\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Peteteren liburu potoloa<\/em><\/a> bezala erabiltzeko akatsa. Berriz diot: duela lau hilabete idatzi nuen artikuluan planteatzen nuen gauza bakarra zen errefuxiatuen gaian Zizekek irrist egin duela nire ustez, eta horren ondorioz, lehen baino kreditu gutxiago ematen diodala orain. Irudipena daukat, batez ere norbait eskomikatzeko asmo hori leporatzean, Galfarsorok <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Psychological_projection\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">proiekzio<\/a> bat egiten duela, <em>\u201cblame shifting\u201d<\/em> bat, zeinaren bidez besteei leporatzen dizkien berak eduki ditzakeen jarrerak. Gainontzekoa, inolako heldulekurik gabe egindako baieztapena da.<br \/>\n<strong>Zuzentasun politikoaz: eskuinaren zelai diskurtsiboan ari gara jokatzen?<\/strong><br \/>\n\u201cZizekentzat\u201d, jarraitzen du artikuluak, \u201cgaur egun indarrean dagoen zuzentasun politikoaren osasun-hesia instrumentu normatibo autoritario berri bat da, zentsura ekoizteko aparatu bat zeinak, kulpa sentimendu historiko batetik predikatzen duen tolerantzia eta irekitasuna<em> beste<\/em> baztertuarenganako, aldi berean muturreko intolerantzia praktikan jarriz benetan diferenteak diren ikuspuntuekiko\u201d.<br \/>\nGalfarsororen artikuluaren funtsezko osagaia hor dagoela uste dut: Zizek defendatzea, \u201cpolitikoki zuzena\u201d ez den diskurtso bat egiten duelako ezkerretik \u2013eta horrek bihurtzen duelako beste ezkerreko intelektual batzuen aldean sexya\u2013. Problema da Galfarsorok ez duela sakonegi kuestionatu \u201cpolitikoki zuzena\u201d espresio lausoaren atzean dagoen arriskua \u2013eta, zintzoa izateko, neronek ere ez duela gutxi arte\u2013. Horregatik, beste norbaitek inposatutako marko batetik planteatzen du eztabaida.<br \/>\nUste dut badela garaia \u201czuzentasun politikoa\u201dren ideia problematizatzeko, momentu honetan politika aurrerakoiak proposatu nahi dituen edonorentzat arazo larria bihurtu baita etiketa hori. Egunero ikusten dugu, koadrilako elkarrizketagai bihurtu da jada: Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ez ukitzearen alde zaude? Politikoki zuzena zara. Txiste bat arrazista dela diozu? Politikoki zuzena.Feminista? Politikoki zuzena.<br \/>\nMoira Weigel-ek badu artikulu sakon bat, <a href=\"https:\/\/www.theguardian.com\/us-news\/2016\/nov\/30\/political-correctness-how-the-right-invented-phantom-enemy-donald-trump\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">iaz <em>The Guardian<\/em> egunkarian argitaratua<\/a>, zeinak espresioaren genealogia egiten duen. Weigelek azaltzen duenez, \u201c1980ko hamarkadaren bukaeraraino \u2018zuzentasun politikoa\u2019 ezkerrean baino ez zen erabiltzen eta ia beti ironikoki, gehiegizko ortodoxiaren kritika gisa. (\u2026) Baina laster, eskuinak terminoa berrizendatu zuen eta haren esanahia goitik behera aldatu. (\u2026) Esan zuten zuzentasun politikoa zela ezker muturraren programa politikoa, zeina AEBetako unibertsitateen eta instituzio kulturalen kontrolaren jabe egiten ari zen. (\u2026) Zuzentasun politikoa asmakizun erabilgarria izan zen eskuin Errepublikanoarentzat, izan ere, lagundu zion ziri bat sartzen langile klasearen eta haren alde hitz egiten zutela zioten Demokraten artean. \u2018Zuzentasun politikoa\u2019 bihurtu zen tresna ideia bat ezartzeko irudimen publikoan: bazegoela sakoneko bereizketa bat \u2018jende arruntaren\u2019 eta \u2018elite aurrerakoien\u2019 artean, zeinean azken horiek saiatzen ziren jende normalaren diskurtsoa eta pentsamendua kontrolatzen. Zuzentasun politikoaren aurkako oposizioa bihurtu zen, era berean, arrazakeria berregiteko modu politikoki onargarri bat eskubide zibilen aldeko mugimenduen osteko garaian\u201d.<br \/>\nBa Galfarsorok, Zizeken defentsan, gonbidatzen gaitu eskuin neoliberalak eraikitako etsai fantasma horren aurka borrokatzera, \u201cparadisu identitario hertsiki normatibo eta kontrolatuak\u201d alde batera uzteko. Trikimailua irentsi ote du, sinetsiz oinarrizko eskubideen alde eraiki diren planteamendu politikoak \u2013anti-arrazismoa, feminismoa, ekologismoa\u2026 etab.\u2013 beste zerbait direla, eztabaidarik onartzen ez duten dogmak-edo? Kezkatuta agertzen da printzipio horiek probokatzen duten \u201cautozentsurarekin\u201d eta \u201ckulpa sentsazioarekin\u201d. Jabetzen ote da, ordea, bide horri segika \u201czuzentasun politikoaren\u201d zakua hainbeste zabaltzen dela, ia edozer kabitzen dela bertan? Segur aski ez, Galfarsorok Hegelen \u201carima eder\u201d kontzeptua zein modu abusiboan erabiltzen duen ikusirik \u2013denak dira arima ederrak bera eta berarekin ados daudenak izan ezik\u2013. Benetan, iruditzen zait artikulu horretatik \u201cgutxiengoen diktadurapean\u201d bizi garela esatera urrats bat baino ez dela geratzen. Eta hori bai dela marko hertsiki normatibo eta kontrolatu bat: <em>establishment-<\/em>arena.<br \/>\n<strong>Zintzotasun intelektualaz bi kontu<\/strong><br \/>\nGainera, <em>En defensa de Zizek-<\/em>en zintzotasun intelektual faltaz hitz egiten du. Ohar pare bat egin nahi nituzke horri buruz, Galfarsorok artikulua idatzi duen zehar-estiloa eta hizkuntza kontuan hartuta. Batetik, bere buruari aurreztu ziezaiokeen Mariano Rajoy imitatzen ibiltzea <em>\u201cesa persona de la que usted me habla\u201d<\/em> estiloko esaldiak idatziz. Norbaitek idatzi duen zerbaiti erantzun nahi badiozu, erantzuten zaion artikuluaren titulua jarri behar da gutxienez, irakurtzen duenak hura kontsultatzeko aukera izan dezan.<br \/>\nBestetik, deigarria egin zait euskaraz hasitako eztabaida bati segitzeko gaztelaniara pasatzea. Eta hori ere, egileen izenak ez aipatzea bezala, zintzotasun intelektual falta da: gaztelaniaz bakarrik irakur dezaketenei ukatu egiten zaie informazioaren parte bat eta horrek abiapuntutik botere posizioan jartzen du hizkuntza nagusian ari dena, hizkuntza gutxituan ari denaren kaltetan.<br \/>\nEztabaida dezagun, baina eztabaida dezagun garbi.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Imanol Galfarsorok artikulu bat idatzi du Lapiko Kritikoan Slavoj Zizek defendatzen eta blog honetan argitaratu genuen post bat zeharka aipatuz. Jarraian datorrena erantzun bat da, artikulu horrek nire ustez egiten dituen zenbait desitxuratze argitu nahi dituena.<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30],"tags":[1208,1640,1911,1934,2348,2734],"class_list":["post-4923","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-politika","tag-imanol-galfarsoro","tag-lapiko-kritikoa","tag-moira-weigel","tag-multikulturalismoa","tag-slavoj-zizek","tag-zuzentasun-politikoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez) - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez) - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Imanol Galfarsorok artikulu bat idatzi du Lapiko Kritikoan Slavoj Zizek defendatzen eta blog honetan argitaratu genuen post bat zeharka aipatuz. Jarraian datorrena erantzun bat da, artikulu horrek nire ustez egiten dituen zenbait desitxuratze argitu nahi dituena.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-07-06T09:32:33+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez)\",\"datePublished\":\"2017-07-06T09:32:33+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/\"},\"wordCount\":1019,\"commentCount\":1,\"keywords\":[\"imanol galfarsoro\",\"lapiko kritikoa\",\"moira weigel\",\"multikulturalismoa\",\"slavoj zizek\",\"zuzentasun politikoa\"],\"articleSection\":[\"Politika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/\",\"name\":\"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez) - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2017-07-06T09:32:33+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/07\\\/06\\\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez) - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez) - Boligrafo gorria","og_description":"Imanol Galfarsorok artikulu bat idatzi du Lapiko Kritikoan Slavoj Zizek defendatzen eta blog honetan argitaratu genuen post bat zeharka aipatuz. Jarraian datorrena erantzun bat da, artikulu horrek nire ustez egiten dituen zenbait desitxuratze argitu nahi dituena.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2017-07-06T09:32:33+00:00","author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez)","datePublished":"2017-07-06T09:32:33+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/"},"wordCount":1019,"commentCount":1,"keywords":["imanol galfarsoro","lapiko kritikoa","moira weigel","multikulturalismoa","slavoj zizek","zuzentasun politikoa"],"articleSection":["Politika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/","name":"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez) - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"datePublished":"2017-07-06T09:32:33+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/07\/06\/defendatzeko-beharrik-ez-duena-defendatzen-imanol-galfarsorori-erantzunez\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4923","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4923"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4923\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4923"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4923"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4923"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}