{"id":5829,"date":"2020-09-21T15:54:55","date_gmt":"2020-09-21T13:54:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/boligrafo-gorria\/?p=5829"},"modified":"2020-09-21T15:54:55","modified_gmt":"2020-09-21T13:54:55","slug":"eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/","title":{"rendered":"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)"},"content":{"rendered":"<p><figure id=\"attachment_5830\" aria-describedby=\"caption-attachment-5830\" style=\"width: 599px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5830\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/industry.jpg\" alt=\"\" width=\"599\" height=\"399\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5830\" class=\"wp-caption-text\">Kursaaleko The Industry Club (argazkia: Jorge Fuembuena).<\/figcaption><\/figure><br \/>\nIkusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako kronika honetan bi pelikulari buruzko iruzkinak aurkituko dituzu, baina, bide batez, Zinemaldiari buruz aritzean maiz ahazten den gai bati ere erreparatu nahi diot: dirua.<br \/>\n<!--more--><br \/>\nTakuma Satoren <i>Nakuko wa ineega<\/i> filmaren hasieran deabruz mozorroturiko gizonak ikusten ditugu ume txikiak izutzen, kamera geldoan eskaintzen zaizkigun eszenetan. \u201cNamahage\u201d izeneko tradizioa da, Japoniako eskualde batzuetan urte berrian etxez etxe egiten dena. Ohitura gordetzeko lan egiten duen elkarteko buruaren paperean, pertsonaia batek lehenbiziko eszenetako batean telebistari esplikatzen dio zergatik den garrantzitsua tradizio hori, nola gurasoek babesten dituzten haurrak deabruetatik eta horrek ardura familiarra zer den erakusten diela txikienei ere. Familia, heldutasuna, tradizioa: pelikula japoniar hau kontzeptu horien inguruan egituratzen da.<br \/>\n<figure id=\"attachment_5831\" aria-describedby=\"caption-attachment-5831\" style=\"width: 600px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5831\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/nakuko.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"400\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5831\" class=\"wp-caption-text\">Antzinako ohitura japoniarrak eta gaur egungo bizimodua ikusten ditugu Takuma Satoren filmean.<\/figcaption><\/figure><br \/>\nJaio berri den haur baten aita da filmeko protagonista eta Namahagean parte hartuko du, baina mozkor-mozkor eginda bukatuko du, biluzik korrika, mundu guztiaren aurrean lotsagarri geratuz. Hurrengo eszenan pertsonaia bera ikusiko dugu, bi urte geroago Tokion bizitzen inolako loturarik gabe, bikotekidea eta haurra abandonatuta. Norbere bizitzaren gaineko ardura hartzeaz, familiaren desegituraketaz, ohiturak gaur egungo garaietara egokitzeaz eta bigarren aukerez diharduen lan hau momentu batzuetan noraezean dabilela iruditu zait, baina badauzka eszena gogoangarriak pelikula japoniar askotan ohikoa den kontentzio interpretatiboaren ildoan, kontuan hartzeko moduko komedia dramatiko bihurtzen dutena.<br \/>\nLehiaketaz kanpo, Matt Dillonek zuzendutako <i>El gran Fellove<\/i> dokumentala ere ikusi dugu astelehen honetan: 1950eko hamarkadan Kuban garatzen hasi zen jazz latinoaren eszenako pertsonaia garrantzitsua izan zen Francisco Fellove, bere <i>scat<\/i> konparaezinekin garai bat markatu zuen artista izan arren, urte luzez ahaztuta geratu zena. 1990eko hamarkadaren amaieran Dillon eta bere adiskide Joey Altruda musikaria haren bila joan ziren arte, disko berri bat grabatzeko asmoarekin.<br \/>\n<figure id=\"attachment_5832\" aria-describedby=\"caption-attachment-5832\" style=\"width: 600px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-5832\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/fellove.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"397\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-5832\" class=\"wp-caption-text\">Francisco Fellove (ezkerrean) berreskuratu nahi izan du Matt Dillonek dokumental honetan.<\/figcaption><\/figure><br \/>\nGrabaketa horretan filmatutako irudiak artxiboetatik ateratakoekin eta elkarrizketekin uztartuz, \u201cSugar Man\u201d kubatar honen bizitzan barrena bidaiatuko dugu, arrakastaren bila irlatik Mexikora emigratu zuten musikarien lorratzei jarraituz eta utzi duten ondarea errepasatuz. Dokumental konbentzional samarra da eta eskertuko luke kimatze-lan pixka bat zati batzuetan (sentsazioa eduki dut antzeko ideien inguruan buelta gehiegi ematen dituela), baina lan interesgarria da, bereziki estilo musikal horretan barneratzen hasteko ematen dituen erreferentzia eta pistengatik.<br \/>\n<b>Industria hankaz gora<\/b><br \/>\nKanpotik begiratzen duenarentzat, Zinemaldiak honelako eszenak uzten ditu: alfonbra gorria, filmetako izarrak, marka komertzialak eta bizi ditugun garaietarako garestiegiak diruditen beste gauza batzuk. Gutxi hitz egiten da festibalen sakoneko funtzioaz, industria zinematografikoarentzat negozioak egiteko horrelako lekuek betetzen duten paperaz. Eta alor horretan, dena zeharkatzen ari den COVID-19aren albo-efektuez ere pixka bat hitz egin behar da, akaso 2020ko edizio honek datozen urteetakoentzat ere aurrekariak jar ditzakeelako.<br \/>\nAurten Canneseko festibal presentzialik egin ez den arren, Frantziako Estatuko zitaren antolatzaileek aukeraketa ofizialaren berri eman zuten eta pelikula horietako batzuk Donostian ikusten ari gara: oso harrera beroa izan zuen <i>Druk<\/i>-en kasua hori da, adibidez; guztira zortzi dira hautaketa horretatik Donostiara iritsi direnak eta horregatik \u201cSan Cannesastian\u201d kontzeptua irakurri dugu <i>Variety<\/i> aldizkarian.<br \/>\nHorrez gain, nazioarteko bidaietan ezarritako segurtasun-neurriak direla medio, ekoiztetxeetako ordezkariek ere planak aldatu behar izan dituzte eta normalean Torontoko jaialdira joaten ziren industriako kide askok Donostian bukatu dute aurten. Ikusi beharko da gauzek 2021ean oraindik aurten bezala jarraitzen duten, baina tendentzia errepikatuko balitz, Donostiako Zinemaldiak beste rol bat jokatzeko aukera izango luke nazioarteko film-industrian, lehenagotik garrantzi berezia daukan Europa-Hego Amerika koprodukzio forotik harago.<br \/>\nNolanahi ere, gauza ez dago ospakizun askotarako. Zinemaren negozioarentzat urtea oso gorabeheratsua izango da: <i>streaming<\/i> plataformen inguruko eztabaida irekita zegoen festibaletan, 2017an Cannesek \u201caretoetan estreinatuko ez ziren filmak\u201d programatzeari uko egin ostean. Netflixen diruarekin egindako pelikulen presentzia hazten joan da azken urteetan Zinemaldian eta COVID-19aren aurkako neurriek erremateko tiroa eman diezaiokete ekoiztetxe, banatzaile eta aretoetan oinarritutako ereduari. Sakoneko aldaketa baten aurrean gaudela kontuan hartuz, galdetu liteke ea kontu honetan dirua jartzen dutenentzat zentzua edukitzen jarraituko ote duten Donostiakoa bezalako hitzordu presentzialek, <a href=\"https:\/\/theintercept.com\/2020\/05\/08\/andrew-cuomo-eric-schmidt-coronavirus-tech-shock-doctrine\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Naomi Kleinek aipatu duen<\/a> <i>Screen New Deal-<\/i>aren garaian murgiltzen bagara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako kronika honetan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[43],"tags":[719,1831,1961,2417],"class_list":["post-5829","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-zinemaldia-2020","tag-el-gran-fellove","tag-matt-dillon","tag-nakuko-wa-ineega","tag-takuma-sato"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian) - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian) - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako kronika honetan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-09-21T13:54:55+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/industry.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)\",\"datePublished\":\"2020-09-21T13:54:55+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/\"},\"wordCount\":695,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2020\\\/09\\\/industry.jpg\",\"keywords\":[\"el gran fellove\",\"matt dillon\",\"Nakuko wa ineega\",\"takuma sato\"],\"articleSection\":[\"Zinemaldia 2020\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/\",\"name\":\"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian) - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2020\\\/09\\\/industry.jpg\",\"datePublished\":\"2020-09-21T13:54:55+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2020\\\/09\\\/industry.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2020\\\/09\\\/industry.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2020\\\/09\\\/21\\\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian) - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian) - Boligrafo gorria","og_description":"Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako kronika honetan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2020-09-21T13:54:55+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/industry.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)","datePublished":"2020-09-21T13:54:55+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/"},"wordCount":695,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/industry.jpg","keywords":["el gran fellove","matt dillon","Nakuko wa ineega","takuma sato"],"articleSection":["Zinemaldia 2020"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/","name":"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian) - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/industry.jpg","datePublished":"2020-09-21T13:54:55+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/industry.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2020\/09\/industry.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2020\/09\/21\/eguraldi-lainotsua-hiriburuan-eta-zine-industrian\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5829","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5829"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5829\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5829"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5829"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5829"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}