{"id":5789,"date":"2020-06-08T12:50:39","date_gmt":"2020-06-08T10:50:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/boligrafo-gorria\/?p=5789"},"modified":"2020-06-08T12:50:39","modified_gmt":"2020-06-08T10:50:39","slug":"inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/","title":{"rendered":"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz"},"content":{"rendered":"<p><figure id=\"attachment_5790\" aria-describedby=\"caption-attachment-5790\" style=\"width: 599px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5790\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/06\/ahaztu.jpg\" alt=\"\" width=\"599\" height=\"599\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5790\" class=\"wp-caption-text\">Ahaztu Antzean taldeak maketa bakarra utzi zuen. Nahikoa, hala ere, 80ko hamarkadako euskal talderik berritzaileena izan zela konturatzeko.<\/figcaption><\/figure><br \/>\nKonfinamendua baretzen ari den honetan, ohikoa bihurtu da galdera terrazetako elkarrizketa guztietan: \u201cZuk zer egin duzu etxetik atera gabe egon garen denbora honetan?\u201d. Erantzunak oso erraz aurreikusteko modukoak izaten dira gehienetan. Gizabereok irudimen mugatua daukagu eta, horri eransten badiozu elkarrekin solastatzeko elkartzen garenon artean guztiz gehienok bizi-azpiegitura berdintsuak ditugula, katalogoa mugatua da: Patri Jordanekin kirola egin, bizkotxoak prestatu eta jan, errudun sentitu eta Patri Jordanekin kirol gehiago egin, pelikulak ikusi Filminen zerbitzaria arriskuan jartzeraino eta irakurri. Irakurri eta irakurri. Etxean denbora gehiago pasatzeak askori lagundu baitigu konturatzen zenbat gauza geneuzkan pilatuta \u201cnoizbait leituko dut\u201d apalean, zeinean egoten diren lanagatik nolabait derrigortuta irakurtzen ez ditugun liburuak. Gehien gozatzen ditugunak, alegia.<br \/>\n<!--more--><br \/>\nHorien arteko bat zen <a href=\"https:\/\/ddtbanaketak.com\/producto\/idoloak-akatu-genituenekoa\/?v=8cfbb29591ac\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><i>Idoloak akatu genituenekoa<\/i><\/a>, duela lau urte Gotzon Hermosillak, Igor Mercadok eta I\u00f1igo Basaguren-Duartek argitaratutako liburua, punk-rock eta hardcore abestietan oinarritutako fikziozko lanak biltzen dituena. Tira, fikziozkoak. Hori uste nuen nik. Izan ere, liburuko testu gehienak ipuinak dira, abestiekin eta musika taldeekin erlazionatutako istorioak, egileen irudimenetik sortuak. Batek, ordea, bestelako inpresioa eman zidan: Gotzon Hermosillak Ahaztu Antzean taldearen historiari buruz kontatzen zuenak ertz gehiegi zeuzkan inork asmatua izateko: 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean Eibarren sorturiko banda bat, kraut rocka eta punk espiritua uztartu zituena, garai hartako RRVtik askoz harago joanez. \u201cBeharbada, Ramones eta Can, Stooges eta Henry Cow proposamen bakar batean uztartzeko gaitasun horretatik zetorkion Ahaztu Antzean-i bere garaiko gainerako taldeetatik desberdintzen zuen soinu berezi hura\u201d, esplikatzen du Hermosillak momentu batean. Konbinazio hori, hemen, urte haietan: aurrekaririk gabeko zerbait zirudien.<br \/>\nAre jakin-min handiagoa piztu zidan taldearen soinuaren deskribapenak: \u201cGitarrek marrazten zituzten kiribil hipnotikoek, ahots haluzinatuak, erritmo hautsi eta bihurrikatuek, doinuei zerien ukitu ia psikodelikoak askoz geroagoko joerak ekartzen zituzten gogora. Inguruaren eragina nabaria zen: rock erradikalaren orduko taldeen antzera, soinu gogor eta latzetarako jaidura begien bistakoa zen, bai eta garai hartan hain ohikoa zen espiritu oldarkor eta matxinoa ere. Orduko talde garaikideen modura, ez zieten gai politikoei muzin egiten: esaterako, <i>Larrazkena behazunez<\/i> izeneko abestian torturaren gai arantzatsua jorratzen zuten. Baina talde garaikide haiek ez bezala, beren diskurtsoa topikoetatik eta aldez aurretik ezarritako lelo merkeetatik harago eramaten bazekiten, abestien testuetan literaturatik eta zinematik hartutako erreferentzia harrigarriak txertatuz. <i>Bring me the head of Arturo Fernandez<\/i> kantuak nahiko umore iluna erakusten zuen, nahiz eta, seguru asko, izen bereko aktore espainiarrari grazia handirik egingo ez ziokeen entzuteko aukerarik izan balu. <i>Lumpenproletariat<\/i> izenekoan erritmo dantzagarrietara hurbiltzen ziren, herdoilduriko gitarra ozenak baztertu gabe. Eta zinta amaitzen zuen <i>Errautsa esne mamitan<\/i> zarataz eta pozoiz beteriko pandemonium mehatxagarria zen\u201d.<br \/>\nEz dut Gotzon ezagutzen eta liburua argitaratu zutenetik hainbeste denbora pasa ondoren galdezka joatea pixka bat arraroa zen arren, kontu hura argitzeko gogoa indartsuagoa izan zen: \u201cAizu, zure testu hau irakurri dut eta&#8230; benetan existitu zen talde hori?\u201d, galdetu nion, buelta gehiagorik gabe, mezu batean. Erantzun gisa jaso nuenak zur eta lur utzi ninduen. Gotzonek aitortu zidan ipuin itxura edukitzeko bere uztako zenbait osagai gehitu zizkiola historiari \u2013adibidez, liburuan aipatzen zen tributu-talde bat egon zela Ahaztu Antzeanen kantak jotzen; hori ez zen egia, noski\u2013, baina 1986-1987 artean Eibarren izen hori zeukan talde bat existitu zen; testuan aipatzen zuen maketa ere bai, urtetan zapata kutxa batean gordeta egon zena Gotzonek aurkitu eta erakusketa baterako erreskatatu zuen arte. Eta zoritxarrez, taldekideen patua liburuan kontatu bezain tristea izan zen: drogak, espetxea, kontu-garbitzeak&#8230; urte haietako azpimunduetan desagertu ziren ehunka gazte anonimoen zerrendan idatzita daude Ahaztu Antzeaneko partaideen izenak.<br \/>\n\u201cJende gehiagok ere galdetu izan dit\u201d, idatzi zidan Gotzonek. \u201cBueno, askok ere ez ???\u201d, jarraitu zuen. \u201cEgia esan talde flipantea zen. Horrelako ezer existitu zela esan izan balidate, ez nuen sinetsiko\u201d, jarri zuen segidan. \u201cEntzun nuen arte, noski\u201d, esan zuen azkenik. Mezu horren ondoren, idazteari utzi zion. Ez zegoen online. Bost minutu zain pasa ondoren, iniziatiba hartzea erabaki nuen: \u201cEta besteok entzuteko modurik badago?\u201d. Mezua bidali bai, baina bigarren check-a ez zen agertzen. Urduritzen hasi nintzen. \u201cBai\u201d bat ala \u201cez\u201d bat, besterik ez nuen behar: erantzuna bigarrena bazen, pixka bat gehiago luzatuko zen elkarrizketa, ahalik eta modu edukatuenean saiatuko nintzen Gotzon konbentzitzen onena disko hura sarean mundu guztiaren esku jartzea zela \u2013nahiz eta punki jende honekin inoiz ez den jakiten: kapaz dira esateko Internet kapitalaren erreminta dela eta <i>underground<\/i> izan denak <i>underground<\/i> izaten jarraitu behar duela\u2013; aldiz, erantzuna lehenbizikoa baldin bazen, mesedez maketaren kopia digitala edo dena delakoa pasatzeko eskatuko nion. Hori, berriz bizi-seinalerik ematen baldin bazuen, noski. Izan ere, minutu erdiro telefonoa begiratzen pasa nuen hurrengo ordu eta erdian, nire azken mezuak check bakarrarekin jarraitzen zuen. Lanean ariko zen telefonoa alde batera utzita? Mugikorra lapurtu zioten justu egun hartan? Erori eta puskatu egin zitzaion?<br \/>\n\u201cBarkatu, bateria gabe geratu naiz eta erosketak egitera atera behar nuen\u201d, idatzi zidan gaueko hamarrak pasata, dagoeneko pantailari pegatuta egoteagatik begiak gorrituta neuzkanean. \u201cBai, entzun daiteke. Iaz Bandcampera igo nuen\u201d. Eta jarraian, lotura bat: <a href=\"https:\/\/ahaztuantzean.bandcamp.com\/\">https:\/\/ahaztuantzean.bandcamp.com<\/a>.<br \/>\nHortxe zegoen: lau kanta. Deus gutxi, itxuraz. Baina play sakatu eta berehala, pentsatu nuen zerbait oker egon behar zela historia horretan. Ez zen posible 1986an edo 1987an hemengo inork horren antzeko musikarik egitea. Hamar urte geroago egin izan balute ere, euskal musikaren abangoardian egongo ziren. Baina 80ko hamarkadan? Gotzoni idatzi nion berriro: \u201cBai, bai, ni ere horrela geratu nintzen, baina dena konfirmatuta dago\u201d, erantzun zidan. \u201cLiburuan kontatu nuen parte hori hitzez hitz gertatu zen kontatu bezala\u201d.<br \/>\nGauzak serio hartzen dituen kultura bat bagina, honelako aurkikuntza batek gure musikaren historia goitik behera berridaztea eskatuko luke eta, bide batez, Gotzonek aurkitutakoa bezalako zapata kutxetan arakatzen hasteko diru-laguntza lerro berri bat aktibatzea, mundu guztiak ahaztu dituen taldeen artean antzeko beste zerbait aurki ote daitekeen ikusteko. Baina ez gara gure burua serio hartzen dugun kultura bat, beraz, lantua jotzen ibili hordez, gauzari buelta gehiago eman beharrean, Ahaztu Antzean behin eta berriz entzutea besterik ez da geratzen. Eta beharbada, garai semi-apokaliptiko hauekin bat eginez, aldarrikatzea euskal musikak ez daukala etorkizunik; bai ordea iragan bat, posible denaren mugak zartatzen dituena gutxien espero duzunean.<br \/>\nBehean entzun ditzakezu Ahaztu Antzeanek grabatu zituen kanta bakarrak:<br \/>\n<iframe style=\"border: 0;width: 100%;height: 42px\" src=\"https:\/\/bandcamp.com\/EmbeddedPlayer\/track=3322041318\/size=small\/bgcol=ffffff\/linkcol=0687f5\/transparent=true\/\"><a href=\"http:\/\/ahaztuantzean.bandcamp.com\/track\/larrazkena-behazunez\">Larrazkena behazunez by Ahaztu Antzean<\/a><\/iframe><br \/>\n<iframe style=\"border: 0;width: 100%;height: 42px\" src=\"https:\/\/bandcamp.com\/EmbeddedPlayer\/track=988183076\/size=small\/bgcol=ffffff\/linkcol=0687f5\/transparent=true\/\"><a href=\"http:\/\/ahaztuantzean.bandcamp.com\/track\/bring-me-the-head-of-arturo-fernandez\">Bring me the head of Arturo Fernandez by Ahaztu Antzean<\/a><\/iframe><br \/>\n<iframe style=\"border: 0;width: 100%;height: 42px\" src=\"https:\/\/bandcamp.com\/EmbeddedPlayer\/track=3055490248\/size=small\/bgcol=ffffff\/linkcol=0687f5\/transparent=true\/\"><a href=\"http:\/\/ahaztuantzean.bandcamp.com\/track\/lumpenproletariat\">Lumpenproletariat by Ahaztu Antzean<\/a><\/iframe><br \/>\n<iframe style=\"border: 0;width: 100%;height: 42px\" src=\"https:\/\/bandcamp.com\/EmbeddedPlayer\/track=3211428698\/size=small\/bgcol=ffffff\/linkcol=0687f5\/transparent=true\/\"><a href=\"http:\/\/ahaztuantzean.bandcamp.com\/track\/errautsa-esne-mamitan\">Errautsa esne mamitan by Ahaztu Antzean<\/a><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Konfinamendua baretzen ari den honetan, ohikoa bihurtu da galdera terrazetako elkarrizketa guztietan: \u201cZuk zer egin duzu etxetik atera gabe egon garen denbora honetan?\u201d. Erantzunak oso erraz aurreikusteko modukoak izaten dira gehienetan. Gizabereok irudimen mugatua daukagu eta, horri eransten badiozu elkarrekin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[28],"tags":[98,361,699,1049,1581],"class_list":["post-5789","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-musika","tag-ahaztu-antzean","tag-barnezomorro","tag-eibar","tag-gotzon-hermosilla","tag-krautrock"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Konfinamendua baretzen ari den honetan, ohikoa bihurtu da galdera terrazetako elkarrizketa guztietan: \u201cZuk zer egin duzu etxetik atera gabe egon garen denbora honetan?\u201d. Erantzunak oso erraz aurreikusteko modukoak izaten dira gehienetan. Gizabereok irudimen mugatua daukagu eta, horri eransten badiozu elkarrekin [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-06-08T10:50:39+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/06\/ahaztu.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz\",\"datePublished\":\"2020-06-08T10:50:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/\"},\"wordCount\":1025,\"commentCount\":1,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2020\\\/06\\\/ahaztu.jpg\",\"keywords\":[\"ahaztu antzean\",\"barnezomorro\",\"eibar\",\"gotzon hermosilla\",\"krautrock\"],\"articleSection\":[\"Musika\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/\",\"name\":\"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2020\\\/06\\\/ahaztu.jpg\",\"datePublished\":\"2020-06-08T10:50:39+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2020\\\/06\\\/ahaztu.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2020\\\/06\\\/ahaztu.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/06\\\/08\\\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz - Boligrafo gorria","og_description":"Konfinamendua baretzen ari den honetan, ohikoa bihurtu da galdera terrazetako elkarrizketa guztietan: \u201cZuk zer egin duzu etxetik atera gabe egon garen denbora honetan?\u201d. Erantzunak oso erraz aurreikusteko modukoak izaten dira gehienetan. Gizabereok irudimen mugatua daukagu eta, horri eransten badiozu elkarrekin [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2020-06-08T10:50:39+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/06\/ahaztu.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz","datePublished":"2020-06-08T10:50:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/"},"wordCount":1025,"commentCount":1,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/06\/ahaztu.jpg","keywords":["ahaztu antzean","barnezomorro","eibar","gotzon hermosilla","krautrock"],"articleSection":["Musika"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/","name":"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/06\/ahaztu.jpg","datePublished":"2020-06-08T10:50:39+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/06\/ahaztu.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/06\/ahaztu.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/06\/08\/inor-ez-da-gogoratzen-80ko-hamarkadako-gure-musika-talderik-berritzaileenaz\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Inor ez da gogoratzen 80ko hamarkadako gure musika talderik berritzaileenaz"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5789","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5789"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5789\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5789"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5789"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5789"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}