Erleak eskolara doaz II

erleekin-dantzan
0

Orioko Zaragueta Herri Eskola

 

Nire erlategiko bi erle hizketan ziren atzo erlauntzaren atarian:

– Margari, enteratu al zara AirBee&Bee berri bat ireki berri dutela Orion? Itxura ederra du intsektuen hotel honek. Antza denez, Zaragueta Herri Eskolako DBHko lehenengo mailako ikasleek eginiko proiektu baten emaitza izan da, hainbat ikasgaien arteko elkarlanari esker sortuta. Dirudienez, horren bitartez erleak eta polinizatzaileak zaintzearen kontzientzia piztu zaie ikasleei. Iturrarango parke botanikoan bizi diren gure lehengusinak bisitatzera ere joan dira, eta gurekiko zituzten beldurrak gutxitu zaizkie erlearen tailerrari esker. Artistak Zaraguetako ikasleak! Zer iruditzen hotela ezagutzera baldin bagoaz?

– Ba ez da ideia txarra Loretxo, ea hori kolore herri horretan eguzkia ikusteko aukera dugun. Non dago kokatua hotela?

– Eskolaren ondoko urmaela eta baratzen artean, Kukuarri mendiaren azpian eta hondartzatik 500 metro eskasera.

– Beraz, mendia eta hondartza planak hegaldi motz batera… Perfektooo!

– Bai, eta kultur plana ere eskaintzen du Zaraguetako intsektuen hotelak. Balearen Bidea egin ahal izango dugu Orioko herria eta bere historia hobeto ezagutzeko.

– Ño! Zaraguetako gaztetxo horiek dena kontuan izan dute!

 

Zaraguetako Intsektuen Hotela: 

Ikasleek sortutako  informazio panelak: 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ERLEAREN SALBAMENDU SAREAn parte hartu.

Bidasoako Erlezain Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA