{"id":48,"date":"2013-01-03T13:43:09","date_gmt":"2013-01-03T12:43:09","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/estitxu-eizagirre\/?p=48"},"modified":"2013-01-03T13:43:09","modified_gmt":"2013-01-03T12:43:09","slug":"okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/","title":{"rendered":"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak"},"content":{"rendered":"<p>Urtero legez Santo Tomas bueltan banatu zuen Mutrikuko bertso eskolak Okelar Saria. Helduen mailan lehen saria <a href=\"http:\/\/bdb.bertsozale.com\/web\/haitzondo\/view\/-Amaia-Agirre\">Amaia Agirre<\/a>k jaso zuen &#8220;Biziminak minbiziari&#8221; sortarekin eta bigarrena <a href=\"http:\/\/bdb.bertsozale.com\/web\/haitzondo\/view\/-Iigo-Legorburu\">I\u00f1igo Legorburu<\/a>k &#8220;Hitzen ekonomian&#8221; sailarekin. Hemen dituzue biak:<\/p>\n<p><!--more-->BIZIMINAK MINBIZIARI<\/p>\n<p>Neurria: hamabiko handia<br \/>\nDoinua: Haizea dator ifarraldetik \/ Abokatuak deitu berri dit \/ Ez nau izutzen negu hurbilak<\/p>\n<p>1.-Berrogeita lau urte kunplitu<br \/>\nbehar nituen bezperan<br \/>\nmamografia bat egin nuen<br \/>\nurtero ohi nuen eran<br \/>\nzertan beldurtu? Ordura arte<br \/>\ndena joan zen primeran;<br \/>\nlehen izena ere neurea<br \/>\nerizainaren zerrendan;<br \/>\nagindu zidan moduan etzan<br \/>\neta hitzbidea eman\u2026<br \/>\nGeroztik mina dut agintean<br \/>\neta irrifarra greban.<\/p>\n<p>2.-Alde handia egonagatik<br \/>\nmedikutik medikura<br \/>\nonenak ere ezin ezkuta<br \/>\nbegirada estu hura<br \/>\nhau esanez so somatzen nuen<br \/>\nbularraren ingurura<br \/>\n\u201cagian ez da ezer izango\u201d<br \/>\nbaina nork gainditu duda?;<br \/>\nNahiz ta uxatu nahi izan zidan<br \/>\nezina ta arrangura<br \/>\nkanpoko koskor txikia barne<br \/>\nzulo handi bihurtu da.<\/p>\n<p>3.-Seme txikia eta senarra<br \/>\nkanpoan zain, non bestela?<br \/>\nIrten orduko nola azaldu<br \/>\nbegietako umela?<br \/>\nNola kontatu nire trauma hau<br \/>\nezer ez balitz bezela?<br \/>\nNola berdindu irrifar batez<br \/>\nberaien muxu epela?<br \/>\nNola ulertu behar du Ekhik<br \/>\n(azal diezadatela):<br \/>\nbizi sostegu zuen bularra<br \/>\narriskuan dagoela?<\/p>\n<p>4.-Senarrak ezer galdetu gabe<br \/>\naldatu du aurpegia<br \/>\nindarrak batu ta irriparrez<br \/>\nitxi dit ezker begia<br \/>\nnik ez dut jaso adierazi<br \/>\nnahi zidanaren erdia;<br \/>\neta semeak \u201cama, zer moduz?\u201d<br \/>\ngaldera astunegia<br \/>\n\u201csasoiko nago\u201d erantzun diot;<br \/>\nez ote da miseria?&#8230;<br \/>\nGuk ezkutatu arren denborak<br \/>\nesango dio egia.<\/p>\n<p>5.-Sortu aurretik ugatzetako<br \/>\nehun ta mintzen problema<br \/>\nezinbesteko prebentzioa<br \/>\nda bularren haztapena<br \/>\nadin honetan, ordea, gaitza<br \/>\nda gaitzaren hastapena;<br \/>\nanimo hitzen mamua baino<br \/>\nez da nire hasperena<br \/>\nhutsetik hasi beharra daukat<br \/>\nnahiz hutsik izan barrena<br \/>\ngaur naizenetik osatzen baita<br \/>\ngero izango naizena.<\/p>\n<p>6.-Ginekologo jaunak nahiz esan<br \/>\n\u201cgaraiz harrapatu dugu\u201d<br \/>\nlasaitzearren edo zinez zen<br \/>\nezin dut jakin seguru;<br \/>\nNi ez naiz gai ta aita-semeak<br \/>\njarri dira buruz buru<br \/>\naitaren hitzek lotu dituzte<br \/>\nbi begirada, bi mundu<br \/>\n\u201cama galduko dugun beldurrak<br \/>\nindartu behar gaitu gu<br \/>\nborroka ez du galdu oraindik,<br \/>\nilea soilik galdu du\u201d.<\/p>\n<p>7.-Ai, Ekhi, maite, ai, Ekhi, kuttun<br \/>\nnahiz izan soilik sei urte<br \/>\ngainean jarri eta esan dit:<br \/>\n\u201camatxo zuk eutsi fuerte<br \/>\nPirritx ta Porrotx gure eredu<br \/>\nhartu behar genituzke<br \/>\nMari Mototsek ere ilea<br \/>\ngaldu du gaitzaren truke<br \/>\nta azkenean sendatu eta<br \/>\nkantuan amaitzen dute<br \/>\neta ama zuk ere kantu bat<br \/>\nprestatu behar zenuke\u201d.<\/p>\n<p>8.-Hain naiz gaztea, hain naiz alaia<br \/>\nhain ona, hain atsegina<br \/>\nbizitzak proban jarri beharra<br \/>\nhau da sinistu ezina!<br \/>\nNahiz \u201cc\u00e1ncer\u201d hitzak \u201ccangrejo\u201d hitza<br \/>\nduen jatorri jakina<br \/>\naurrera eman nahi dut pausoa<br \/>\nta ahal dela binan bina<br \/>\nhitz ematen dut aintzat hartuta<br \/>\nsemearen imajina:<br \/>\nminbiziari gain hartzeko gai<br \/>\ndela nire bizimina.<\/p>\n<p>9.-Gaixotasuna bere bidean<br \/>\ndoa modu sarkorrean<br \/>\ntxanoa jantzi ta_ametsak bildu<br \/>\nditut esku ahurrean<br \/>\ngoizero legez itsas ertzera<br \/>\nnoa bide laburrean<br \/>\namorrazio zantzuak ditut<br \/>\nbarne ilun nabarrean<br \/>\nbaina niregan ez dut beldurrik<br \/>\nkaian ilunabarrean<br \/>\njada ez bainaiz txiki sentitzen<br \/>\nitsasoaren aurrean.<\/p>\n<p>10.-Itsas harroan baretu ohi dut<br \/>\nhutsune ta gabezia<br \/>\nperfekzioa dela sinetsiz<br \/>\nnire gorputz biluzia<br \/>\nlasaigarri zait haize fina ta<br \/>\nkaioen hots berezia<br \/>\nberdin kresalak ezpain ertzetan<br \/>\nitsasten didan gazia<br \/>\nsortu ta lehertu, lehertu ta sortu<br \/>\nolatuen malizia<br \/>\nazken batean joan-etorriko<br \/>\nolatu bat da bizia.<\/p>\n<p>11.- Gaur hemeretzi ditu urriak<br \/>\nzinez egun ezaguna<br \/>\njuxtu gaur baita minbiziaren<br \/>\nnazioarteko eguna.<br \/>\nGainditu ditut botalarriak<br \/>\nta ile gabetasuna<br \/>\nkendu txanoa ta protesia<br \/>\nta irriz jantzi hutsuna<br \/>\nlau haizetara zabal dadila<br \/>\naldarrien oihartzuna<br \/>\nheriok ere jakin behar du<br \/>\nbizi egin nahi duguna.<\/p>\n<p>12.-Kimioaren eraginpean<br \/>\nzenbat min ta delirio<br \/>\nbaina indarra dut bidelagun<br \/>\netsiak ez du balio;<br \/>\nanalisien azken emaitzak<br \/>\nlasai egoteko dio<br \/>\nguztia ondo atera zela<br \/>\naurrerapenak medio<br \/>\nberpiztu zaizkit irribarrea,<br \/>\nbizi gogo ta desio<br \/>\nborroka hau nik irabazi dut<br \/>\nizorra zaitez herio!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>HITZEN EKONOMIAN<\/p>\n<p>DOINUA: Langile baten semea naiz ni<\/p>\n<p>1.-Azken aldiko titularretan<br \/>\nzenbat letra larri,<br \/>\nalbiste onik ezin dutenak<br \/>\ngurera ekarri.<br \/>\nIkus-entzule modura<br \/>\nhau da barruko tristura<br \/>\nkrisi gogor hau bilakatzean<br \/>\ngurean mugarri.<br \/>\nHitz lausotuen kultura<br \/>\nbilakatu da ohitura<br \/>\nesaten ez den horrek gehiago<br \/>\ndiolako sarri.<\/p>\n<p>2.-Krisi honetaz dakidan dena<br \/>\nlehenago baneki<br \/>\nmailegu hura hartuko nuen<br \/>\ntentuz ta emeki.<br \/>\nDirua mende haseran<br \/>\nomen zegoen soberan,<br \/>\ngutako batzuk hura sinistu<br \/>\ngenuen ederki!<br \/>\nHaur inuxenteen eran<br \/>\nengainatuak, primeran<br \/>\ndirua merke hartzea irten<br \/>\nbaitzaigu garesti.<\/p>\n<p>3.-Banketxeetan egin dituzten<br \/>\nzuloen harira<br \/>\nbankero-jaunen gainean jarri<br \/>\ndugu ikusmira.<br \/>\nJustizia dabil malgu<br \/>\nindar apurrik ba al du?<br \/>\nHaiei eskerrak izango baitu<br \/>\nkrisiak segida.<br \/>\nKasu bakanetan salbu<br \/>\nbankuak ezin du galdu<br \/>\n\u201czor publikoan\u201d irabaziak<br \/>\npribatuak dira.<\/p>\n<p>4.-Rajoy jaunaren hitzik ezin da<br \/>\ninoiz hartu haintzat<br \/>\nbiharamunez ez du balio<br \/>\nesandakoak bart.<br \/>\n\u201cErreskatea\u201d, hitz hura<br \/>\nbaztertua gelditu da<br \/>\neskuineko politikoen<br \/>\nhiztegitatik at.<br \/>\nHona azalpen modura<br \/>\nsortzen duen arrenkura:<br \/>\n\u201cErrez-katea\u201d lezakelako<br \/>\nlurralde oso bat.<\/p>\n<p>5.-Politikoen ustelkerien<br \/>\negungo testigu<br \/>\nbihurtu gara baina zer egin<br \/>\nondo ez dakigu.<br \/>\nKrisi honen metafora:<br \/>\nzorpetzea doa gora<br \/>\nMerkel ta Draghik hartu gaituzte<br \/>\nguztiok gatibu&#8230;<br \/>\nDiru denak poltsikora<br \/>\nta konplexuak albora<br \/>\nguk emandako dieten bidez<br \/>\ngizentzen zaizkigu.<\/p>\n<p>6.-Euroan sartu izanak, antza<br \/>\nekarri du soka:<br \/>\nTxiroak ginen herrialdeon<br \/>\nberezko porrota.<br \/>\nAmets berrien zimendu<br \/>\nzena, orain sufrimendu<br \/>\nbizirautea soilik delako<br \/>\ndaukagun borroka<br \/>\nEuroa zen salbamendu&#8230;<br \/>\nDiktadurak jarraitzen du!<br \/>\n\u201cEurogunea\u201d bihurtu baitu<br \/>\nlehengoko Europa.<\/p>\n<p>7.-Gure enpresei egina die<br \/>\nkrisiak bisita<br \/>\nbaina batzuen jarrera dugu<br \/>\nguztiz hipokrita:<br \/>\nIrabazitan aurrera<br \/>\neginagatik topera<br \/>\n\u201cneurriak\u201d hartzen dituzte beti<br \/>\nERE-an jarrita&#8230;<br \/>\nTxikia bada galera<br \/>\nlangile denak kalera!<br \/>\nLehen bezainbat ez irabaztea<br \/>\nbaita \u201cdefizit\u201d-a.<\/p>\n<p>8.-Enpresariek gurean bizi<br \/>\nduten zoriona<br \/>\nerreparatuz gero ondora,<br \/>\nez da gero broma!<br \/>\nEsklabutzarako prestu<br \/>\nproposamenak aurkeztu<br \/>\nklase ertainak zinez bizi du<br \/>\nhaustura sakona.<br \/>\nEzin zutena amestu:<br \/>\nLangileak euren esku!<br \/>\nEsklabutzaren izen berria<br \/>\nda \u201clan-erreforma\u201d.<\/p>\n<p>9.-Lanbidek dauzkan bulegoetan<br \/>\naldian-aldian<br \/>\nilarak jendez betetzen dira<br \/>\nmodu nabarian.<br \/>\nJendearen ondoeza:<br \/>\nMila drama, mila kexa&#8230;<br \/>\nentzun litezke, guztiz ozenki<br \/>\nlanaren kabian.<br \/>\nLan berri baten promesa<br \/>\nLanbiden denez nekeza<br \/>\n\u201cLAN-BIDEZIDOR\u201d deitzea hobe<br \/>\nliteke agian&#8230;<\/p>\n<p>10.-Mende berrian eraldaketan<br \/>\nsartu garelako<br \/>\ndatorrenari ekintzen bidez<br \/>\nerantzun beharko&#8230;<br \/>\nDatorrena tentuz hartu<br \/>\nta ez gaitezen lokartu<br \/>\nez da komeni gure etxean<br \/>\ngelditzerik bapo&#8230;<br \/>\nEgi-erdiak onartu,<br \/>\nerdi esanak barkatu<br \/>\nez esatea okerragoa<br \/>\nlitzatekelako.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtero legez Santo Tomas bueltan banatu zuen Mutrikuko bertso eskolak Okelar Saria. Helduen mailan lehen saria Amaia Agirrek jaso zuen &#8220;Biziminak minbiziari&#8221; sortarekin eta bigarrena I\u00f1igo Legorburuk &#8220;Hitzen ekonomian&#8221; sailarekin. Hemen dituzue biak:<\/p>\n","protected":false},"author":9,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-48","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bertsolaritza"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Okelar Sariko bertso sorta irabazleak - Gaitzerdi<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak - Gaitzerdi\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Urtero legez Santo Tomas bueltan banatu zuen Mutrikuko bertso eskolak Okelar Saria. Helduen mailan lehen saria Amaia Agirrek jaso zuen &#8220;Biziminak minbiziari&#8221; sortarekin eta bigarrena I\u00f1igo Legorburuk &#8220;Hitzen ekonomian&#8221; sailarekin. Hemen dituzue biak:\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Gaitzerdi\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-01-03T12:43:09+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Estitxu Eizagirre\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Estitxu Eizagirre\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/\"},\"author\":{\"name\":\"Estitxu Eizagirre\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c\"},\"headline\":\"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak\",\"datePublished\":\"2013-01-03T12:43:09+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/\"},\"wordCount\":957,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Bertsolaritza\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/\",\"name\":\"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak - Gaitzerdi\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-01-03T12:43:09+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/\",\"name\":\"Gaitzerdi\",\"description\":\"Eguneroko bizitzan estropezu egindako burutazioak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c\",\"name\":\"Estitxu Eizagirre\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/05e4c9be52985abad4f537b6ee7bb9c490eb2503188160d0f66bd33775578649?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/05e4c9be52985abad4f537b6ee7bb9c490eb2503188160d0f66bd33775578649?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Estitxu Eizagirre\"},\"description\":\"Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/author\/estitxu-eizagirre\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak - Gaitzerdi","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak - Gaitzerdi","og_description":"Urtero legez Santo Tomas bueltan banatu zuen Mutrikuko bertso eskolak Okelar Saria. Helduen mailan lehen saria Amaia Agirrek jaso zuen &#8220;Biziminak minbiziari&#8221; sortarekin eta bigarrena I\u00f1igo Legorburuk &#8220;Hitzen ekonomian&#8221; sailarekin. Hemen dituzue biak:","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/","og_site_name":"Gaitzerdi","article_published_time":"2013-01-03T12:43:09+00:00","author":"Estitxu Eizagirre","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Estitxu Eizagirre","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/"},"author":{"name":"Estitxu Eizagirre","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c"},"headline":"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak","datePublished":"2013-01-03T12:43:09+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/"},"wordCount":957,"commentCount":0,"articleSection":["Bertsolaritza"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/","name":"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak - Gaitzerdi","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#website"},"datePublished":"2013-01-03T12:43:09+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/2013\/01\/03\/okelar-sariko-bertso-sorta-irabazleak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Okelar Sariko bertso sorta irabazleak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/","name":"Gaitzerdi","description":"Eguneroko bizitzan estropezu egindako burutazioak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/d61f6fced429bdb2a75e7d0401ab606c","name":"Estitxu Eizagirre","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/05e4c9be52985abad4f537b6ee7bb9c490eb2503188160d0f66bd33775578649?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/05e4c9be52985abad4f537b6ee7bb9c490eb2503188160d0f66bd33775578649?s=96&d=mm&r=g","caption":"Estitxu Eizagirre"},"description":"Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/author\/estitxu-eizagirre\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/users\/9"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=48"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/48\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=48"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=48"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/estitxu-eizagirre\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=48"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}