{"id":7495,"date":"2024-09-30T01:37:34","date_gmt":"2024-09-30T00:37:34","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?p=7495"},"modified":"2024-09-30T07:17:39","modified_gmt":"2024-09-30T06:17:39","slug":"horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/","title":{"rendered":"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara"},"content":{"rendered":"<p>Boris Johnson, Erresuma Batuko lehen ministro ohia, burutik jota dago. Orain zalantzarik gabe esan dezakegu, datuak dauzkagu. Berak emandako datuak, endemas. Politikari orraztezinak laster publikatuko duen liburu berriaren pasarte bat <a href=\"https:\/\/www.dailymail.co.uk\/news\/article-13898441\/BORIS-JOHNSON-considered-invading-Holland-dramatic-canal-raid-snatch-five-million-stolen-vaccines-Brussels-clutches.html\">aurreratu zuen<\/a> joan den ostiralean <i>Daily Mail<\/i> tabloideak eta, hor kontatzen denaren arabera, 2021ean armada britainiarra Herbehereak inbaditzeko zorian egon zen. Hantxe baitzeuden, Leidengo biltegi batean, englandarrek behar-beharrezko zituzten Covid-19aren aurkako txertoen bost milioi dosi, Europar Batasunak, hilabetetako negoziazioen ondoren, askatzen ez zituenak.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Egoera hil ala bizikoa zela pentsatuta, Johnsonek mahai gainean jarri zuen bere armadak Mantxako Kanala gurutzatzea. A ze erokeria, e? Ba, antza denez, bere aholkularien mutur okertuak ikusi zituenean \u2013eta, imajinatzen dut, MI6ak bederatzigarren aldiz errepikatu zionean 007 agentea pelikuletan bakarrik existitzen dela\u2013, orduan eta ez lehenago baztertu zuen ideia hura.<\/p>\n<p>Esandakoa, burutik jota. Inoren kaskoan ez baita kabitzen ondoko estatu burujabean zure militarrak horrela sartzea. Izan ere, behin hori eginda, zer da hurrengoa? Ba, ondoko estatu burujabean gauza militar gehiago egitea, noski, bizilagunaren mugetan sartzeko parafernalia guztia martxan jarri ondoren, bueltako bidaian txerto purtzil batzuk bakarrik ekartzea ez baita errenta. Behin hasita, zergatik ez konkistatu herrialde osoa?<\/p>\n<p>Beraz, nik uste, Royal Air Force guztia bidaliko zuela Johnsonek Haga, Utrecht, Rotterdam bonbardatzera; ondoren lehertuko zituzten Arnhem, Eindhoven, Amsterdam. Eta lehenbiziko ospitalea txikimila puska eginda uztean, Erresuma Batuko defentsa ministroak esplikatuko zuen eraikinaren sotoan Herbehereen defentsarako miliziek bunker bat zeukatela, hura suntsitzea zela helburua. Ondorengo hilabeteetan bonbardatuko zituzten ospitale, eskola, haurtzaindegi eta etxebizitza guztiekin antzeko aitzakiak erabiliko zituzten, puntu batetik aurrera aitzakiekin denbora galtzeari utziko zioten arte.<\/p>\n<p>Hura genozidioa ote zen? Intelektual guztiak ez zetozen bat. Bitartean, bonba bonbaren gainean, Herbehereetako hirigune guztiak lurrarekin berdinduta geratuko ziren azkenerako. Eta egunero-egunero telefonoko pantailan ikusiko genituen ume holandar mutilatuak, zatikatuak, imajinatu ere egin ezin diren moduetan zitzikatuak; eta haien gurasoak, duela gutxira arte besoetan zituzten haurren azken gorputz atalak askatu ezinda, zerura begira, ez datorren jainko bati laguntza eskatuz bezala, ulertzen ez dugun hizkuntza batean erreguka.<\/p>\n<p>Eta denak Herbeheretara begira egongo zirela probestuz, Gibraltarretik kolono armatuen konboiak aterako ziren, Jerez, Malaga eta Cadiz okupatzera armada britainiarraren sostenguarekin. Hango bizilagunak kanporatzea salatuko zutenei \u201cantiprotestantismoa\u201d leporatuko zieten Erresuma Batuko medioek, baita beste herrialdeetako hedabide ez gutxik ere. AEBetako gobernuak, ordurako, mezu bat argitaratuko zuen, esanez \u201csakonki arduratuta\u201d zegoela Europako azken gertakariekin, gatazkan inplikatutako agenteak su-etena negoziatzera animatuko zituen eta, bitartean, Erresuma Batua armaz hornitzen jarraituko zuen.<\/p>\n<p>Belgikak lehenbizi eta ondoren Danimarkak, Norvegiak eta Irlandak beren baliabide militarrak Herbehereen alde jartzeko erabakia hartzean berriz, Erresuma Batuak duda izpirik gabe ekingo zion haiek bonbardatzeari ere, 300 edo 400 hildako egunero. Osloren erdigunean 85 tona lehergailu jaurtitzeko agindua Nazio Batuen Erakundeko New Yorkeko egoitzatik emango zuen Boris Johnsonek; eta zakila are gehiago erakusteko, haren prentsa-kabineteak une horren argazkia zabalduko zuen prentsan.<\/p>\n<p>Eskerrak, beraz, Boris Johnson jada ez dela Erresuma Batuko lehen ministro. Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Boris Johnson, Erresuma Batuko lehen ministro ohia, burutik jota dago. Orain zalantzarik gabe esan dezakegu, datuak dauzkagu. Berak emandako datuak, endemas. Politikari orraztezinak laster publikatuko duen liburu berriaren pasarte bat aurreratu zuen joan den ostiralean Daily Mail tabloideak eta, hor [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":7496,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2739],"tags":[],"class_list":["post-7495","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ezetz-astea-ondo-bukatu"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Boris Johnson, Erresuma Batuko lehen ministro ohia, burutik jota dago. Orain zalantzarik gabe esan dezakegu, datuak dauzkagu. Berak emandako datuak, endemas. Politikari orraztezinak laster publikatuko duen liburu berriaren pasarte bat aurreratu zuen joan den ostiralean Daily Mail tabloideak eta, hor [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2024-09-30T00:37:34+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2024-09-30T06:17:39+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1200\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"783\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara\",\"datePublished\":\"2024-09-30T00:37:34+00:00\",\"dateModified\":\"2024-09-30T06:17:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/\"},\"wordCount\":465,\"commentCount\":1,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png\",\"articleSection\":[\"Ezetz astea ondo bukatu\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/\",\"name\":\"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png\",\"datePublished\":\"2024-09-30T00:37:34+00:00\",\"dateModified\":\"2024-09-30T06:17:39+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png\",\"width\":1200,\"height\":783},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara - Boligrafo gorria","og_description":"Boris Johnson, Erresuma Batuko lehen ministro ohia, burutik jota dago. Orain zalantzarik gabe esan dezakegu, datuak dauzkagu. Berak emandako datuak, endemas. Politikari orraztezinak laster publikatuko duen liburu berriaren pasarte bat aurreratu zuen joan den ostiralean Daily Mail tabloideak eta, hor [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2024-09-30T00:37:34+00:00","article_modified_time":"2024-09-30T06:17:39+00:00","og_image":[{"width":1200,"height":783,"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png","type":"image\/png"}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara","datePublished":"2024-09-30T00:37:34+00:00","dateModified":"2024-09-30T06:17:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/"},"wordCount":465,"commentCount":1,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png","articleSection":["Ezetz astea ondo bukatu"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/","name":"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png","datePublished":"2024-09-30T00:37:34+00:00","dateModified":"2024-09-30T06:17:39+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2024\/09\/126.png","width":1200,"height":783},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2024\/09\/30\/horrelako-izugarrikeriak-ikustetik-libratu-gara\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Horrelako izugarrikeriak ikustetik libratu gara"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7495","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7495"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7495\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7499,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7495\/revisions\/7499"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7496"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7495"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7495"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7495"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}