{"id":5701,"date":"2019-12-23T05:24:01","date_gmt":"2019-12-23T04:24:01","guid":{"rendered":"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/boligrafo-gorria\/?p=5701"},"modified":"2019-12-23T05:24:01","modified_gmt":"2019-12-23T04:24:01","slug":"hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/","title":{"rendered":"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu"},"content":{"rendered":"<p><figure id=\"attachment_5706\" aria-describedby=\"caption-attachment-5706\" style=\"width: 599px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5706\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg\" alt=\"\" width=\"599\" height=\"399\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5706\" class=\"wp-caption-text\">Urte berria kontzerturen batera joanez ospatzekoak bazarete, Porco Bravok egindakoa errepikatzea da aukeretako bat (argazkia: Ibai Arrieta).<\/figcaption><\/figure><br \/>\nGezurra badirudi ere, mende honetako bigarren hamarkada bukatzeko zorian gaude. Data onak izaten dira hauek prentsa kulturalak urte honetako edo azkeneko hamar urteetako gauzarik \u201conenen\u201d zerrendak argitaratzeko, baina blog honetan ez dugu asko sinesten mota horretako sailkapenetan. Batetik, inork ezin duelako urte \u2013edo hamarkada\u2013 batean argitaratutako musika, literatura, zinema, artelan edo dena delako guztia entzun, irakurri, ikusi eta apreziatu eta, beraz, zerrenda horietako gehienek funtsezko informazio bat ezkutuan uzten dute: zein den aukeratzeko erabilitako lagina.<br \/>\nBestetik, uste dut interesgarriagoa dela begiratzea zein diren gure esparru kulturalean mugitu diren sakoneko korronteak, hamar urte badirelako epe nahiko esanguratsua mota horretako ariketak egiten entseatzeko. Zeren esan liteke azken hamarkada sare sozialena izan dela, diskurtso eta praktika feministek aurrekoan ez bezalako garrantzia hartu dutela kulturan ere, euskal antzerkiaren eta zinemaren biziberritze bat ikusi dugula \u2013baina askorekin betiere\u2013, <em>indie<\/em>ak eta musika urbanoek esparru alternatibotik <i>mai<\/i><i>n<\/i><i>stream<\/i>-era jauzia egin dutela, saiakerek eta itzulpenek lehen ez bezalako oihartzuna izan dutela, halako kulturgune ireki dela eta halako itxi&#8230; Baina kontu hain konkretuetatik harago, zein transformazio gertatu dira? Jarraian dituzue nire ustez inportanteak direnetako batzuk.<br \/>\n<!--more--><br \/>\n<figure id=\"attachment_5704\" aria-describedby=\"caption-attachment-5704\" style=\"width: 597px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5704\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/Screenshot_2019-12-22-BILBADOTARRA-Byskaitxarra-bilbadotarra-\u2022-Instagram-photos-and-videos.png\" alt=\"\" width=\"597\" height=\"462\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5704\" class=\"wp-caption-text\">Memeak kultura dira? Esparru digitaleko zenbait adierazpenek kazetaritza kulturalaren ohiko kategoriak zalantzan jartzen dituzte (irudia: @bilbadotarra)<\/figcaption><\/figure><br \/>\n<b>Sarean eta sarerako egiten den kultura<br \/>\n<\/b><br \/>\nInternet ez da hamarkada honetan sortu, baina iruditzen zait 2010etik hona aurreko hamarraldietan ez bezalako pisua hartu dutela kultura-adierazpen %100 digitalek. Alegia, liburuak, diskoak, pelikulak, antzezlanak, artelanak, bertsolaritzak, dantzak&#8230; hor segitzen dute, baina haiekin batera geroz eta presentzia handiagoa dute plataforma digitaletan jaio eta haien logikan bakarrik ulergarriak diren fenomenoek. Adibidez, sare sozialetako pertsonaiak, zeinak benetako gertakarien inguruan aritu daitezkeen fikziozko norbaiten ezaugarriak baliatuz \u2013<i>Larrun <\/i>bat <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2450\/troll-politikoak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">eskaini genion gaiari<\/a>, politikaz jarduten duten troll-etan fokua jarriz\u2013; edo memeak, <i>mashup<\/i>-ak, Internetetik kanpo atzematen zailak diren bideo biralak. Kazetaritza kulturalak oraindik ez du asmatu horiei dagokien lekua ematen, segur aski haien agerpenak zalantzan jartzen dituelako prentsan aritzen garenok kontziente edo inkontzienteki erabiltzen ditugun zenbait kategoria: autorea, produktua, errepertorioa, instituzioa, merkatua&#8230; eta abar.<br \/>\nHoriekin batera, kulturaren inguruko iritzi-trukaketa ere sarera desplazatu da, zenbait kasutan ondorio ez bereziki baikorrekin. Hartu kritika literarioa, adibidez: 2010eko hamarkadak aurrera egin ahala, geroz eta pisu txikiagoa izan dute prentsan argitaratutako liburu iruzkinek gure artean. Eta ez da liburuekin bakarrik gertatu den zerbait. Trukean, \u201cgustatu zait \/ ez zait gustatu\u201d dikotomiatik askoz haragoko biderik egiten ez duten 280 karaktereko mezuen arabera osatu izan da sarri euskarazko ekoizpen kulturalen inguruko diskurtsoa, dena nahasten den esparru batean \u2013marketina, lagunkeria, sareen logikak hainbeste bultzatzen duen posizionatu beharra\u2013 eta badirudi orain guztia dela puntuagarri, sailkagarri eta kokagarri. Dena datu bihurtu da. Baita gu ere.<br \/>\n<figure id=\"attachment_5702\" aria-describedby=\"caption-attachment-5702\" style=\"width: 599px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5702\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/tv-3774381_640.jpg\" alt=\"\" width=\"599\" height=\"347\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5702\" class=\"wp-caption-text\">Telebista ikusteko modua goitik behera aldatu da hamarkada honetan.<\/figcaption><\/figure><br \/>\n<b>Betiko telebista ikusteari utzi genion hamarkada<\/b><br \/>\nAurrekoa ez da ulertzen urte hauetan denon etxeetan sartu diren pantaila berririk gabe. Gogoan dut 2010eko uda iritsi arte ez nuela eduki sarera konektatu zitekeen telefonorik \u2013Blackberry bat zen: <i>O tempora, o mores!<\/i>\u2013. Potentzialki uneoro konektatuta egoteko aukera dugunetik gure bizimodua erabat aldatu da eta harekin batera gure kultura bizitzeko modua ere bai. Horren eraginpean eraldaketa handiena jasan duen medioa, dudarik gabe, telebista izan da. Gogoan duzue telesailak ikusteko egun eta ordu jakin bati itxaron behar zitzaion garaia? Hori zen telebista ikustea lehen: ordu berean etxeko beste norbaitek ikusi nahi zuen zerbait ematen bazuten borrokan aritu beharra. Abantaila handiak ditugu orain: bakoitzak bere pantailan nahi duena ikus dezake, nahi duenean. Desabantailez ere hitz egiten hasi behar genuke: geroz eta indibidualizatuagoa den kontsumo-eredu hori bizitzako beste esparruetara iristen denean, frustrazio handien iturri bihur daiteke, dena ezin delako hemen eta orain, nik nahi dudan moduan izan.<br \/>\n<i>On demand<\/i> telebistaren aroak, bestalde, ETBren gabeziak are agerikoago bihurtu ditu. Oso fikziozko telesail berri gutxi ekoiztu da euskal telebistan azken hamar urteetan eta 2015ean <i>Goenkale<\/i> amaitzearekin batera, ordura arteko ereduaren agortzea konstatatu da. Haurrei zuzendutako <i>Go!azen<\/i>-en arrakastak ez du inola ere estaltzen publiko helduarentzat pentsatutako pantaila txikiko fikzioan dagoen hutsunea, noiz eta beste edozein hizkuntzatan eskaintza ikaragarri hazi den garaian. Eta ez edonola, gainera: Txalaparta argitaletxeak 2011n publikatutako <a href=\"https:\/\/www.txalaparta.eus\/eu\/liburuak\/telezailak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><i>Telezailak<\/i><\/a> liburuak azpimarratu zuen moduan, azken urteotako serie askok istorio klasikoen elementuak hartu eta berridatzi dituzte, kontsumo errazeko sitcom-ak edo telenobelak gaindituz eta <i>midcult<\/i> ikus-entzunezkoen esparrua uholde baten antzera hartuz.<br \/>\nPertsonalki, behar baino arreta gutxiago eskaini zitzaion <i>DBH<\/i> bezalako formatu batez gain, urte honen amaieran ikusi dugun <i>Ihesaldia<\/i>-k piztu dit gauzak beste modu batera egin daitezkeen esperantza.<br \/>\n<figure id=\"attachment_5705\" aria-describedby=\"caption-attachment-5705\" style=\"width: 599px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5705\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/apple-1836071_640.jpg\" alt=\"\" width=\"599\" height=\"399\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5705\" class=\"wp-caption-text\">Zergatik grabatzen ditugu kontzertu zatiak? Bertan egon garela adierazteak kapital kulturala ematen du euskarririk gabeko kulturan.<\/figcaption><\/figure><br \/>\n<b>Kultura eta taldetasuna urte prekarioetan<br \/>\n<\/b><br \/>\nIa dena aparailu elektronikoen bidez iristen zaigunean, nola adierazi zerbaitek hunkitu gaituela, gure sentitzen dugula? Digitalizazioaren albo-efektu bat, nire irudiko, present egoteak hartu duen garrantzia sinbolikoa da. Halako kontzertutan egon garela adierazi nahi dugu, aurre-salmentan enkargatu genuen liburua jada etxera iritsi zaigula, gehien gustatzen zaigun taldearen letra gorputzean tatuatu dugula. Datu-produkzio hutsaren gainetik bagarela zerbait. Guztia geratu da grabatuta panoptiko digitalaren hamarkadan, baina \u201cni han izan nintzen\u201d esan ahal izateak oraindik diferentzia markatzen duela dirudi, itxurakeriaren eta \u201cbenetako\u201d bizipenaren arteko aldea, bigarrenari kapital kultural handiagoa emanez.<br \/>\nHonekin nolabait lotuta, 2010etik 2019ra bitarteko hamarkada izango da segur aski Euskal Herrian momentu \u201chistoriko\u201d gehien utzi duena. Informazioaren zirkulazio-abiada hainbeste biderkatu da, ezen ematen baitu zurrunbiloak irenstea nahi ez dugun guztia historiaren kutxan gorde nahi dugula. Gure bizitzek urteotan jasan duten debaluazioaren erakusgarri ere izan daiteke espresio horren ugaritzea: egiten dugunak ez duela askorik balio momentu handi horietako batzuen lekuko izateagatik ez bada. Bizitza prekarioen garaia da hau. Hori hoberen interpretatu duten artistek asmatu dute publiko zaurgarriari maila emozionalean beste zerbait eskaintzen: taldetasuna, bakarrik ez egotearen sentipen iragankorra, goxotasun pixka bat.<br \/>\nKultura baltsamoa ere izan baitaiteke. Eta agian funtzio horretarantz lerratzen joan da, urteotan beste zenbait alorretan izan ditugun esperantzak zapuztu ahala.<br \/>\n<b>Moral publikoaren isla<\/b><br \/>\nZer bilatzen dugu artefaktu kultural batera hurbiltzen garenean? Euskal asuntu politikoaren fase berriak, hiper-konexikoak, identitate likidoek, kapitalaren eta faxismoaren mehatxuak \u2013besteak beste\u2013 ezaugarritu dituzten hamarkada honetan, zeinean momentu askotan sentitu ditugun noraeza eta erreferente argien falta, iruditzen zait indarra hartu duela joera batek, zeinak kulturari eskatzen dion izan dadila balore etiko \u201con\u201d batzuen bozgorailua. Eta ez dut uste txarra denik obra bat baloratzean kontuan hartzea zer dioen gure gizarteaz; baina iruditzen zait artelanak moral sozial egoki baten argazki gisa bete dezaketen funtzioagatik bakarrik baloratzeak ez gaituela leku oso interesgarrietara eramango \u2013horretan erori ez zirelako izan ziren garrantzitsuak, hain zuzen, gaur egun aho batez txalotzen diren obra asko\u2013.<br \/>\nAgian Ramon Saizarbitoriak horren antzeko kezkaren bat zeukan buruan, 2016an Gipuzkoako Urrezko Domina jasotzeko diskurtsoan <a href=\"https:\/\/www.gipuzkoa.eus\/eu\/web\/multimedia\/-\/urrezko-domina-2016-hitzaldia\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">esan zuenean<\/a> \u201ckultura\u201d terminoaren antropologizazio geroz eta handiagoak penatzen duela. Izan ere, Antropologiarentzat \u201cdena da kultura\u201d, edozein giza-jarduera aztertu daiteke manifestazio kultural bezala. Erantsi horri \u201cgurea\u201d autoafirmazio klabeetan errepresentatua ikusteko daukagun premia eta osagai guztiak lapikoan daude: mezu \u201czuzena\u201d daukan obra lehenesten buka dezakegu, beste debate batzuk planteatuz gero garrantzitsuagoak liratekeen lanak itzalpean utziz. Tendentzia hori aurreko hamarkadan baino argiago ikusi da azken honetan.<br \/>\n<figure id=\"attachment_5703\" aria-describedby=\"caption-attachment-5703\" style=\"width: 600px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5703\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/bbk-live.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"370\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5703\" class=\"wp-caption-text\">Kultur politikak ekitaldi handietarantz bideratu dira azken hamar urteetan.<\/figcaption><\/figure><br \/>\n<b>Ebento handiak<\/b><br \/>\nIzoztuta utzi ninduen Tabakaleran ikusgai dagoen <i>Orain diseinua!<\/i> erakusketako materialen artean <a href=\"https:\/\/issuu.com\/tabakalera\/docs\/orain_diseinua_eskuorria\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">irakurri nuen<\/a> esaldi batek: \u201c2011tik, Euskadin ezarritako ordena sozioekonomiko berriarekin&#8230;\u201d. Bistan da urte hartan ETAk iragarritako amaieraz geroztik gauzak asko aldatu direla, baina inon ez nuen hain argi formulatuta ikusi egoera berriak zer esan nahi duen Euskal Erdian boteregune nagusietan daudenentzat. Ordena sozioekonomiko berri bat. Kontzeptu horren argitan askoz hobeto ulertzen da kulturak orain betetzen duen funtzioa. Eta ikusi ere, ikusten da: ebento kulturalen hamarkada izan da hau, hiri-marka sustatzeko asmoz pentsatutako batekin hasi zen \u2013Donostia 2016 eta haren inguruko tirabirek 2011tik titular asko eman zituzten\u2013 eta iaz Bilbon egindako MTVren Europe Music Awardsekin borobildu da, bidean erakunde publikoek sutsuki bultzatu dituzten ehunka <i>basque<\/i> <i>experience<\/i> utziz.<br \/>\nEredu horren aurrean alternatibak planteatzen dituztenentzat ez dira urte oso emankorrak izan. Batetik, esparru disidenteen masa soziala dezente argaldu eta fragmentatu delako. Bestetik, esparru horietan kultura ez delako lehentasuna izan, oraindik goian aipatutako ikuspegia nagusi izatearen ondorioz, besteak beste.<br \/>\n<b>Ez dago klase ertainik<\/b><br \/>\nKontua lehenagotik dator, baina hemen aipatu ditugun zenbait konturen bitartez nabarmenagoa bihurtu da: euskal kulturan klase ertaina desagertzen ari da. Klase ertaina, alegia: minimoki irakurria den idazlea, mundu guztiari bururatzen zaizkion lauzpabost izenetatik harago; edo 200 lagun areto batean batzeko gai den musikaria; edo ikono nazional izan gabe, haren koadroak ezaguntxoak diren pintorea. Zer gertatu da haiekin? Azken urteetan <i>sold-out<\/i> pozgarriak ikusi ditugu euskal artisten aldetik, baina biralitatearen tranpak gure esparruan ere eragina izan du, \u201cdena ala ezer ez\u201d efektuak, zeinaren arabera, arrakasta duen proposamenak arrakasta benetan handia izango duen; baina algoritmoa indiferente uzten duenak lehen baino are zailago daukan orain.<br \/>\nMundu osoan gertatzen ari den zerbait da. Azkenean aldarrikatu ahalko dugu, beraz, euskal kulturara ere iritsi dela normalizazioa.<br \/>\nEz da egia, noski. Gertatzen dena da hamarkada honetan gurean ere kontsumo-datuak egia eztabaidaezin bihurtzeko joera nagusitzen ari dela, bidean jarritako beste edozein arrazoi zenbakien indarrez deuseztatuz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gezurra badirudi ere, mende honetako bigarren hamarkada bukatzeko zorian gaude. Data onak izaten dira hauek prentsa kulturalak urte honetako edo azkeneko hamar urteetako gauzarik \u201conenen\u201d zerrendak argitaratzeko, baina blog honetan ez dugu asko sinesten mota horretako sailkapenetan. Batetik, inork ezin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[25],"tags":[],"class_list":["post-5701","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-kulturgintza"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gezurra badirudi ere, mende honetako bigarren hamarkada bukatzeko zorian gaude. Data onak izaten dira hauek prentsa kulturalak urte honetako edo azkeneko hamar urteetako gauzarik \u201conenen\u201d zerrendak argitaratzeko, baina blog honetan ez dugu asko sinesten mota horretako sailkapenetan. Batetik, inork ezin [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2019-12-23T04:24:01+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu\",\"datePublished\":\"2019-12-23T04:24:01+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/\"},\"wordCount\":1485,\"commentCount\":2,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2019\\\/12\\\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg\",\"articleSection\":[\"Kulturgintza\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/\",\"name\":\"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2019\\\/12\\\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg\",\"datePublished\":\"2019-12-23T04:24:01+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2019\\\/12\\\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2019\\\/12\\\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2019\\\/12\\\/23\\\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu - Boligrafo gorria","og_description":"Gezurra badirudi ere, mende honetako bigarren hamarkada bukatzeko zorian gaude. Data onak izaten dira hauek prentsa kulturalak urte honetako edo azkeneko hamar urteetako gauzarik \u201conenen\u201d zerrendak argitaratzeko, baina blog honetan ez dugu asko sinesten mota horretako sailkapenetan. Batetik, inork ezin [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2019-12-23T04:24:01+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu","datePublished":"2019-12-23T04:24:01+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/"},"wordCount":1485,"commentCount":2,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg","articleSection":["Kulturgintza"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/","name":"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg","datePublished":"2019-12-23T04:24:01+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2019\/12\/porco-bravo-kontzertua-Ibai-Arrieta-1000x667.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2019\/12\/23\/hamar-urte-hainbat-tendentzia-kultural-esanguratsu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"2010-2019: hamar urte, hainbat tendentzia kultural esanguratsu"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5701","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5701"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5701\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5701"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5701"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5701"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}