{"id":1783,"date":"2017-10-03T16:06:39","date_gmt":"2017-10-03T14:06:39","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/estitxu-eizagirre\/?p=1783"},"modified":"2017-10-03T16:06:39","modified_gmt":"2017-10-03T14:06:39","slug":"nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/","title":{"rendered":"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea"},"content":{"rendered":"<p>Nou Barrisera jo dugu, langile auzune nagusia, andaluziarren eta Espainiako gainerako puntuetako etorkinen ondorengoak bizi direna, unionismoa nagusi den zonaldea. Nola erantzun ote dute Greba Orokor egunean, jakinik erreferendumaren egunean poliziak gehienetakoa jipoitu zuen auzunea bera izan zela?<\/p>\n<div id=\"attachment_1792\" style=\"width: 605px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1792\" class=\" wp-image-1792\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg\" alt=\"\" width=\"595\" height=\"446\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1792\" class=\"wp-caption-text\">Piketean doazen hiru lagun: senyeraduna espa\u00f1oladunari korapiloa egiten. Bandera espa\u00f1ol horrek dio &#8220;Bozkatzea demokrazia da&#8221;. Parez pare dugunak Espainiako errepublikaren bandera darama.<\/p><\/div>\n<p>10:00 alderako iritsi gara, eta kale zabalenean behera pikete bila gabiltzala, sirena hots bizia aditu dugu, behin eta berriz: &#8220;polizia etorri da?!&#8221;. Hotsari segi diogu eta bai zera! Bonbero etxea sutan ikusi dugu, bonberoak ateetan kamioi denen sirenak eta argiak martxan. Goizerako antolatua zuten ekintzetako bat izan da, pikete informatiboa bonbero etxera joatea euren babesa txalotzera. Langileek, ezagunena egin den lemarekin jolastuz, [kaleak-en ordez] &#8220;bonberoak beti izango dira gureak!&#8221; egin diete oihu, eta bonberoek erantzun &#8220;bonberoak beti izango dira zuenak!&#8221;.<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Nou Barrisen pikete informatiboa. Bonbero etxearen aurrean eskerronez <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> <a href=\"https:\/\/t.co\/0PPeZZUKwp\">pic.twitter.com\/0PPeZZUKwp<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915124993666768896?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><strong>Mercadona bat itxi<\/strong><\/p>\n<p>Bonbero etxetik 50 bat metrora dagoen Mercadonara sartu da piketea. Langileekin hitz egin nahi dutela, informazioa azaltzera etorri direla.<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-video\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Nou Barriseko piketea <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Mercadona?ref_src=twsrc%5Etfw\">@Mercadona<\/a> k gezurra diola salatzen: <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> egiten duten langileak mehatxatuta ditu <a href=\"https:\/\/t.co\/n9yYH6qBUZ\">pic.twitter.com\/n9yYH6qBUZ<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915128313491918848?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p>Esan diete eurek ere badutela greba eskubidea, eta badakitela Mercadonak mehatxatu egiten dituela greba egin nahi duten langileak. Piketeak babesten dituela langile gisa, &#8220;gure arma onena, langile borroka!&#8221; oihukatu dute&#8230; Denbora batera, langileek esan dute baietz, itxi egingo dutela denda eta nagusiari deituko diotela jakinarazteko. Hala egin dute. Denda ertaina da neurriz, sei bat langile irten dira bertatik. Piketeak pozik ospatu du garaipen txiki hori.<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Nou Barris <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Mercadona?ref_src=twsrc%5Etfw\">@Mercadona<\/a> langileek erabaki berri dute ixtea. Nagusiei jakinarazi diete. Piketearen lorpen bat <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> <a href=\"https:\/\/t.co\/sWv9NxDqY1\">pic.twitter.com\/sWv9NxDqY1<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915130757751955456?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">&#8220;Nou Barris antifaxista&#8221; auzoko horman <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> <a href=\"https:\/\/t.co\/XfZ6iVvoL9\">pic.twitter.com\/XfZ6iVvoL9<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915154273486409729?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><strong>El Corte Ingles eta komertzio txiki asko itxita<\/strong><\/p>\n<p>Bertatik bertara dagoen Corte Inglesera jo dute ondoren. 9:30etarako irekia behar zuen, 10:30ak badira, eta erabat itxita dago. Beste poz bat piketearentzat. Antolaketan eskarmentua duela ageri duen kide bati galdetu diogu, eta aurreko grebetan baino jarraipen handiagoa izaten ari dela esan digu: &#8220;Komertzio txiki gehienak daude itxita; bankuek ateak itxita dituzte baina bulego barruan ari dira lanean&#8221;. Komertzio handietan, Eroski-Caprabo irekita ikusi dugu, Condis katekoak guk ikusitako denak itxita&#8230;<\/p>\n<p><strong>Nola negoziatzen den greba bat Mercadonarekin<\/strong><\/p>\n<p>Ehun bat metrora dago beste Mercadona bat, hau handia. Mercadonaz josia dagoela Bartzelona iruditu zaigu. Neurriz kanpoko zerbait.<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Nou Barris: 100 m-ra beste <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Mercadona?ref_src=twsrc%5Etfw\">@Mercadona<\/a> bat: langile ordezkaritza batekin bilera eske piketeak <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> <a href=\"https:\/\/t.co\/bBTyjhSSdG\">pic.twitter.com\/bBTyjhSSdG<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915133818520133633?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p>Berriro joan da piketeko lehen kide bat langileengatik galdetzera: tonu lasaian, eskuak zabalduta erakusten dituela, azalpen argiak ematen dizkie Greba Orokor eguna dela, hau pikete informatibo bat dela eta Mercadonako langileekin hitz egin nahi dutela, taldean antolatuta badaude ordezkariren batekin, eta bestela langile talde batekin. Langileak datozen bitartean galdezka hasi natzaio eta &#8220;ni ez naiz inongo sindikatuetakoa, hauetakoren batek hobe erantzungo dizu&#8221;. Kontxo! &#8220;sindikatukoa ez izateko oso ongi egiten duzu bada, komertzio batean eta bestean&#8230;&#8221;; &#8220;bitartekari lana beti da bitartekari lana&#8230;&#8221; erantzuna.<\/p>\n<p>CGT sindikatuak darama piketearen martxa, dauden pegatina bakanek euren logoa daramate, baina komertzioetan lehen hitza egitera, bidea irekitzera doana ez bada inongo sindikatutakoa, bada pentsatu dugu piketeak biltzen duen jendea orokorrean langile jendea dela.<\/p>\n<p>Lau bat langile atera dira atera, piketearekin hitz egitera. Orduan sindikatuko kide eskarmentudun batek hartu du hitza, eta zur eta lur utzi gaitu egoera kudeatzeko bere gaitasunak. Komatxo artean dendariaren hitzak, komatxorik gabe sindikatukoarenak. Azpimarratzekoa, sindikatukoak modu sendoan baina beti errespetuz eta gozo hitz egiten duela, dendaria da urduritasunak ahotsa goratzen diona:<\/p>\n<ul>\n<li>Greba egitea zuen eskubide ere bada&#8230; (egoera orokorra azaldu die)<\/li>\n<li>&#8220;Bai, baina lana egitea ere nire eskubide da. Ni ez nau jabeak behartzen, nik erabakitzen dut&#8221;<\/li>\n<li>Zuk ezezkoa esaten badidazu ere, zuk eta guk badakigu Roch jaunak mehatxatu egiten zaituztela langileak. Gauza bat egingo dugu: deituiozu zure nagusiari, eta esaiozu mobilizazio nazionalista bat etorri zaizula dendara. Esaiozu &#8220;nazionalista&#8221;, ze esaten badiozu hau langile greba bat dela, alegia, eurek gaurko izendatzeko ukatzen duten hitza, koskabiloak eztarrira etorriko zaizkio, langile borroka baita beste ezerk baino gehiago larritzen duena zure nagusia. Deitu eta esaiozu zure nagusiari mobilizazio nazionalista bat etorri zaizula dendara, eta sarraskiak saihesteko denda ixtea erabaki duzuela. Ez dela zuen ekimenez egingo duzuen zerbait, bezeroen eta dendaren segurtasunerako hartzen duzuen neurria dela&#8230;<\/li>\n<li>&#8220;Baina herritarrek erosketak egiteko eskubidea dute&#8221;<\/li>\n<li>Herritarrek juxtu gaur juxtu denda honetan esne gaingabetua erosteko duten eskubidearen oso gainetik dago herritarrek duten bozkatzeko eta jipoituak ez izateko eskubidea&#8230; Begira, gauza bat egingo dugu, piketeko jende guztia sartuko gara Mercadonako atarira, lurrean eseriko gara eta modu baketsuan hartuko dugu leku hau. Ikusten? guk leku hau hartu dugulako herritarrek ezin dute sartu erosketak egitera. Deituiozu nagusiari esanez egoera honetan alferrik dela denda irekita izatea, eta dendaren segurtasunerako itxiko duzuela denda&#8230;<\/li>\n<\/ul>\n<blockquote class=\"twitter-video\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Nou Barriseko piketea <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Mercadona?ref_src=twsrc%5Etfw\">@Mercadona<\/a> n <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> <a href=\"https:\/\/t.co\/wQebKfYvmM\">pic.twitter.com\/wQebKfYvmM<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915136628301139969?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<ul>\n<li>&#8220;Baina ni naiz denda itxi nahi ez duena!&#8221;<\/li>\n<li>Ados, esan, mesedez, beste langile denei ateratzeko. Eurek ere eskubidea dute erabakitzeko denda itxi nahi duten edo ez&#8230;<\/li>\n<\/ul>\n<p>Joan da besteen bila eta lau bat emakume atera dira barrutik, gazteak eta piketekoak eserita ez dauden txokoan bildu dira. Piketekoek txalo jo diete, langileen batasunaren aldeko oihuak botaz, &#8220;Familia Roch, esplotatzaileak!&#8221; oihuka&#8230; azken hau entzuten duten bakoitzean Mercadonako langileei susto aurpegia eta aldi berean irri bat eskapatzen zaie, &#8220;ui zer dioten hauek, gure nagusiak aditzen badu&#8230;&#8221; adieraziz bezala.<\/p>\n<p>Langileetako bati, gaztetxoa, itxuraz grebetan asko ibili gabea, malkoak etorri zaizkio begi ertzera. Piketeko lehen elkarrizketa zabaltzen duen mediadore hori inguratu zaie lasaitasun mezuak adieraziz, ez dutela ezertxo ere ukituko esanaz, dena baketsua izango dela, inork ez duela ezertxo ere euren aurka, arrazoiak azaldu eta eurek erabakitzea dutela asmoa&#8230;<\/p>\n<ul>\n<li>&#8220;Orduan, guk erabakitzen badugu ez dugula denda itxi nahi, lan egin nahi dugula, joango zarete?&#8221;<\/li>\n<li>[Mediadoreak, inongo sindikatuetakoa ez denak] Ni behintzat bai [lurrean eserita dauden pikete kideei begira, erabaki hori soilik berea dela adieraziz, ez duela denen izenean hitz egiten]<\/li>\n<li>Ba ni ez, eta lurrean eserita jarraitu nahi duten beste guztiek ere ez, hemen egotea gure eskubidea delako, eta leku honetantxe egongo garelako guk nahi dugun arte [negoziazioa eraman duen sindikatuko kidea]<\/li>\n<\/ul>\n<p>Eurek nahi izan dutenean, piketea joan egin da unibertsitateetara, eta Mercadona honek irekita jarraitu du.<\/p>\n<div id=\"attachment_1786\" style=\"width: 613px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris1.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1786\" class=\" wp-image-1786\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris1-1024x768.jpg\" alt=\"\" width=\"603\" height=\"452\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1786\" class=\"wp-caption-text\">Errepublika plazan izan da Nou Barris auzuneko elkarretaratze nagusia. Bigarren errepublikaren aldeko borrokalarien omenezko eskulturan eserita biharko errepublikako herritarrak.<\/p><\/div>\n<p><strong>Auzoko elkarretaratze nagusia Errepublika plazan<\/strong><\/p>\n<p>Kalean Greba Eguna aurrera eramaten ari ziren denek zekiten bi hitzorduen berri: piketeak eta elkarretaratzea 12:00etan Errepublika plazan; eta bestalde, klabelin eskaintza Agora eskolaren atean, 11:00etan. Piketeak erabaki du bere gaurko lana lantokiak ixtera zentratzea, jakinik eskolako ekintzak jendetza bilduko zuela eurek gabe ere.<\/p>\n<p>Halaxe izan da, eta eskolako klabelin eskaintza bukatuta, eskola atean bildutako jendetza manifestazioan abiatu da 12:00etako hitzordura. Eurak izan dira lehenak errotondara iristen, eta alde batean dagoen lorategian sartu dira. Jendetza ikusten da.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/vD1i7h2fb7Q\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<p>Halako batean, plazaren erdigunea den errotondara atera dira denak, errepidea hartuz. Eta orduantxe ikusi dute nola iristen zen piketea gidari zela langileen zutabea &#8220;kaleak beti izango dira gureak!&#8221; oihuka. Denak Errepublika plazan elkartu diren unea oso indartsua izan da. Langileek hartu dute mikroa, eta egin duten lehen aipua erreferenduma bermatzeko eskola defendatu zuten herritarrak txalotzea izan da, eta gaurko klabelin eskaintzarekin euren atxikimendu osoa eskaintzea.<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Langile ordezkariak <a href=\"https:\/\/twitter.com\/Mercadona?ref_src=twsrc%5Etfw\">@Mercadona<\/a> ixtea lorpenagatik izan dela esan du eta ostean mezu hau <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> Nou Barrisen <a href=\"https:\/\/t.co\/aWaPclql6D\">pic.twitter.com\/aWaPclql6D<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915160801325010944?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><strong>Beste auzo bat, beste paisaia bat, beste lema batzuk<\/strong><\/p>\n<p>Goiz bakarra ez da inola ere aski atzerritar batzuek ondorio sendorik ateratzeko. Baina sumatzen dira ezberdintasun batzuk orain arte mugitu garen Sants auzoarekiko eta zer esanik ez Graciarekiko. Bandera espa\u00f1olak beste inon gaino gehiago balkoietan, senyerak gehiago orain arte ia erabat estaladak ikusi ditugunean, eta Espainiako bandera errepublikarrak ere bai. Gehien oihukatu dituzten mezuetan ere nabaritu dugu alderik: &#8220;Kaleak beti izango dira gureak&#8221; asko, &#8220;in-inde-independentzia&#8221; bakanen bat baino ez eta horren ordez &#8220;askatasuna!&#8221; &#8220;askatasuna!&#8221;; eta &#8220;indarkeriarik gabe elkarbizitza!&#8221; hori asko, erreferendumean poliziak sortutako zaurien sendagarri, poliziak erasotu ez zituen Gracia eta Santsen orain arte guk behintzat entzun ez genuena. &#8220;Bozkatu dugu!&#8221;, &#8220;Bozkatu dugu!&#8221;, bozkak bahitu dizkietenen ahotik entzuteak hotzikara ere eragin digu. Zer esanik ez, jipoia jaso zutenen ahotik &#8220;indar okupatzaileak kanpora!&#8221; entzuteak.<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Nou Barriseko ere &#8220;kanpora okupazio indarrak&#8221; <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/herribatenindarra?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#herribatenindarra<\/a> <a href=\"https:\/\/t.co\/dXEfBhV7i9\">pic.twitter.com\/dXEfBhV7i9<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915160815568900096?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\" data-lang=\"es\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"eu\">Segadors Nou Barriseko <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/VagaGeneral3O?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#VagaGeneral3O<\/a> Errepublika plazan <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/herribatenindarra?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\">#herribatenindarra<\/a> <a href=\"https:\/\/t.co\/s3gKFDbb3w\">pic.twitter.com\/s3gKFDbb3w<\/a><\/p>\n<p>\u2014 ARGIA (@argia) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/argia\/status\/915160893247381506?ref_src=twsrc%5Etfw\">3 de octubre de 2017<\/a><\/p><\/blockquote>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nou Barrisera jo dugu, langile auzune nagusia, andaluziarren eta Espainiako gainerako puntuetako etorkinen ondorengoak bizi direna, unionismoa nagusi den zonaldea. Nola erantzun ote dute Greba Orokor egunean, jakinik erreferendumaren egunean poliziak gehienetakoa jipoitu zuen auzunea bera izan zela? 10:00 alderako iritsi gara, eta kale zabalenean behera pikete bila gabiltzala, sirena hots bizia aditu dugu, behin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":9,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[11],"tags":[],"class_list":["post-1783","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea - Gaitzerdi<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea - Gaitzerdi\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nou Barrisera jo dugu, langile auzune nagusia, andaluziarren eta Espainiako gainerako puntuetako etorkinen ondorengoak bizi direna, unionismoa nagusi den zonaldea. Nola erantzun ote dute Greba Orokor egunean, jakinik erreferendumaren egunean poliziak gehienetakoa jipoitu zuen auzunea bera izan zela? 10:00 alderako iritsi gara, eta kale zabalenean behera pikete bila gabiltzala, sirena hots bizia aditu dugu, behin [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Gaitzerdi\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-10-03T14:06:39+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Estitxu Eizagirre\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Estitxu Eizagirre\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/\"},\"author\":{\"name\":\"Estitxu Eizagirre\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c\"},\"headline\":\"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea\",\"datePublished\":\"2017-10-03T14:06:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/\"},\"wordCount\":1430,\"commentCount\":2,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg\",\"articleSection\":[\"Sailkatugabeak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/\",\"name\":\"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea - Gaitzerdi\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg\",\"datePublished\":\"2017-10-03T14:06:39+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/\",\"name\":\"Gaitzerdi\",\"description\":\"Eguneroko bizitzan estropezu egindako burutazioak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c\",\"name\":\"Estitxu Eizagirre\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/05e4c9be52985abad4f537b6ee7bb9c490eb2503188160d0f66bd33775578649?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/05e4c9be52985abad4f537b6ee7bb9c490eb2503188160d0f66bd33775578649?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Estitxu Eizagirre\"},\"description\":\"Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/author\/estitxu-eizagirre\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea - Gaitzerdi","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea - Gaitzerdi","og_description":"Nou Barrisera jo dugu, langile auzune nagusia, andaluziarren eta Espainiako gainerako puntuetako etorkinen ondorengoak bizi direna, unionismoa nagusi den zonaldea. Nola erantzun ote dute Greba Orokor egunean, jakinik erreferendumaren egunean poliziak gehienetakoa jipoitu zuen auzunea bera izan zela? 10:00 alderako iritsi gara, eta kale zabalenean behera pikete bila gabiltzala, sirena hots bizia aditu dugu, behin [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/","og_site_name":"Gaitzerdi","article_published_time":"2017-10-03T14:06:39+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Estitxu Eizagirre","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Estitxu Eizagirre","Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/"},"author":{"name":"Estitxu Eizagirre","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c"},"headline":"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea","datePublished":"2017-10-03T14:06:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/"},"wordCount":1430,"commentCount":2,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg","articleSection":["Sailkatugabeak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/","name":"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea - Gaitzerdi","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg","datePublished":"2017-10-03T14:06:39+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-content\/uploads\/sites\/12\/2017\/10\/Nou-Barris2-1024x768.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2017\/10\/03\/nou-barris-eskirolekin-enpatikoa-eta-eraginkorra-den-piketea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nou Barris: Eskirolekin enpatikoa eta eraginkorra den piketea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/","name":"Gaitzerdi","description":"Eguneroko bizitzan estropezu egindako burutazioak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c","name":"Estitxu Eizagirre","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/05e4c9be52985abad4f537b6ee7bb9c490eb2503188160d0f66bd33775578649?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/05e4c9be52985abad4f537b6ee7bb9c490eb2503188160d0f66bd33775578649?s=96&d=mm&r=g","caption":"Estitxu Eizagirre"},"description":"Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/author\/estitxu-eizagirre\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1783","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/users\/9"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1783"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1783\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1783"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1783"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1783"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}