{"id":5101,"date":"2017-12-09T20:03:01","date_gmt":"2017-12-09T19:03:01","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/boligrafo-gorria\/?p=5101"},"modified":"2017-12-09T20:03:01","modified_gmt":"2017-12-09T19:03:01","slug":"amerika-deskubritzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/","title":{"rendered":"Amerika deskubritzen"},"content":{"rendered":"<p><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/kZyMg-xt0jU\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe>&nbsp;<br \/>\n<strong>Ibilbidea: Kepa Altonagaren <em>Patagoniara Hazparnen barrena<\/em> liburuaren aurkezpena, Izaro eta Mixel Ducauren arteko solasaldia, Balerdi Balerdiren kontzertua.<\/strong><br \/>\n\u201cArroila Handiko artzain transhumanteak segurtasunaz bezainbat edo gehiago kezkatzen ziren, bakarturik pasatu beharreko epe luzeak zirela-eta, beren osasun mentalaz. Hitz bereziak ere asmatu zituzten artzain askok pairatutako trastornoak izendatzeko. \u2018Ardituta\u2019 zeudela esaten zuten\u201d. <em>Bertsolari <\/em>aldizkariaren azken zenbakiko hegalean irakur daiteke Asun Garikanoren zita hori. Mikel Bego\u00f1a eta Adur Larrearen <em>Arditutakoak<\/em> komikiak osatzen du 108. alea osorik, AEBetara artzain joandakoen historian oinarrituz.<br \/>\nDurangok zerikusi handirik ez dauka amerikanotu ziren artzain haien lurraldearekin, baina Azokaren azken aurreko egunera iritsita, pixka bat \u201cAzokatuta\u201d gabiltzala esateko moduan gaude. Problema, hain justu, artzainen kontrakoa da hemen: bakoitzak urte osoa bere kasa igaro ondoren, bat-batean jendez inguratuta ikusten duela bere burua pabilioi honen erdian; eta osasun mentala ez dakit, baina fisikoa zaindu beharra dagoela, inguruko jende horrek, kultur zaletasunaz aparte, gainean eduki dezakeelako birus pila bat ere \u2013egun oso bat ohean KO pasa duen norbaitek esaten dizue\u2013.<br \/>\n<!--more--><br \/>\n<figure id=\"attachment_5102\" aria-describedby=\"caption-attachment-5102\" style=\"width: 599px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5102\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/btx.jpg\" alt=\"\" width=\"599\" height=\"340\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5102\" class=\"wp-caption-text\">Berri Txarrak ikusi ahal izan duen jendea bezainbeste geratu da ikusi gabe.<\/figcaption><\/figure><br \/>\nJendea \u2013eta birusak\u2013 gehiago pilatzen da leku batzuetan besteetan baino nolanahi. Ahotseneko betekada handienetako baten lekuko izan gara larunbatean: 11:00etan Berri Txarrak taldeak jo du eta karparen atea itxi behar izan dute publiko gehiago sartzeko toki faltan. Kanpoan barruan bezainbeste zale. Fenomenoak ez du inor harrituko partiduaren minutu honetan: Berri Txarrak da askorentzat momentuko euskal taldeA. Baina duela bost urte esaldi bera idatzita ere, inork gutxik egingo zizun kontra. Ezta, akaso, duela hamar urte ere. Gutxi falta zaie bi belaunaldi lotzen dituen fenomenoa izatera iristeko \u2013dagoeneko lortu ez badute\u2013.<br \/>\n<figure id=\"attachment_5103\" aria-describedby=\"caption-attachment-5103\" style=\"width: 600px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5103\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/altonaga-arrula-1024x768.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"450\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5103\" class=\"wp-caption-text\">Kepa Altonaga Garazi Arrularekin hizketan bere liburuaren aurkezpenean.<\/figcaption><\/figure><br \/>\nPublikoz minoritarioagoa izan arren, edonor harritzeko modukoa den liburu batekin segi du egunak: Kepa Altonagak <em>Patagoniara Hazparnen barrena<\/em> aurkeztu du, zeinak kontatzen duen XIX. mendeko amets bat, Ameriketan Euskal Herri berri bat sortzekoa. Ez zen arditutako norbaiten paranoia, Florentzio Basaldua bilbotarraren plana baizik; eta antza denez, Argentinako presidenteak ere izan zuen asmo horren berri. Gertakari historikoak, baina nobela fantastiko edo abentura-liburu batetik atereak diruditenak \u2013idazleak aipatu du liburua ikusi duela fikziozko lanen zerrenda batean ere\u2013. Lehenagotik erakutsia du Altonagak gure historiaren exhumatzaile-lanetan daukan trebezia \u2013Jean Etxepare nor zen berari esker dakigu askok\u2013; <em>rara avis<\/em> bat da euskarazko saiakeragintzan, beti harrapatzen zaitu gutxien espero duzun lekutik.<br \/>\n<figure id=\"attachment_5104\" aria-describedby=\"caption-attachment-5104\" style=\"width: 600px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5104\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/ducau-izaro.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"450\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5104\" class=\"wp-caption-text\">Mixel Ducau, Antton Iturbe eta Izaro Andres.<\/figcaption><\/figure><br \/>\nHara, jendez betetako areto bat. Goazen. Gogoetaren Plazan Mixel Ducau eta Izaro Andres, Antton Iturbek gidatutako elkarrizketan. Mallabiko musikaria nabarmendu da solasaldian eta eman ditu eztabaidarako zenbait helduleku. Aipatu du erasotua sentitzera iritsi izan dela jarrera \u201cmilitanteak\u201d eskatu izan zaizkiolako edo kanta batzuk gaztelaniaz egiteagatik kontuak eskatu dizkiotelako. Izarok argudiatu du, esplizituki kantatzen dena gorabehera, sortze-prozesu guztia eduki behar dela kontuan \u2013taldeko musikariekin daukan harremana edo autogestioaren aldeko apustua adibidez\u2013; eta uste dut puntu horretan izan dela bere diskurtsoa indartsuen, baita artistek bizi duten prekarietate egoera salatu duenean ere \u2013badira musikariak, letra esplizituki politikoak kantatu arren honelako kontuetan herren egiten dutenak; gehiago barkatzen zaie alderantzizkoa egiten dutenei baino\u2013.<br \/>\nAldiz, gehiago kostatzen zait bat egitea kantatzeko erabiltzen duen hizkuntzaz egin dituen baieztapen batzuekin. Sortzerako orduan \u201cnaturaltasunez\u201d jokatzearen alde egin du, hizkuntzek elkar aberasten dutela arrazoituz \u2013Izarok euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez kantatzen du iaz publikatu zuen <em>OM<\/em> diskoan\u2013 eta inpresioa izan dut \u201cnaturaltasun\u201d hori kontrajarri diola euskaraz bakarrik kantatzearen aldeko jarrera \u201cmilitante\u201d bati. Baina, bi aukera horiek besterik ez daude? Esango nuke badagoela tarteko puntu bat, pertsonalki gehien interesatzen zaidana, eta sarritan ahazten dena musikari baten hizkuntza-hautuaz aritzean: horrek entzulearengan sortzen duen esperientzia estetikoa. Alde horretatik iruditzen zait Izaroren \u2013eta beste musikari batzuen\u2013 ekarpen inportante bat euskaraz kantatzea: hizkuntza eramaten dute ordura arte gutxi esploratutako lekuetara, berezitasun plus bat ematen die, norbait bihurtzen ditu eskaintza global infinituaren erdian.<br \/>\nNolanahi, ongi etorriak hain garbi hitz egiten duten artistak: uste dut datozen urteetan askotan entzungo ditugula Izarok gaur erabili dituen argudioen antzekoak, belaunaldi kontua delako, 1993an jaio den norbaitek euskararekin duen harremana ezin delako izan hamar edo hogei urte zaharragoa den jendeak daukan iguala; eta beraz, kantak euskaraz egiteko edukiko dituzten arrazoiak ere diferenteak izango dira.<br \/>\nEgun osoan gauza totxo samarrak buruan nenbilela jabetuta \u2013\u201cazokatuta\u201d nago, definitiboki\u2013 18:20ean Balerdi Balerdi ikustera joan naiz. Eta a ze aspirina, aizue: To\u00f1o Murok eta konpainiak entxufatzen dituzte gitarrak eta hasten dira power-pop dosi bat eskaintzen, guztiz terapeutikoa dena Durangoko sindromeak jota dagoen edozeinentzat. Nahiko harrigarria egiten zait nola urteak pasatzen diren eta Balerdi Balerdiko abeslariaren ahotsa 90eko hamarkadako diskoetan bezala entzuten den oraindik; Sergio Ibarrola \u201cZara\u201d-ren bateria <em>break<\/em> horiek; Les Paul gitarra gorputzaren luzapen bihurtua duen Petti; eta sei sokako baxuan Anxel Iraola, koktel guztiari oinarria jartzen: <em>Galtzen ikasteko metodoa<\/em> diskoko errepertorioan oinarritu dira ordu erdiko gitarra festan, baina denbora eman die bi klasiko jotzeko ere: <em>Letrak zeruan<\/em> eta <em>Non duzu zauria<\/em>. Bukatu dutenean publikoko norbaitek (:D) <em>Lore etxean<\/em> eskatu die. Beste batean izan beharko du.<br \/>\nGaur ohikoa baino lehenago bukatu dut kronika idazten. Ohikoa baino laburragoa bada ere, Toti Martinez de Lezearen sinaduren bila etorri den jendearen ilarak hor jarraitzen du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Ibilbidea: Kepa Altonagaren Patagoniara Hazparnen barrena liburuaren aurkezpena, Izaro eta Mixel Ducauren arteko solasaldia, Balerdi Balerdiren kontzertua. \u201cArroila Handiko artzain transhumanteak segurtasunaz bezainbat edo gehiago kezkatzen ziren, bakarturik pasatu beharreko epe luzeak zirela-eta, beren osasun mentalaz. Hitz bereziak ere [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[21,26,28],"tags":[87,255,352,1303,1525,1883,1901],"class_list":["post-5101","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-hizkuntzak","category-literatura","category-musika","tag-adur-larrea","tag-arditutakoak","tag-balerdi-balerdi","tag-izaro-andres","tag-kepa-altonaga","tag-mikel-begona","tag-mixel-ducau"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Amerika deskubritzen - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Amerika deskubritzen - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"&nbsp; Ibilbidea: Kepa Altonagaren Patagoniara Hazparnen barrena liburuaren aurkezpena, Izaro eta Mixel Ducauren arteko solasaldia, Balerdi Balerdiren kontzertua. \u201cArroila Handiko artzain transhumanteak segurtasunaz bezainbat edo gehiago kezkatzen ziren, bakarturik pasatu beharreko epe luzeak zirela-eta, beren osasun mentalaz. Hitz bereziak ere [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-12-09T19:03:01+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/btx.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Amerika deskubritzen\",\"datePublished\":\"2017-12-09T19:03:01+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/\"},\"wordCount\":840,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2017\\\/12\\\/btx.jpg\",\"keywords\":[\"adur larrea\",\"arditutakoak\",\"balerdi balerdi\",\"izaro andres\",\"kepa altonaga\",\"mikel bego\u00f1a\",\"mixel ducau\"],\"articleSection\":[\"Hizkuntzak\",\"Literatura\",\"Musika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/\",\"name\":\"Amerika deskubritzen - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2017\\\/12\\\/btx.jpg\",\"datePublished\":\"2017-12-09T19:03:01+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2017\\\/12\\\/btx.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2017\\\/12\\\/btx.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2017\\\/12\\\/09\\\/amerika-deskubritzen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Amerika deskubritzen\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Amerika deskubritzen - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Amerika deskubritzen - Boligrafo gorria","og_description":"&nbsp; Ibilbidea: Kepa Altonagaren Patagoniara Hazparnen barrena liburuaren aurkezpena, Izaro eta Mixel Ducauren arteko solasaldia, Balerdi Balerdiren kontzertua. \u201cArroila Handiko artzain transhumanteak segurtasunaz bezainbat edo gehiago kezkatzen ziren, bakarturik pasatu beharreko epe luzeak zirela-eta, beren osasun mentalaz. Hitz bereziak ere [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2017-12-09T19:03:01+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/btx.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Amerika deskubritzen","datePublished":"2017-12-09T19:03:01+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/"},"wordCount":840,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/btx.jpg","keywords":["adur larrea","arditutakoak","balerdi balerdi","izaro andres","kepa altonaga","mikel bego\u00f1a","mixel ducau"],"articleSection":["Hizkuntzak","Literatura","Musika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/","name":"Amerika deskubritzen - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/btx.jpg","datePublished":"2017-12-09T19:03:01+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/btx.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2017\/12\/btx.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2017\/12\/09\/amerika-deskubritzen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Amerika deskubritzen"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5101","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5101"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5101\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5101"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5101"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5101"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}