Uliako Lore Baratzak: kultura eta elkarbizitza, hirigintzaren mehatxupean
Jakoba Errekondok badu esaldi hori, urbanita bat baino gehiago urduritzen duena: “Kultua izateko baratzeaz jakin behar da”. Baratzea eta kultura, bai asoziazio ezinezkoa kulturaren ideia kontsumitu daitezkeen formatu estandarretan pentsatzera ohituta dagoen galipotakumearentzat. Zementukoak baikara gu ere, baina Jakobitak izaten hasiak, porlanpeko baratzearen bila abiatu ginen joan den igandean Mirakruzeko gainean behera. Laster aurkitu genuen sarrera eskuinera, joan eta bertan...
Read MoreMadrildarrok, erosi hemen zuen hiper luxuzko etxea
Erredakziora iritsitako prentsa oharrak honela dio: “Donostiako Engel & Völkers Inmobiliariak ekitaldi berezia antolatu du Madrilen, Donostiako, Hondarribiko eta Gipuzkoako berezitasunak eta potentzialitateak erakusteko eta Madrilgo Autonomi Erkidegoko erosleen eta inbertsoreen aurrean bere luxuzko etxebizitzak aurkezteko”. Ostegun honetan Madrilgo Club Financiero Génova elkartean –PPren egoitza nagusitik 300 metrora– jarri dute hitzordua. 250 gonbidatu, etxe-saltzaileen...
Read MoreDonostia 2016ren inaugurazioa: gastua ez dago argi
Martxoan sartuta, hiriburutzaren inaugurazio arrakastarik gabeak zeresana ematen jarraitzen du. Oraingoan, urtarrilaren 20tik 24ra bitarteko ospakizunen gastuak eman du hizketarako gaia: Gipuzkoako Ahal Duguk Foru Aldundiari kostuen azalpen zehatza eskatu dio eta erantzunak bi kopuru berri eman ditu. Zenbat eta gehiago galdetu, inaugurazioa garestiago atera dela dirudi. Errepasa ditzagun urtarrilaren 20tik hona argitaratu diren diru kopuruak. 660.000 euro Hansel Cerezak zuzendutako ikuskizuna...
Read MoreMetroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?
“Idatziak ideologia eta topiko sorta bat esplikatu besterik ez du egiten eta horiek berdin balio dezakete Lugaritz-Morlans tren-saihesbidearen aurka egiteko, Kontxako hondartzan izozki kiosko bat jartzearen aurka egiteko edo 2016ko Donostiako kultur hiriburutzaren aurka egiteko”. Erantzun hori jaso zuen donostiar batek metro proiektuari jarritako alegazioak, idatzian hiri-ereduari buruzko eztabaida planteatu zuelako. Mikel Sanchez Sator Alaia kolektiboko kideak irakurri zuen astearte...
Read MoreKezka Andoainen, Tabakalerak herriko zine eskola kaltetu dezakeelako
Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak datorren urtean Tabakaleran zine eskola zabaltzeko agertu duen asmoaren ondoren, kezka zabaldu da Andoainen. Urteak daramatza ESCIVI zine eta bideo eskolak bertan funtzionatzen, eta ez dago argi nola eragingo dion 15 minutura Foru Aldundiaren babesarekin zabaldu nahi duten egitasmo berriak. Gaia Andoaingo Udalera iritsi da aste honetan Aiurrik informatu duenez. EAJren udal taldeak lau puntuko mozioa aurkeztu du Aldundiko Kultura departamenduari bere...
Read MoreTabakaleran informazio gutxi dute Denis Itxasok zabaldu nahi duen zine eskolaz
Gipuzkoako Foru Aldundiak Tabakaleran zine eskola zabaltzeko asmoa du 2017an. Denis Itxaso Kultura diputatuak egin du publiko egitasmoa, Tabakalerako proiektu kulturalaz arduratzen direnei zehazki azaldu gabe. Diario Vasco egunkarian Itxasok azaldutakoaren arabera, Tabakalerako zuzendaritzarekin “etengabeko kontaktuan” ari da garatzen proiektua, baina kulturguneko iturriek azaldu dutenez, Tabakalera “informazioaren zain” dago: printzipioz ez dute gaizki ikusten, baina zehaztasun...
Read MoreEva Rivera: “Donostia 2016n dirua kudeatu den moduarekin ez nago ados”
Eva Rivera pertsona ezaguna da Donostiako kultur saltsetan, besteak beste Dock of The Bay dokumental musikalen jaialdia antolatzeko egiten duen lanarengatik, baita Expediciones Polares argitaletxean aritzeagatik ere. Kulturaldia webgunean elkarrizketa mamitsua egin dio Jon Pagola kazetariak. Hiriko kultura egituratuta dagoen moduaz hitz egin du besteak beste, egitasmo publikoek hartzen duten leku –bere ustez– handiegia kritikatuz. Donostia 2016rentzat ere izan du hitzik. Adierazpenen...
Read MoreBasque Yourself: unibertsitarioak ala turistak?
“Ametsetako uda bizi nahi duzu Europako Kultur Hiriburuan, Donostian? Euskal Herriko Unibertsitateak, euskal unibertsitate-sistemako liderrak, ‘Basque Yourself 1st International School’ kurtso erakargarrian parte hartzeko aukera eskaintzen dizu”. Esaldia EHUren webgunean irakur daiteke, Donostia 2016rekin lotuta eta Etxepare Institutuaren parte hartzearekin antolatu duen ekimena iragartzen. Unibertsitate-ikasketa hauek promozionatzeko egin duten spotean haur bat pilotan jokatzen ikusten...
Read More
Iruzkin berriak