{"id":7626,"date":"2025-05-12T00:43:40","date_gmt":"2025-05-11T23:43:40","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?p=7626"},"modified":"2025-05-12T00:43:40","modified_gmt":"2025-05-11T23:43:40","slug":"hainbeste-goxoki","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/","title":{"rendered":"Hainbeste goxoki"},"content":{"rendered":"<p>Gutxi hitz egiten dugu Kentuckyri buruz. Eta pena da, han ere gauzak gertatzen baitira, nahiz eta AEBetako estatu horren izena oilasko erreen multinazional batek ia erabat estali duen \u2013erreparatuko zenioten, portzierto, KFCren logoan agertzen den tipoak Trotskiren antz ikaragarria daukala: lagun bat konbentzituta zegoen \u201cKomintern Fucked Communism\u201d siglak ezkutatzen dituela asuntuak\u2013. Badaukagu, beraz, eta horra iritsi nahi nuen, Kentucky oso bat esploratzeko oilaskotik harago. Lurralde bat, benetako jendez osatua, euren eguneroko problemekin. Goizero jaiki eta onena ematen saiatzen diren lau milioi eta erdi lagun, zeintzuetaz ez garen akordatzen ia inoiz. Ez dirudi hori oso justua denik. Saia gaitezen konpontzen. Ea, zer pasa da Kentuckyn joan den astean: \u201cZortzi urteko ume batek 70.000 txupatxus eskatu ditu Amazonen, bere amaren telefonoa erabiliz\u201d. Historia zirraragarria, inondik ere. Zupa dezagun pixka batean, ea zeren zaporea daukan.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Kontuak bi protagonista ditu: Holly LaFavers, Lexington hirian bizi den ama bikotekidegabea; eta haren semea, Liam. Hilaren 3an, lehenbizikoa gosaria prestatzen ari zen bitartean, bigarrenak amaren telefonoa hartu zuen, Amazonen sartu, eta tap-tap, historiako txupatxus-erosle handiena bilakatu zen. Biharamunean hasi ziren goxoki makiladunen kaxak eta kaxak eta kaxak iristen. Eta orduan deskubritu zuen amak pastela \u2013tira, esateko modu bat da\u2013.<\/p>\n<p>Ondoren gertatu zena kontatzea inportantea da, goxoki-erosle masibo batekin bizi dela konturatu den guraso batek jakin behar baitu zer pasatzen den zure aingerutxo azukrezaleak 4.200 dolar bizioan gastatzen dituenean. Baten batek pentsatuko du agian ekonomia domestikoak gutxiago sufrituko lukeela beste drogaren batekin zaletu izan balitz, eta ideia hori gorputza hartzen hasi baino lehen moztu behar da: lasai denok, amaiera zoriontsua da. Notizia prentsan agertu denean, Amazonek gastatutako dirua bueltatu dio amari; honek doan banatu ditu bestela ere non sartu ez zekien milaka txupatxusak; eta hori gutxi balitz, goxokien ekoizleak zin egin du lan-elkarrizketa egingo diola umeari, horretarako adina daukanean betiere.<\/p>\n<p>Historiaren azken parteak konbentzitzen nau gutxien, noski, baina bueno, ume gozozale batek txupatxus fabrikan lan egiten bukatzea nahiko bat dator <em>happy ending<\/em> osotoro yankiekin. Kontuak dauzkan bestelako zimurrak ere interesatzen zaizkit, ordea. Eta hemendik aurrera serio jarriko naiz. Hortaz, irakurri ondorengo lerroak soto ilun batetik datorren ahotsarekin: milaka goxoki eskatu dituen haur horrek, albisteen arabera, umeki alkoholikoaren sindromea dauka, bere ama biologikoak \u2013ez orain zaintzen duenak\u2013, haurdunaldian alkohola edan zuelako. Horren efektuetako bat da ez dituela kausen eta ondorioen arteko harremanak beti ondo ulertzen. Nekez konprenitzen du berak egindako zerbaitek \u2013sarean goxokiak eskatu\u2013, beste gauza batzuk ere eragiten dituztela \u2013amaren kontu korrontean sekulako zuloa\u2013. Sindromearen beste gauzetako bat hiper-fijazioa da: Liam, adibidez, inauteri-festekin obsesionatuta dagoela dio bere amak, bere lagunekin horrelako <em>party<\/em> bat egiteko asmoz eskatu zituela goxokiak.<\/p>\n<p>Kentuckytik datorren notizia honek, beraz, kontzientziak astintzeko balio beharko luke: ekintzek ondorioak dauzkate, eta horiek ere kontuan hartu behar dira. Eta ez da ona gai batzuekin gehiegi obsesionatzea, munduan beste ezer ez balego bezala. Bi ideia sinple horiek erabaki-esparru handiagoetara eramanez gero \u2013nik zer dakit: geopolitika, adimen artifiziala, krisi ekologikoa\u2013, harrituko zara ikusita zenbat jende boteretsuk jokatzen duen egunero-egunero umeki alkoholikoaren sindromea daukan zortzi urteko ume batek bezala, gaiarekin tematuta eta ondorioak kontuan hartu gabe. Ez dute hain titular barregarririk ematen, noski.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gutxi hitz egiten dugu Kentuckyri buruz. Eta pena da, han ere gauzak gertatzen baitira, nahiz eta AEBetako estatu horren izena oilasko erreen multinazional batek ia erabat estali duen \u2013erreparatuko zenioten, portzierto, KFCren logoan agertzen den tipoak Trotskiren antz ikaragarria daukala: [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":7627,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2739],"tags":[],"class_list":["post-7626","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ezetz-astea-ondo-bukatu"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Hainbeste goxoki - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Hainbeste goxoki - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gutxi hitz egiten dugu Kentuckyri buruz. Eta pena da, han ere gauzak gertatzen baitira, nahiz eta AEBetako estatu horren izena oilasko erreen multinazional batek ia erabat estali duen \u2013erreparatuko zenioten, portzierto, KFCren logoan agertzen den tipoak Trotskiren antz ikaragarria daukala: [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-05-11T23:43:40+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2025\/05\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel-1024x768.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1024\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"768\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Hainbeste goxoki\",\"datePublished\":\"2025-05-11T23:43:40+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/\"},\"wordCount\":502,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2025\\\/05\\\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel.png\",\"articleSection\":[\"Ezetz astea ondo bukatu\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/\",\"name\":\"Hainbeste goxoki - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2025\\\/05\\\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel.png\",\"datePublished\":\"2025-05-11T23:43:40+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2025\\\/05\\\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2025\\\/05\\\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel.png\",\"width\":2480,\"height\":1860},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2025\\\/05\\\/12\\\/hainbeste-goxoki\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Hainbeste goxoki\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Hainbeste goxoki - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Hainbeste goxoki - Boligrafo gorria","og_description":"Gutxi hitz egiten dugu Kentuckyri buruz. Eta pena da, han ere gauzak gertatzen baitira, nahiz eta AEBetako estatu horren izena oilasko erreen multinazional batek ia erabat estali duen \u2013erreparatuko zenioten, portzierto, KFCren logoan agertzen den tipoak Trotskiren antz ikaragarria daukala: [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2025-05-11T23:43:40+00:00","og_image":[{"width":1024,"height":768,"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2025\/05\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel-1024x768.png","type":"image\/png"}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Hainbeste goxoki","datePublished":"2025-05-11T23:43:40+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/"},"wordCount":502,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2025\/05\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel.png","articleSection":["Ezetz astea ondo bukatu"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/","name":"Hainbeste goxoki - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2025\/05\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel.png","datePublished":"2025-05-11T23:43:40+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2025\/05\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel.png","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2025\/05\/Screenshot-2025-05-12-at-01-41-37-ap25126668366023.jpg-JPEG-irudia-1240-\u00d7-930-pixel.png","width":2480,"height":1860},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2025\/05\/12\/hainbeste-goxoki\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Hainbeste goxoki"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7626","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7626"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7626\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7628,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7626\/revisions\/7628"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7627"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7626"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7626"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7626"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}