‘Time machine soup’, Europako historia koilara batean
Harrera nahiko ona izan dute Time machine soup happeningaren lehenbiziko emanaldiek. Ikusleek, zenbait zopa dastatu bitartean, Europako historiaren momentu gakoak ezagutzeko parada dute, literatura, arte bisualak, antropologia, gastronomia eta historia nahasten dituen ikuskizunean. Egungo zopa industrialetik hasi eta leize-zuloetako lehenengo salda hipotetikoraino, bidaiariek hamabi zopa dastatuko dituzte, erlojuak emandako ordu bakoitzeko bana, kontinente zaharraren historiaren une...
Read MoreDonostiako metro proiektuaren auziak Eusko Jaurlaritzara egin du jauzi
Sator Alaia Donostiako metro proiektuaren aurkako taldea hiriko alkate Eneko Goiarekin batzartu zen astearte arratsaldean. Bileran “eztabaida eta erabaki prozesu parte-hartzaile bat” irekitzea eskatu zuen mugimenduak. Bere aldetik, eskaera Eusko Jaurlaritzara helarazteko konpromisoa hartu zuen alkateak. Horren aurrean, “proiektua gelditzeko eta herritar zein talde sozialekin iritziak elkartrukatzeko” premia helarazi nahi izan dio Sator Alaiak Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana...
Read MoreKortxoenea gaztetxea berriz martxan… inauterietan
Hiru hilabete baino gehiago pasa dira Ertzaintazak eta zenbait udal langilek Donostiako Gros auzoan zegoen Kortxoenea gaztetxea hustu eta lurrarekin berdindu zutenetik. Protesta ugari eragin zituen operazioak eta behin eraitsita ere, askoren imaginarioan jarraitzen duela dirudi. Horren erakusgarri da inauterietan gaztetxea berriz martxan jarri izana. Ez da Donostian izan, Hernanin baizik. Garin taberna Kortxoeneaz mozorrotu dute joan den asteburuan, gaztetxeak berak Twitter bidez zabaldu...
Read MoreD2016ko zuzendaritzari gutuna
Jaun andreak, Idazki honen bidez, urtarrilaren 23an, Donostiako Maria Kristina Zubian buruturiko ikuskizunak sorrarazi zizkigun sentimenduak jakinarazi nahi dizkizuegu. Ikuskizunaren osagaiez eta ikuskizun osoaz ere luze hitz egin daiteken arren, gutun honetan, bertan euskarari eman zitzaion trataerari buruzko iritzia ematera mugatuko gara. Ez gainerako osagaiek aipamenik merezi ez zutelako, baizik eta gehien mindu gintuena euskararena izan zelako. Eta, era berean, jasotako mina agerian utzi...
Read MoreIgeldotarrak Donostiaren parte izatera behartu nahi dituztela salatu dute
[Lander Arbelaitzen artikulua] “DSS2016, ongi etorri elkarbizitzaren hiriburura” idatzitako pankarta baten aurrean, hainbat igeldotarrek ekimena egin dute larunbatean Donostiako Maria Cristina zubian. “2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazioan behin eta berriz errepikatu ziren elkarbizitza, elkarrizketa, errespetua, erabakitzeko eskubidea eta abar, igeldotarrentzat hitz hutsak besterik ez dira”, diote. EAJri eta PSEri adierazi diete “igeldotarrekin auzi bat...
Read MoreLan-eskaintza: Donostia 2016k iritzi publikoarentzat pagaburuak behar ditu
[Gorka Bereziartuaren blogean] Asteazkena, eta ez da baretu Donostia 2016ren inaugurazio-ekitaldiko hutsegiteek eragindako ekaitza. Ser irratiko kateko tertulian jardun dute gaiaz Miren Azkarate (EAJ), Ernesto Gasco (PSE), Josu Ruiz (EH Bildu) eta Miren Albistur (PP) udal ordezkariek, eta badirudi gobernu ardurak dauzkatenek aurkitu dutela formula Cerezaren zerak ez dezan zarea zipriztindu. Alanbre-hesi baten gainetik salto egin duen gazte-gaizto koadrila bailiran, iritzi-publikoaren pitbullak...
Read MoreCerezaren zeremonia eta cerezanik eman ez duen zera
[Gorka Bereziartuaren blogean] Asko hitz egin da, eta orokorrean oso gaizki, Hansel Cereza artista eta “zeremonia-sortzaileak” Donostia 2016 inauguratzeko antolatu zuen ikuskizunaz. “Mikel Laboaren bertsio modernizatu” gisa saldu zuten ikuskizuna #FAIL totala izan zen Twitterreko hizkeran esateko eta astelehenak jeneralean buru-mozteko egun onak izaten badira, imajina nola dagoen giroa Gipuzkoako hiriburuan 660.000 euro horretan xahutu direla jakin ondoren. Komeni da burua nori moztu...
Read MoreKultura kontsentsua eta dudak
[Gorka Bereziartuaren erreportajea] Despistatuenentzat notizia: 2016an gaude, urtea eta ebentoa gurutzatzen diren lekuan, Donostiak ofizialki Europako Kultur Hiriburu titulua jantzi duen denbora tartean. Bide zaila egin du orain arte, alderdien arteko botere-lehia medio; eta herri mugimendu batzuk egitasmoa auzitan jartzen hasiak dira. Erretratu hau egin diogu proiektuari abiatu den momentuan. Urtarrilaren 19tik 20rako gauerdian Donostiako Konstituzio plazan juntatu dira XIX. mendeko militarrez...
Read MoreHerri kulturen aldeko brindisa deitu dute Donostiako Piratek 2016aren inaugurazio egunean
[Albistea ARGIAn] 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren inaugurazio egun nagusian, Donostiako Piratek herri kulturen aldeko brindisa deitu dute larunbatean 18:00etan. Horretarako Donostiako norbanako, elkarte eta mugimduei gonbidapena egin die hasiera batean Boulevarrean egitekoak ziren eta azkenean Alderdi Ederrera mugitu duten ekimenerako. Asteburuan hainbat hedabidetan argitaratu duten “2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu” iritzi artikuluaren bidez eman dute honen berri....
Read MoreFesta eta aldarrikapena Europako Kultur Hiriburuan
[Dani Blancoren argazkia, ARGIAko Begi Bistan argazkilaritza blogetik] Abenduaren 20an sartu ziren, danbor hotsen artean, donostiarrak DSS2016EU hiriburutzan. Azken hamarkadetan bezala, ez zen aldarrikapenik falta izan plazan. Euskal presoen dispertsioaren aurkako aldarriari, Europar Batasunari kritika gehitu zitzaion txistualdi gisa. Handik hiru egunera ospatu zen hiriburutzaren inaugurazio ekitaldi ofizialak ere kritika handiak eragin ditu...
Read More
Iruzkin berriak