100 milioi urte daramatzate erleek munduan; 100 milioi urte mundua goitik behera koloreztatzen, lore bat hemen, fruitu bat han.
20.000 erle espezie baino gehiago existitzen dira munduan; Estibaliz Urresola zinemagileari esker jakin dugu hori.
29 km/h abiaduran hegan dezake ezti erle batek, beti ere kargarik eta haizerik gabe joanez gero.
Segundoro 200 aldiz mugitzen ditu bere hegalak erleak.
1.500 eta 3.000 arrautza jar ditzake erreginak egun bakar batean, hau da, bi arrautza minutu bakoitzeko. Urtean 200.000 arrautza jartzeko gai da. Makina!
Kilo bat ezti egiteko bi milioi lore bisitatu eta 80.000 km hegan egin behar dituzte erleek.
7 eta 12 kilo ezti jan behar dituzte erleek argizari kilo bat egiteko.
35 polen kilo egin ditzake erlauntza batek urte osoan zehar.
1,5 koilarakada ezti sortzen du erle batek bere bizitza osoan zehar.
Landare basatien %90k animalia polinizatzaileen beharra du ugaldu ahal izateko.
Munduko elikadurara bideratutako laborantzen %75 polinizazioaren menpe dago, Food and Agriculture Organizationek hala dio behintzat.
Erleen polinizazio lanaren balio ekonomikoa 265.000 milioi euro/urtean da mundu mailan; Europan 22.000 milioi euro/urtean. Greenpeacen hitzak.
Polinizatzaile ornogabeen %40, erleakĀ bereziki, desagertzeko arriskuan dira.
Zenbaki horiek ez badira nahikoak erleenganako zure interesa pizteko, egon adi esneari ezti koilarakada bat botatzen diozun hurrengoan; gogoratu zenbat esfortzu, saiakera, talde-lan, eta, batez ere, maitasun dagoen kontzentratuta hain gauza txikian.
ERLEAREN SALBAMENDU SAREAn parte hartu.