Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan
Hamarnaka bizilagun bildu dira ostegun goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua geldi dezatela aldarrikatzeko. Bizilagunek “Metroa gelditu, herriari galdetu!” zioten kartelak eta “Stop metroari” leloa daramaten banderolak zabaldu dituzte Plenoko aretoan. Protesta isil hori bi aldiz errepikatu dute bizilagunek, goizeko 10:20ean eta 12:15ean. Donostiako Metroaren igarobidea gelditzea da helburu nagusia eta horrekin batera, herri galdeketa egin dadila. Hain zuzen ere,...
Read MorePSEko kideek bakarrik hitz egingo dute Siriako errefuxiatuei buruzko solasaldi instituzionalean
“Siriar errefuxiatuen krisiari buruzko begiradak” topaketa antolatu dute maiatzaren 28an San Telmo Museoan. Donostia 2016ren barruko ekitaldi honek bi zati izango ditu: 10:00etatik 11:30era errefuxiatuen aferari buruzko lau begirada eskainiko dituzte Naomi Ramirez ikasketa arabiar eta islamiarretan doktoreak, Javier Julio fotokazetariak, Iñigo Gutierrez SMH itsas-salbamendu humanitariorako elkarteko kideak eta Juantxo Dominguez Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko ekintzaileak. Jardunaldiaren...
Read MoreKontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria”
Donostiako metro proiektua gelditzeko sortutako Sator Alaia mugimenduak aste honetan egingo diren bi ekintzatan parte hartzeko deia egin du. Batetik, ostegunean, maiatzak 26, gai horri buruz egingo den Udaletxeko osoko bilkuran elkartu eta egitasmoarekiko desadostasuna adieraziko dute. Bestetik, salaketa ekitaldia egingo dute larunbatean, Kontxako hondartzan. Ostegunean goizean herritarrak Udaletxeko bilkura aretoan elkartzeko deialdia egin du Sator Alaiak, Metroari buruz bi mozio...
Read MoreEuropako Kultur Hiriburutzaz ikuspegi kritikoa dutenak batzeko bilera irekia deitu dute
Azken hilabeteetan hainbat pertsona eta taldek Europako Kultur Hiriburutza kritikoki landu dutela baliatuz, maiatzaren 25ean osteguna, 19:00etan Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan bilera irekia deitu dute. Ohar bidez zabaldu dutenez, orain arte egindakoa komentatzea eta aurrera begirako planteamentua elkarbanatzea izango da...
Read MoreDonostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte
Sator Alaia bizilagunen mugimenduak hainbat ekintza iragarri ditu Donostiako metro proiektua geldiarazteko asmoz. Aurreratu dutenez, Detritus artistak egindako banderolak zabalduko dituzte bizilagunek balkoietan jar ditzaten. Mezu argia daukate bandera horiek: “Metroari STOP”. 500 inguru zabalduko dituzte gaurtik aurrera bost euroko prezioan. Eskuratu nahi duenak, asteazken honetan bertan du aukera, Sator Alaiak FNAC parean egiten duen asteroko kontzentrazioan (17:30ean elkartuko...
Read MoreEAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari
Uliako mintegien parkea arriskuan jarriko lukeen operazio urbanistikoaz herri galdeketa egiteari uko egin dio Donostiako Udaleko plenoak, EAJren eta PSE-EEren botoekin. EH Bilduk eta Irabazik proposatu zuten galdeketa egitea. El Diario Vasco egunkariak jaso duenez, Udal Gobernua osatzen duten alderdiek adierazi dute plenoan onartutako hirigintza planeamenduak ezin dituztela 1.700 bizilagunek atzera bota. Uliako Lore Baratzeen proiektuko kidea da Leire Rodriguez eta “penagarria”...
Read MoreUdaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du
Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Twitter bidez jakinarazi duenez, asteazken goizean udaltzainek Trinitate plazaren goiko aldean martxan jarritako auzo baratzea desegin dute. Goizeko argazki batzuk: pic.twitter.com/Gqg5B9Bouq — Urgullpeko Gazteak (@AZgazteak) 2016(e)ko apirilak 27 Duela bi egun informatu genuen moduan, erabili gabe zegoen lur zati batean jarri zuten martxan auzo baratzea hainbat gaztek. “Hori kentzearekin ez dira bertan egindako ahaleginak soilik galtzen,...
Read MoreIa 15.000 euro gastatu ziren 2016aren inaugurazioko catering-ean
EH Bilduk Donostia 2016ren inaugurazioari buruz egindako zenbait galdera erantzun ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatu Denis Itxasok. Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez, Itxasok idatziz emandako erantzunen artean orain arte ezagutzen ez zen datu bat dago: urtarrilaren 23ko inaugurazioan gonbidatuei zerbitzatu zitzaien catering-ak 14.740 euroko kostua izan zuela. 1.478 lagun gonbidatu zituzten Tabakalerara inauguraziorako, Kultur Hiriburutzaren patronoak, hedabideak,...
Read More‘Festa amaitu da’ dokumentalaren emanaldia ostegunean ARGIAren eta Txantxarrekaren eskutik
“Kultur Hiriburutzaren urtea gerra-makina bat izango da Marseilla metropoli bihurtzeko”. Jacques Pfister, hiri hartako merkataritza ganberako presidentearen hitzak dira. Frantziako hiria 2013an izan zen Europako Kultur Hiriburu eta ospakizunak eraldaketa urbanistiko handiak ekarri zituen, baita baliabide ekonomiko gutxien dauzkaten hiritar asko zokoratzea ere. Gertatzen ari zena ikusita, Nicolas Burlaud zuzendariak hiriburutza aztertzen duen dokumentala egitea erabaki zuen. 2014an...
Read More2016an ere zezenketak egingo direla dio Donostiako Udalak
Herri galdeketa egin bitartean, Eneko Goia alkateak “bai” erantzun dio 2016ko Aste Nagusian Illunbeko plazan zezenketak antolatzeko eskaria egin dion Chopera familiari. Zehazki Goiak esan du 2016an baietz, eta ondorengo urteetan auskalo, ez baita ahaztu behar 10.000 donostiarren izenpeak martxo erditik daudela udaletxean, haiek ere oso bestelako eskari batentzat erantzun zain: herri galdeketa egin dadila zezenketei buruz. Araudia errespetatuz galdeketa ekainaren 19an egin litekeela...
Read More
Iruzkin berriak