{"id":7947,"date":"2026-11-16T02:58:38","date_gmt":"2026-11-16T01:58:38","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?p=7947"},"modified":"2026-11-16T02:58:38","modified_gmt":"2026-11-16T01:58:38","slug":"otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/","title":{"rendered":"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz"},"content":{"rendered":"<p>Apokrifo izan zitekeen zure bloke bereko zazpigarren pisuan bizi den 94 urteko gizon erretxin samar baten izena. Erraz asmatu ahalko genioke harremanen bat Matusalenen kintoa izango den beste norbaitekin, adibidez hemendik pare bat astera denon ahotan izango den Eskrutinio kontable jubilatuarekin \u2013gaztetan ondo moldatzen zirela, elkarrekin joaten zirela erromerietan eskeletoa astintzera eta abar; baina dantzan-dantzan, biak auzoko neskarik pinpirinena zen Fistularekin maitemindu eta, orduz geroztik ez omen zen modurik egon bien artean tarratatu zena berriro josteko\u2013.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Zutabe osoa hitz hau eta bestea biografiatuz idazteko gogo handia eduki arren, ordea, eutsi diezaiodan gaurkoz tentaldiari eta gauzak hiztegiko irudimen murritzera errenditu ditzadan, kontu inportanteak esplikatu nahi baititut. Apokrifoa, beraz, egiazkoa ez den erreferentzia bat duzu: izan liteke idatzi baten egile asmatua; izan liteke egiazkotzat jotzen den testu %100 inbentatua. Eta lau kantoiko txanpona baino faltsuagoa izan arren, sarritan apokrifo batek gehiago adierazten digu errealitateaz bene-benetako datu lehorrak baino.<\/p>\n<p>Hartu Napoleonek Elbako erbestetik Pariserako bidea hartu zuen momentua, adibidez. Alexandre Dumasek famatu bilakatu zuen titular-sekuentzia apokrifo baten arabera, <em>Le Moniteur Universel<\/em> egunkariak honela informatu zuen asuntuaz: \u201cGizajalea bere gordelekutik atera da\u201d (1815eko martxoaren 7a); \u201cKorsikako ogroa Golfe-Juanen lehorreratu berri da\u201d (1815eko martxoaren 8a); \u201cTigrea Gapera iritsi da\u201d (1815eko martxoaren 9a); \u201cMunstroak Grenoblen egin du lo\u201d (1815eko martxoaren 10a); \u201cTiranoak Lyon zeharkatu du\u201d (1815eko martxoaren 12a); \u201cUsurpatzailea hiriburutik hirurogei legoara ikusi dute\u201d (1815eko martxoaren 15a); \u201cBonaparte urrats handiz dator aurrera, baina ez da inoiz Parisen sartuko\u201d (1815eko martxoaren 18a); \u201cNapoleon bihar izango da gure harresipean\u201d (1815eko martxoaren 19a); \u201cEnperadorea Fontainebleaura iritsi da\u201d (1815eko martxoaren 20a); \u201cBere Maiestate Inperial eta Errealak bart gauean egin du sarrera Tuileriesko bere gazteluan, bere mendeko leialen artean\u201d (1815eko martxoaren 21a).<\/p>\n<p>Ez, titular horiek ez ziren benetan argitaratu, baina ondo islatzen dute prentsak eta botereari pegatutako zenbait gizarte-sektorek Napoleonekin nola jokatu zuten: zakurraren ipurdian zegoenean hari buruz deungaroak esateko prest bazeuden, korsikarraren ezpata euren lepotik geroz eta gertuago sumatu ahala enperadorearen belarriak eztiz igurzteko premia sentitzen hasi ziren. Horrela jokatzen baitute batzuek jende boteretsuarekin. Eta justu alderantziz berriz, pobre desjabetu zanpatuekin: badirudi zenbat eta gertuago, orduan eta zerrikeria handiagoak esan behar dituztela haiei buruz; zenbat eta urrutiago, orduan eta humanoagoak iruditzen zaizkie edo, gutxienez, indiferentziarik absolutuenarekin begiratzen diete: arduratu dadila arima ederren bat haiei jaten emateaz.<\/p>\n<p>Itzulinguru luze hau joan den asteko notizia bat komentatzeko egiten ari naiz, egia esan: hamaika (11) urteren ondoren, Zaporeak proiektuak iragarri du sukaldeak hustuko dituela. Premia larrienean zeuden errefuxiatuak elikatu dituzte denbora honetan guztian eta, normala den bezala, agur esateko unea iritsi zaienean sukaldari solidario hauen lanak aho batez jaso ditu laudorioak. Zorionez Chiosen, Patrasen edo Lesbosen lan hori egitea txalotzeko modukoa iruditzen zaio oraindik mundu guztiari. Zoritxarrez, antzeko zerbait Donostiako etxegabeei laguntzeko egiten denean, sukaldari solidarioak terrorista arriskutsuak balira bezala tratatzen dituzte batzuek. Eta ez dakit zazpigarreneko Apokrifok zer asmatu dezakeen elkartasuna distantziaren arabera hain desberdin baloratzen duten alderdientzat, baina niri gustatuko litzaidake Eskrutinio behintzat hipokrisia horren praktikanteekin oso barkabera ez izatea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Apokrifo izan zitekeen zure bloke bereko zazpigarren pisuan bizi den 94 urteko gizon erretxin samar baten izena. Erraz asmatu ahalko genioke harremanen bat Matusalenen kintoa izango den beste norbaitekin, adibidez hemendik pare bat astera denon ahotan izango den Eskrutinio kontable [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":29,"featured_media":7948,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2739],"tags":[],"class_list":["post-7947","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ezetz-astea-ondo-bukatu"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.8 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Otordu solidarioen onespen erlatiboaz - Boligrafo gorria<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz - Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Apokrifo izan zitekeen zure bloke bereko zazpigarren pisuan bizi den 94 urteko gizon erretxin samar baten izena. Erraz asmatu ahalko genioke harremanen bat Matusalenen kintoa izango den beste norbaitekin, adibidez hemendik pare bat astera denon ahotan izango den Eskrutinio kontable [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Boligrafo gorria\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2026-11-16T01:58:38+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/11\/225.jpeg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1537\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"865\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gorka Bereziartua\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"headline\":\"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz\",\"datePublished\":\"2026-11-16T01:58:38+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/\"},\"wordCount\":480,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2026\\\/11\\\/225.jpeg\",\"articleSection\":[\"Ezetz astea ondo bukatu\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/\",\"name\":\"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz - Boligrafo gorria\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2026\\\/11\\\/225.jpeg\",\"datePublished\":\"2026-11-16T01:58:38+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2026\\\/11\\\/225.jpeg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/32\\\/2026\\\/11\\\/225.jpeg\",\"width\":1537,\"height\":865},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/2026\\\/11\\\/16\\\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/\",\"name\":\"Boligrafo gorria\",\"description\":\"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc\",\"name\":\"Gorka Bereziartua\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Gorka Bereziartua\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/boligrafo-gorria\\\/author\\\/gorka-bereziartua\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz - Boligrafo gorria","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz - Boligrafo gorria","og_description":"Apokrifo izan zitekeen zure bloke bereko zazpigarren pisuan bizi den 94 urteko gizon erretxin samar baten izena. Erraz asmatu ahalko genioke harremanen bat Matusalenen kintoa izango den beste norbaitekin, adibidez hemendik pare bat astera denon ahotan izango den Eskrutinio kontable [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/","og_site_name":"Boligrafo gorria","article_published_time":"2026-11-16T01:58:38+00:00","og_image":[{"width":1537,"height":865,"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/11\/225.jpeg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Gorka Bereziartua","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Gorka Bereziartua","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/"},"author":{"name":"Gorka Bereziartua","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"headline":"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz","datePublished":"2026-11-16T01:58:38+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/"},"wordCount":480,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/11\/225.jpeg","articleSection":["Ezetz astea ondo bukatu"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/","name":"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz - Boligrafo gorria","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/11\/225.jpeg","datePublished":"2026-11-16T01:58:38+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/11\/225.jpeg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-content\/uploads\/sites\/32\/2026\/11\/225.jpeg","width":1537,"height":865},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/2026\/11\/16\/otordu-solidarioen-onespen-erlatiboaz\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Otordu solidarioen onespen erlatiboaz"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/","name":"Boligrafo gorria","description":"Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/#\/schema\/person\/40e6f8dcd453fc1176299a37f3f7eebc","name":"Gorka Bereziartua","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/09054ae86d0bdcefb9d02795e84f4ffe5ae2842f2f389e4072ef4bbeff673226?s=96&d=mm&r=g","caption":"Gorka Bereziartua"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/author\/gorka-bereziartua\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7947","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/users\/29"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7947"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7947\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7949,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7947\/revisions\/7949"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7948"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7947"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7947"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/boligrafo-gorria\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7947"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}