{"id":434,"date":"2016-06-10T15:25:17","date_gmt":"2016-06-10T14:25:17","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/donostia-2016\/?p=434"},"modified":"2016-06-10T15:25:17","modified_gmt":"2016-06-10T14:25:17","slug":"metroa-donostian-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/","title":{"rendered":"Metroa Donostian?"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: right\"><b>Arantza Zubizarreta eta Fatima Ariztimu\u00f1o (Satorralaiako partaideak) <\/b><\/p>\n<p>Donostiako Metro <em>\u201c<\/em>pasantea<em>\u201d<\/em> edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Hainbat galdera eta kritika planteatu dira Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregik 2013an \u201cfaraonikotzat\u201d jo eta geldiarazi zuen proietu hau ezbaian jartzeko. \u201cDonostian Metro bat abian jartzeko erabiltzaileen azterketa serio bat falta da; lagunen txostenak soilik egiteak ez du balio\u201d, ohartarazten zuen Gerardo Lertxundi Dbuseko Zuzendari ohiak. \u201cMetroa oso garestia litzateke hiriarentzat. Gainera, jendeak nahiago du lurpean sartu gabe bidaiatzea, paisaiari, kaleari eta paseoan dabilen jendeari begira\u201d<em>, <\/em>adierazi zuen halaber Guillermo Pe\u00f1alosa mugikortasun eta hirigintza arloko aholkulariak Donostiara egindako bisitan. Azterketa guztien arabera, bestalde, Metroak autobus zerbitzuei kenduko lizkieke bidaiariak nagusiki, eta ez ordea ibilgailu pribatuen multzoari. Apustu oker bat da beraz, garraio publikoko bi enpresa lehian jartzera eta Dbus-en lorpenak galtzera eramango lituzkeena. Horregatik, Satorralaiak antolaturik Koldo Mitxelenako aretoa<a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/albistea\/donostialdeko-metroaren-gaineko-azterketa-kritikoa-eta-alternatibak-aurkeztuko-dituzte\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> lepo bete zuen hitzaldi batean<\/a>, Ander Gortazar arkitektoak soluzioa funtsean Topoaren eta hiriko autobus linea nagusien arteko osagarritasun eraginkorra eta koordinazioa bilatzea dela azaldu zuen, bi garraio sistemen artean aldatzeko puntuak sortuz. \u201cEra honetan, azpiegituretan inbertsio handirik egin behar izan gabe, Topoaren eta autobus lineen erabilera emendatuko litzateke, garraio sare publikoaren irisgarritasuna era oso batean hobetu, eta gaur egun autoa erabiltzen duten bidaiariak erakarri\u201d<em>. <\/em><\/p>\n<p>Donostian lurrazpiko Metro bat eraikitzeak ingurune urbanoari eraso egiten dio. Nabarmenak dira Metroaren eraikuntza-lanek Erdialdetik Amararaino hedatzen diren hareatza eta ibai-marea lurren gainean zimendatuta dagoen hirigunean eragingo lituzketen arazoak eta ustekabeak. Aurreproiektuak 311 eraikineko zerrenda bat aurkezten du, trazatutik hurbil daudelako kalteak nozitu ditzaketenak, eta obrak kostaldeari ere eragingo lioke, Metroa 300 metroko tarte batean Kontxako hondartzaren azpian sartzen baita. Zailtasunekin batera gora egin ohi dute azpiegituren eraikuntza kostuek, eta obra honen metro bakoitzaren gastua 50.000 eurotik gorakoa litzateke, hau da, 200 milioitik gorakoa Lugaritz-Kontxa-Easo tartearen 4 kilometroko ibilbiderako. Horrek baliagarritasun zalantzazkoa duen proiektu batean diru publikoa alferrik gastatzea dakar berekin, gastu sozialak murriztea, eta gizartearentzat egiazki beharrezkoak diren bestelako jardueren kaltetan baliabideak xahutzea.<\/p>\n<p>Donostian Metro bat eraikitzeak ez du justifikaziorik hiriaren tamainaren ikuspegitik. Amarako EuskoTrenen geltoki zentrala hiri-erdialdera oinez iristeko sarbide bikaina da, non desplazamenduak oinez edo bizikletaz eroso eta arin egin daitezkeen. Metroaren bultzatzaileek esaten dute geltoki hori kendu egin behar dela \u201ckale itsu\u201d bat delako; baina Eason dauden instalazioekin gaur egun 7&#8217;30&#8221; minutuko frekuentziak bideratzen dira \u2013eta 5 minutuko frekuentziak ere ahalbidetu litezke&#8211;, hain zuzen ere populazioaren tamainari begira nahikoa eta sobera. Geltokian Hendaiatik datorren Topoa eta Kostaldeko trena batzen dira (Zumaiako aldiriko trena), eskualdeko bidaiei jarraitasuna emateko aukera dago tren-aldaketarik egitera behartu gabe. Azken finean, Amarako geltokia garraio-zerbitzu ona eskaintzeko gai da eta Easo Plazan duen kokapenak hiriaren orekan eragin onuragarria du gainera.<\/p>\n<p>Aldiz, Erdialde-Kontxan eraiki asmo duten Metro geltokia \u201327 metroko sakoneran egin asmo dute hori Urbieta, San Martin, Easo eta Arrasate kaleek mugatzen duten etxadiaren azpian\u2013 ez dator bat hirigintza planifikatzeko proposamen orekatu batekin; aitzitik, hiri-erdialdeko kongestio arazoak areagotzeaz gain, geltoki zentral horren helburua \u201chiriko bihotz turistikoaren garapen komertzial indartsuei euskarria\u201d ematea da hitzez-hitz. Modu argigarrian, \u201cSan Bartolome Muinoan aurreikusitako merkatalguneko soto batera irteten da\u201d zuzenean bidaiarien irteera bat. Hots, espazio urbanoaren merkantilizazioa gogor sustatzen duen eta kolektibitateari kalte handiak egiten dizkioten prozesu espekulatzaileei laguntzen dien hiri-eredu baten alde egiten da apustu. Metroaren proiektuak Bentaberrin aurrikusitako geltokiari dagokionez, berriz, garraioen arloan egitasmoak aipagai duen betekizuna erraz konplituko litzateke Lugaritzen Topoaren eta Busaren arteko aldaketa gune bat sortuaz, zeinek hiriko periferiatik Unibertsitatera edota Antiguara egiten diren joan-etorrietan maiztasun handiko autobusez iristeko aukera emango lukeen.<\/p>\n<p>Donostialdean eraldakuntza urbanistikoekin eta Metroa bezalako azpiegitura handien proiektuekin lotutako arazoak ditugu aurrez aurre, hiri ereduaren gainean eragin sakona dutenak. Herritarrek beti \u201cTopoa\u201d esan diogun aldiriko trenaren hobekuntza \u201cDonostialdeko Metroa\u201d izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak helburu propagandistiko argiarekin, 2009an Donostiako Metro pasantearen edo igarobidearen proiektua abiaraztearen ondorioz. Geroztik jendartera zabaldu dute neurriz kanpoko garraio kontzeptu hori, zeinek \u201cDonostiaren eta bere inguruaren ikusmolde metropolitanoa indartuko lukeen\u201d bere butzatzaileen esanetan. Alabaina, ezbai handia sortzen duen egitasmo hori ez dago jasota Donostiako Hirigintza Plan Orokorrean, ezta EAEko Trenbideen arloko Plan Sektorialean ere.<\/p>\n<p>Ildo berean, Jaurlaritzaren ilunkeriak mesfidantza areagotu besterik ez du egiten. Informazio kontraesankorrak daude, obren esleipena eta lanen hastapena aurten iragarri baitute, nahiz eta finantziazio arazoak dituzten eta egitasmoari babes juridikoa emateko ezinbestekoa den trenbideen arloko planaren aldaketa onartzea falta zaien. Gauzak horrela, Donostian Metroa gelditzeko ekainaren 18an egingo den manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzea, bizilagunen mugimenduaren ekimenetan parte hartzea, eta mobilizatzea da Metroaren etorrera atzera botatzeko bidea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arantza Zubizarreta eta Fatima Ariztimu\u00f1o (Satorralaiako partaideak) Donostiako Metro \u201cpasantea\u201d edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.<\/p>\n","protected":false},"author":43,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[22,12],"tags":[71,177,210],"class_list":["post-434","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-azpiegiturak","category-hiri-eredua","tag-donostiako-metroa","tag-metroa","tag-sator-alaia"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Metroa Donostian? - Donostiaren 2016 ertzak<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Metroa Donostian? - Donostiaren 2016 ertzak\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Arantza Zubizarreta eta Fatima Ariztimu\u00f1o (Satorralaiako partaideak) Donostiako Metro \u201cpasantea\u201d edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Donostiaren 2016 ertzak\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-06-10T14:25:17+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"argia\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"argia\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"argia\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500\"},\"headline\":\"Metroa Donostian?\",\"datePublished\":\"2016-06-10T14:25:17+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/\"},\"wordCount\":741,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"donostiako metroa\",\"metroa\",\"sator alaia\"],\"articleSection\":[\"Azpiegiturak\",\"Hiri eredua\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/\",\"name\":\"Metroa Donostian? - Donostiaren 2016 ertzak\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2016-06-10T14:25:17+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/2016\\\/06\\\/10\\\/metroa-donostian-2\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Metroa Donostian?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/\",\"name\":\"Donostiaren 2016 ertzak\",\"description\":\"ARGIAren jarraipen kritikoa\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500\",\"name\":\"argia\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"argia\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/donostia-2016\\\/author\\\/argia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Metroa Donostian? - Donostiaren 2016 ertzak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Metroa Donostian? - Donostiaren 2016 ertzak","og_description":"Arantza Zubizarreta eta Fatima Ariztimu\u00f1o (Satorralaiako partaideak) Donostiako Metro \u201cpasantea\u201d edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/","og_site_name":"Donostiaren 2016 ertzak","article_published_time":"2016-06-10T14:25:17+00:00","author":"argia","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"argia","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/"},"author":{"name":"argia","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500"},"headline":"Metroa Donostian?","datePublished":"2016-06-10T14:25:17+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/"},"wordCount":741,"commentCount":0,"keywords":["donostiako metroa","metroa","sator alaia"],"articleSection":["Azpiegiturak","Hiri eredua"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/","name":"Metroa Donostian? - Donostiaren 2016 ertzak","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/#website"},"datePublished":"2016-06-10T14:25:17+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/2016\/06\/10\/metroa-donostian-2\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Metroa Donostian?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/","name":"Donostiaren 2016 ertzak","description":"ARGIAren jarraipen kritikoa","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500","name":"argia","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g","caption":"argia"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/author\/argia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/434","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/users\/43"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=434"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/434\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=434"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=434"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/donostia-2016\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=434"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}