Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
Belartza Harrobian egiten ari diren irregulartasunak salatzeko mobilizazioa antolatu dute Añorgan azaroaren 27rako. Añorgatik Donostiako udaletxerako bidea egingo dute. Harrobiko eremuan ez ezik, Goiko Belartza eremuan eraiki nahi duten Belartza 2 poligonoaren proiektua bertan behera uzteko eskatzen dute antolatzaileek, ingurua eremu natural gisa babesteko exijituz. Naturkon Gipuzkoako talde ekologisten elkarteak eta Añorgako bizilagunek salatu dutenez jada obrak bi aldiz geratu behar...
Read MoreEneko Goia turismoaren gorakadaz: “Egoeraren arriskuez oso kontziente gara”
Eneko Goia Donostiako alkateari elkarrizketa egin dio Gara egunkariak igandeko zenbakian. 2016az, udan hirian izan diren trafiko-kolapso egoerez eta etxebizitzaren prezioaz hitz egin du, besteak beste. Trafikoarekin izan diren arazoez galdetu dio Ramon Sola kazetariak, hiri erdigunean sartzeko mugak jarri behar ote diren jakin nahian. Udalak martxan jarri dituen mekanismoak aipatu ditu Goiak, aparkaleku periferikoak adibidez, baina nabarmendu du “jendearen ohiturak oso zailak direla...
Read MoreGarbera merkatal gunea handitzeko lehen pausoa eman du Donostiako Udalak
Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko (HAPO) izapide berriek ahalbidetuko dute aldaketa. Eremu komertziala 25.000 metro koadro handituko da; beste 80.000 gehiago izango dituzte aparkalekuek. “Zentro komertzial berriak irekitzea ez da gure eredua. Donostiak kalitatezko merkataritzaren erreferentzia izaten jarraitzea nahi dugu, komertzio txikien erakargarritasuna mantenduta”. Ernesto Gasco sozialistak egindako adierazpenak dira, 2015eko urrian. Handik hilabete gutxira, baina, Garbera merkatal...
Read MoreTrinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu diote Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari
Uztailaren 20an hasiko da Donostiako Jazzaldia eta Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak kezka adierazi du: urtero jazz jaialdiaren babesle nagusia den garagardo marka iragartzeko kartel handi bat jartzen du Trinitate plazan, hain justu gazteek joan den apiriletik auzo baratzea martxan jarri zuten lekuan. “Aurreko urtean ere jarri zuten, eta ‘Euskal Herrian euskaraz’ jartzen zuen baimendutako murala kendu zuten iragarki hori jartzeko”, azaldu du Gazte Asanbladak bere blogean....
Read MoreHainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak
“Bakearen milia” erakusketak hainbat argazkilariri bidalitako mezua zabaldu denetik, polemika sare sozialetan zabaltzen ari da eta profesional batzuek uko egin diote egitasmoan parte hartzeari. Mezuan irakurtzen denez, erakusketaren antolatzaileek fotokazetariei eskatzen diete euren lanak doan erabiltzen uzteko, “irabazi asmorik gabeko” proiektua delako. K6 Gestión Cultural enpresak antolatu du Donostia 2016ko “Bakearen milia” erakusketa eta “bakearen...
Read MoreNork jarri zituen Donostian Espainiako erregearen ongietorri kartelak?
[Lander Arbelaitz] Udaleko langilez jantzita zihoazen bi lagun, bi kartel, markesinak irekitzeko giltza eta ekimenaren argazki batzuk nahikoa izan ziren DSS2016EU-k Felipe VI Espainiako erregea gonbidatu zuela eztabaidagai bihurtzeko. Bideo baten bidez street art ekintzaren irudiak argitaratu dituzte, Pentsatu, ez sinistu lemapean. Bideoa Europako Kultur Hiriburutzarekiko kritikoa den DSS2016, Donostia $aldu eta Suntsitu kolektiboak sinatu du. Joan den asteazkenean Donostiako hainbat lekutan...
Read More‘Lehertu da festa’, Donostia 2016 ardatz duen nobela aurkeztuko dute asteazkenean
“Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da…”. Sinopsi horrekin iragarri du Erein argitaletxeak Eneko Aizpuruaren Lehertu da festa....
Read MoreMetroa Donostian?
Arantza Zubizarreta eta Fatima Ariztimuño (Satorralaiako partaideak) Donostiako Metro “pasantea” edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko. Hainbat galdera eta kritika planteatu dira Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregik 2013an “faraonikotzat” jo eta geldiarazi zuen...
Read MoreEspainiako errege-erreginak Donostian ekainean, 2016a dela-eta
Felipe VI.a Espainiako erregea eta Letizia Ortiz erregina Donostian izango dira ekainaren 17an Bake ituna proiektuko erakusketa nagusiaren inaugurazioan. El Mundon irakurtzen denez, Espainiako monarkek bisitarekin Donostia 2016ri babesa adierazi nahi diote kultur hiriburutzari. Errege izendatu zutenetik Donostiara etorriko den lehen aldia du Felipe Borboikoak. Horretarako, hiriburutzan garrantzi handia hartu duen erakusketa aukeratu du: Bake itunak bakea, gerra eta indarkeria bezalako gaiak...
Read MoreDonostia 2016ko zuzendaria #GipuzkoaZutik kanpaldian?
Hiru Damatxo ideia faktoriak egiten duen Txoministak telesaileko protagonistek Pablo Berastegi (edo bere antza daukan norbait behintzat) eraman dute Gipuzkoa Plazan errausketaren eta eliteen politiken kontra antolatu duten kanpaldira. Behean ikus dezakezue bideo umoretsua.
Read More
Iruzkin berriak