{"id":7121,"date":"2023-06-05T01:33:14","date_gmt":"2023-06-05T00:33:14","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?p=7121"},"modified":"2024-03-18T22:34:52","modified_gmt":"2024-03-18T21:34:52","slug":"martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/","title":{"rendered":"Zuzendariari gutunak"},"content":{"rendered":"<p>Badut iritzi anakroniko samar bat: egunkaria paperean irakurtzea bezalakorik ez dago hemengo, hango eta haragoko kontuei buruz ikuspegi nahiko zabala edukitzeko. Paperezko egunkaria sekulako inbentoa dela uste dut: faszikuluka publikatzen den nobela errealista duzu. Hamaika eskuk idatzitako historia korala, baditu milaka protagonista, bigarren mailako pertsonaia, ustekabeko gidoi-errebuelta; eta ados, askotan erraz samar aurreikus daitezkeen tramak ere bai \u2013horrelakoak baikara, zer egingo zaio: oso tartean behin okurritzen zaigu gauza berriren bat eta, bitartean, ezer egin gabe ez egoteagatik, gutxienez aurrekoari kopiatu behar\u2013. Egunkariaren aldean, sareetako klika-mizka digitalaren bidez informatzeak \u201cAukeratu zure abentura\u201d estiloko liburutxo baten esperientzia eskaintzen dizu gehienez.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Egunero zerbait osoa kontatzeko bokazioa baitu paperezko periodikoak. Imajinatzen dut egunkari batean lan egitea izango dela hitzak bilatzea <i>Dena edonon aldi berean<\/i> izeneko eleberri batentzat, zeina pelikula baino askoz hobea izango den \u2013ia beti bezala\u2013, tituluak iragartzen duena betetzea inposiblea den arren. Eta imajinatzen dut egunkari baten zuzendaria jai eta aste biziko dela inposible hori garaitu nahian, Tolstoiren <i>Gerra eta bakea<\/i> autotxoke batean sartuta idazten ahalegintzen diren kazetariekin batera, munduari ez daukan koherentzia bilatzen, teletipoen eta telefono-deien kazkabarpean, Politikan eta Nazioartean, azken ordukoan eta analisian, goiza irekitzeko notizian eta edizio itxieran, osasunean eta gaitzean, tristuran eta pozean, aberastasunean eta patrikaren zimurrean.<\/p>\n<p>Ez dizuet esan oraindik: artikulu hau Martxelo Otamendik <i>Berria<\/i>-ren lema Amagoia Mujika Tolaretxipiren esku utziko duela jakin ostean ari naiz tekleatzen. Notiziari dimentsioa aurkitu behar, eta hasi naiz pentsatzen zer izan behar den <i>work in progress <\/i>nobela koral kolektibo kaotiko hori egunero gidatzea 30 urtez. Kronika luzeegia bidali duen kolaboratzailea haserre artikulua moztuta atera delako; laburregi argitaratu den mobilizazio-deialdiagatik muzindu den mugimendu soziala; argazki-oineko hanka-sartzea, ez zuela Mirari izena, Miren baizik; banderizoak, bandoleroak, bonbero-toreroak eta \u201cSchr\u00f6dinger irakurleak\u201d ahaztu gabe: kirol gutxiegi euskaldunei interesatzeko eta, aldi berean, kirol gehiegi euskaraz irakurtzen dutenen intereserako; euskara zailegia darabilela; darabilen euskara ez dela aski jasoa; urdinentzat gorriegia, gorrientzat berdeegia, berdeentzat, auskalo zer koloretakoa. Eta \u201cZuzendariari gutunak\u201d sekziora bidaliko balituzte sikiera, orriren bat betetzen lagunduko lukete, baina keba, aurpegira botatzen dizkizute okasioa dutenean. Batek baino gehiagok, sinetsiko didazue, lana haizeak hartzera bidali eta Tasmaniara ospa egingo luke \u2013joaneko txartelarekin bakarrik\u2013.<\/p>\n<p>30 urtez horretan aritu denak ofizioari dion pasioa ezin da eztabaidatu. 2003ko pu\u00f1alaren ondoren beste bi hamarkadaz aktualitatearen pultsuari eutsi diola ikusita, zer esanik ez. Baina gezur armatu hura gogoratzen nahiago hitz askorik ez gastatu. <i>Egunkaria<\/i>-ren itxiera etorri zaigu burura, noski, erreleboaren albistea ikustean.<i> <\/i>Injustizia hura ahaztu gabe, nik behintzat argi daukat digutenaz baino dugunaz hitz egiten enpeinatzea dela hemen kontua, euskal kazetaritzarentzat posible ez ziruditen asmoak gauzatzen aritu eta ari direnen lana behar bezala baloratuko badugu. Eta Otamendiren hitzak gogoratuz \u2013<a href=\"https:\/\/www.susa-literatura.eus\/liburuak\/poes4725\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Jose Luisenak<\/a>, kasu honetan\u2013 egunkari-orriak egunero eskuetan hartu: bandera ederra dira inon ez den herriarentzat.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Badut iritzi anakroniko samar bat: egunkaria paperean irakurtzea bezalakorik ez dago hemengo, hango eta haragoko kontuei buruz ikuspegi nahiko zabala edukitzeko. Paperezko egunkaria sekulako inbentoa dela uste dut: faszikuluka publikatzen den nobela errealista duzu. Hamaika eskuk idatzitako historia korala, baditu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":7122,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2739],"tags":[],"class_list":["post-7121","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ezetz-astea-ondo-bukatu"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Zuzendariari gutunak - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Egunkariaren itxieraz gogoratu gara Martxelo Otamendik Berriako zuzendari kargua utziko duela jakitean. Ez ote genuke hobe digutenaz baino dugunaz hitz egitea?\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Zuzendariari gutunak - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Egunkariaren itxieraz gogoratu gara Martxelo Otamendik Berriako zuzendari kargua utziko duela jakitean. Ez ote genuke hobe digutenaz baino dugunaz hitz egitea?\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2023-06-05T00:33:14+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2024-03-18T21:34:52+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"2560\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"2055\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Zuzendariari gutunak\",\"datePublished\":\"2023-06-05T00:33:14+00:00\",\"dateModified\":\"2024-03-18T21:34:52+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/\"},\"wordCount\":442,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg\",\"articleSection\":[\"Ezetz astea ondo bukatu\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/\",\"name\":\"Zuzendariari gutunak - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg\",\"datePublished\":\"2023-06-05T00:33:14+00:00\",\"dateModified\":\"2024-03-18T21:34:52+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"description\":\"Egunkariaren itxieraz gogoratu gara Martxelo Otamendik Berriako zuzendari kargua utziko duela jakitean. Ez ote genuke hobe digutenaz baino dugunaz hitz egitea?\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg\",\"width\":2560,\"height\":2055,\"caption\":\"Martxelo Otamendi (argazkia: Berria).\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Zuzendariari gutunak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Zuzendariari gutunak - Boligrafo gorria","description":"Egunkariaren itxieraz gogoratu gara Martxelo Otamendik Berriako zuzendari kargua utziko duela jakitean. Ez ote genuke hobe digutenaz baino dugunaz hitz egitea?","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Zuzendariari gutunak - Boligrafo gorria","og_description":"Egunkariaren itxieraz gogoratu gara Martxelo Otamendik Berriako zuzendari kargua utziko duela jakitean. Ez ote genuke hobe digutenaz baino dugunaz hitz egitea?","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2023-06-05T00:33:14+00:00","article_modified_time":"2024-03-18T21:34:52+00:00","og_image":[{"width":2560,"height":2055,"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Zuzendariari gutunak","datePublished":"2023-06-05T00:33:14+00:00","dateModified":"2024-03-18T21:34:52+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/"},"wordCount":442,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg","articleSection":["Ezetz astea ondo bukatu"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/","name":"Zuzendariari gutunak - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg","datePublished":"2023-06-05T00:33:14+00:00","dateModified":"2024-03-18T21:34:52+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"description":"Egunkariaren itxieraz gogoratu gara Martxelo Otamendik Berriako zuzendari kargua utziko duela jakitean. Ez ote genuke hobe digutenaz baino dugunaz hitz egitea?","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2023\/06\/67-scaled.jpg","width":2560,"height":2055,"caption":"Martxelo Otamendi (argazkia: Berria)."},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2023\/06\/05\/martxelo-otamendik-berriako-zuzendari-kargua-utzi\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Zuzendariari gutunak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7121","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7121"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7121\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7317,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7121\/revisions\/7317"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7122"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7121"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7121"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7121"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}