{"id":7915,"date":"2026-09-21T01:13:35","date_gmt":"2026-09-21T00:13:35","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?p=7915"},"modified":"2026-09-21T01:13:35","modified_gmt":"2026-09-21T00:13:35","slug":"herzog","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/","title":{"rendered":"Herzog"},"content":{"rendered":"<p>Batzuetan nire burua aurkitzen dut zure esaldiren bati bueltak ematen, Werner. Honako honi, adibidez: \u201cAzokan tximino-haragi errea jan dut; haur biluzi bat zirudien\u201d. Sentsazio hori beti zurekin: ezin jakin berez nahiko modu txundigarrian hasi den esaldiak zer gorputzaldi utziko didan azken hitza ebakiko duzun unean. Azoka. Tximino-haragi errea. Haur biluzi bat. Justaposizio durduzagarria. Haur-haragiaren mokadu imajinarioa. Eromenaren atariko argazki bat.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Klaus Kinskiren begirada ezinezkoa. Mendian gora garraiatu behar den itsasontzia. Beharbada horrelako irudien premian laburbildu daiteke guztia. Horri buruz ariko zinen, Werner, esan zenuenean higatutako imajinaz inguratuta bizi garela; irudi berriak deskubritu ezean, hiltzear dagoela gure zibilizazioa.<\/p>\n<p>Goitik behera amildutako zibilizazioei buruz zeozer badakizu, hori seguru. Munich, 1942: jaio eta bi astera alde egin zenuten familiako etxetik, Aliatuen bonbardaketa batek aldameneko eraikina txikimila puska eginda utzi zuenean. Mila bidaiaren artean lehenbizikoa, Chiemgauko Alpeetako herrixka hartara: txorrotako urik ez, telefonorik ez; jostailurik ere ez omen zenuten. Zinema? Mesedez Werner, nola ba. Kobazuloetako margoekin liluratu zinen nerabezaroaren hasieran \u2013eta denboren hasierako marrazki horiek gogoan dituzu oraindik 84 urterekin, argi geratu zaigu\u2013, baina garai hartantxe tokatu behar musika-irakasle zakar hura ere, gela osoaren aurrean umiliatu nahi izan zintuena. Orbain bat bezala. Gorrotoa hartu zenion musikari, ez jo, ez entzun.<\/p>\n<p>Ez dirudi hasiera aproposena zine-zuzendari batentzat. Baina klaro, beharbada ez zara zine-zuzendaria. Ez hori bakarrik behintzat. Izan ere, zenbat ofizio eduki dituzu, Werner? Bada esaten duenik zurekin AEBetako altzairu-fabrika batean lan egin zuela \u2013soldadurak egiten trebea omen zinen\u2013. Baina, bestalde, bada rodeo batean pailazo paperean ikusi zaituenik ere. Are, zenbaitek diote AEBen eta Mexikoren arteko mugan joan-etorrian ibili zinela telebista-aparailuak eta musika-ekipoak kontrabandoan pasatzen \u2013Dejaburen <em>Itzulera<\/em> antzezlaneko pasartea dirudi, baina sinetsi egin dut, izan ere, ba omen zeneukan eskua tramankuluak ezkutatuta eramateko; Municheko zine eskolatik ohoindu zenuen 35 milimetroko kamera hura, adibidez\u2013.<\/p>\n<p>Ez gara hasiko, noski, gaztetako bekatutxo horiengatik inor epaitzen. Bizi egin behar zenuen, Werner, hori da dena. Bizi, eta ia 800 kilometro oinez egin Munichetik Parisera, sinetsita hori eginez gero salbatuko zenuela oso larri zegoen lagun baten bizitza \u2013Robert Walserren <em>Paseoa<\/em> serioegi hartu ez ote zenuen&#8230;\u2013. Bizi, eta jendearen aurrean zure zapata jan, adiskide bati zin egin zeniolako hori egingo zenuela errodatzen ari zen filma behingoz bukatzea lortzen bazuen \u2013kasu honetan Harry Crewsen <em>Autoa<\/em>-k dirudi inspirazio-iturria\u2013. Bizi, eta zine-eskola bat martxan jarri ere bai, gauzak beste modu batean egiten hasteko: existentziaren kualitate gordin-biluziari koska egina izango zion jendea inguratu nahi zenuen. \u201cNahiago ditut putetxe batean atezain gisa lan egin dutenak edo eroetxeko zaindari izan direnak. Bizitza bere oinarrizko formetan bizi behar da\u201d, esan zenuen, Werner, zure ustez horrek bilakatzen baitu jende gaztea zinegile; horrek, eta ez akademiak.<\/p>\n<p>Teoria eztabaidagarria da, noski. Poeten herrialdea garela edo Ard\u00e8cheko kobazuloetako irudiak euskaldunek margotu zituztela ere oso da eztabaidagarria. Baina zurekin, Werner, gauzak ez dira inoiz plano enpiriko-arrazionalean gertatzen, kalkulu hotzetik harago baizik: Lope Agirre espainiar koroari oldartu zitzaion lekuan, azken mendeko zine zuzendari entzutetsuenetako bat bertsozale deklaratzen den eszenatokian; egiak gauza neurtua eta neurgarria izateari utzi eta euforia arraro bat bilakatzen den tokian.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batzuetan nire burua aurkitzen dut zure esaldiren bati bueltak ematen, Werner. Honako honi, adibidez: \u201cAzokan tximino-haragi errea jan dut; haur biluzi bat zirudien\u201d. Sentsazio hori beti zurekin: ezin jakin berez nahiko modu txundigarrian hasi den esaldiak zer gorputzaldi utziko didan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":7916,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2739],"tags":[],"class_list":["post-7915","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ezetz-astea-ondo-bukatu"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Herzog - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Herzog - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Batzuetan nire burua aurkitzen dut zure esaldiren bati bueltak ematen, Werner. Honako honi, adibidez: \u201cAzokan tximino-haragi errea jan dut; haur biluzi bat zirudien\u201d. Sentsazio hori beti zurekin: ezin jakin berez nahiko modu txundigarrian hasi den esaldiak zer gorputzaldi utziko didan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-09-21T00:13:35+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/09\/217.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1800\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"1012\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Herzog\",\"datePublished\":\"2026-09-21T00:13:35+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/\"},\"wordCount\":486,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2026\\\/09\\\/217.png\",\"articleSection\":[\"Ezetz astea ondo bukatu\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/\",\"name\":\"Herzog - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2026\\\/09\\\/217.png\",\"datePublished\":\"2026-09-21T00:13:35+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2026\\\/09\\\/217.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2026\\\/09\\\/217.png\",\"width\":1800,\"height\":1012},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/09\\\/21\\\/herzog\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Herzog\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Herzog - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Herzog - Boligrafo gorria","og_description":"Batzuetan nire burua aurkitzen dut zure esaldiren bati bueltak ematen, Werner. Honako honi, adibidez: \u201cAzokan tximino-haragi errea jan dut; haur biluzi bat zirudien\u201d. Sentsazio hori beti zurekin: ezin jakin berez nahiko modu txundigarrian hasi den esaldiak zer gorputzaldi utziko didan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2026-09-21T00:13:35+00:00","og_image":[{"width":1800,"height":1012,"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/09\/217.png","type":"image\/png"}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Herzog","datePublished":"2026-09-21T00:13:35+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/"},"wordCount":486,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/09\/217.png","articleSection":["Ezetz astea ondo bukatu"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/","name":"Herzog - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/09\/217.png","datePublished":"2026-09-21T00:13:35+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/09\/217.png","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/09\/217.png","width":1800,"height":1012},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/09\/21\/herzog\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Herzog"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7915","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7915"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7915\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7917,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7915\/revisions\/7917"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7916"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7915"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7915"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7915"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}