{"id":97,"date":"2012-01-15T21:12:19","date_gmt":"2012-01-15T19:12:19","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/anti-orena\/?p=97"},"modified":"2012-01-15T21:12:19","modified_gmt":"2012-01-15T19:12:19","slug":"nire-lotsak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/","title":{"rendered":"Nire lotsak"},"content":{"rendered":"<p>Dagoeneko sei bat urte joan diren arren, sarritan etortzen zait gogora  Hendaiako ikastolara estreinakoz ailegatu nintzenekoa. Urte eta erdi  eskaseko haurra besoetan nuela heldu nintzen, lotsati eta ezjakin,  etxean jaso berri nuen gutunari jaramon eginez haren izena ahalik eta  azkarren ematera, artean matrikuletarako aski denbora bazela pentsatzen  nuen arren.<\/p>\n<p>Orduko zuzendariak hartu ninduen, sinpatikoki hartu ere, dena esate  alde. Eta ikasgelak, jolastokia, jantegia eta gainerako txokoak erakutsi  ostean, bere bulego inprobisatura eraman ninduen zentroko arauez,  espero nukeenaz eta bestez lasaiago mintzatzeko. Espazio faltan, biltegi  txiki batean jarrita zituen mahai-aulkiak.<!--more--><\/p>\n<p>Hitzordu hartako bi gertakarik harritu ninduten. Lehenik eta behin,  txikienen gelara eginiko bisitan begitandu zitzaidanak: 2-3 urteko  hogeitik gora haur, laukia osatuz ipinitako aulki luzetan elkarren  segidan eserita, begiak handi eta ahoa zabal, kalakan ari zen  irakasleari begira, isil-isilik, zirkinik ere egin gabe, geldirik.  Diziplina maila hori nola lortzen ote den galdetu nahi izan nuen. Zer  ipuin miragarri kontatzen ari ote zitzaien, denak estatuen antzean  paralizatuta edukitzeko. Hipnotizatu egin ote zituen.<\/p>\n<p>Bigarrenik, biltegi-bulegoan ginela, zuzendariak egin zidan  erradiografiak. \u201cBeraz, arazoa frantsesarekin izango duzue\u201d ondorioztatu  zidan ziplo, bere jakin-nahiari erantzunez etxean euskara hutsez  aritzen ginela azaldu nion orduko. Guk. Alegia, haurrak. Ikastolan.<\/p>\n<p>2-3 urteko ume horiei bezalatsu, beheko matraila laxatu zitzaidan  bat-batean. Bada, arazoa frantsesarekin izango omen zuen gure haurrak,  frantsesez egiten ez dugulako. Ez, antza, matematiketan, batuketa  xinpleenetan ere sarritan tronpatzen garen arren. Ezta historian ere,  edo euskal aditz trinkoetan, edo ortografian, edo soinketan, edo  musikan, edo harremanetan&#8230;<\/p>\n<p>Txiste merketan has nintekeen, baina uzkurtu egin nintzen. Ahoa  zabaltzeko momentuan, lotsatu. Eta, barkamena ere eskatu nuen kasik,  Hegoaldekoa izateagatik, nire frantses maila kaxkarragatik, haurrei  transmititu ahal izango ez diedanarengatik, euskaldunen artean ere  arrotz eta artaburu agertzen ninduen horregatik guztiagatik. Gomendioa  gaineratu zidan urririk: \u201cIndar egin beharko duzue horretan\u201d.<\/p>\n<p>Besoetan neraman haur horrek zortzi urte beteko ditu aurki. Bigarren  mailara heldu den honetan, eta Seaskako curriculumari jarraiki,  frantsesak espazio esanguratsua hartuko du aurrerantzean. Bi gela ditu,  eta bakoitzeko irakasle bana, lantzen ari diren bi hizkuntzen  bereizgarri. Alegia, batean euskaraz eta bestean frantsesez aritzeko. Bi  munduak ez nahasteko.<br \/>\nDuela gutxi, hizkuntza maitatzearen garrantziaz aritu zitzaigun  frantses irakaslea, gurasoen bileran. Mapa orokor bat ere egin zigun,  ikasleen frantses maila zein den argitzeko, dakitenaren arabera  taldekatuta zer nola irakasten duen azaltzeko. Gomendio bat ere eman  zigun, berriz ere urririk, frantsesez kaxkar edo azentu desegokiz  mintzatzen garen gurasooi: \u201cHobe haurrari ez laguntzea, ohitura txarrak  edo ahoskera okerrak kutsatuko dizkiegu-eta\u201d.<\/p>\n<p>Ikastolara estreinakoz heldu nintzen egun hartan baino are txundituago  utzi ninduen. Beraz, haurrari irakurzaletasuna piztu behar diogu,  egunero apur bat egitera bultzatu, eta matematiketan lagundu, edo  historian, edo aditz trinkoetan edo harremanetan edo logikan edo dena  delakoan, baina frantsesean ez. Euskarari ukatzen dizkiogun perfekzioa  eta balioa aitortzen dizkiogulako frantsesari. Eta gure lotsetatik, gure  prestigio eskasetik, gure konplexuetatik eraiki dugulako harekiko  \u2013mundu errealarekiko\u2013 erlazioa.<\/p>\n<p>Eta derrigorrezko lehen hezkuntza deitzen diogu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Dagoeneko sei bat urte joan diren arren, sarritan etortzen zait gogora Hendaiako ikastolara estreinakoz ailegatu nintzenekoa. Urte eta erdi eskaseko haurra besoetan nuela heldu nintzen, lotsati eta ezjakin, etxean jaso berri nuen gutunari jaramon eginez haren izena ahalik eta azkarren ematera, artean matrikuletarako aski denbora bazela pentsatzen nuen arren. Orduko zuzendariak hartu ninduen, sinpatikoki hartu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":85,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[8,14],"tags":[],"class_list":["post-97","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskara","category-irakaskuntza"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nire lotsak - Anti-orena<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nire lotsak - Anti-orena\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Dagoeneko sei bat urte joan diren arren, sarritan etortzen zait gogora Hendaiako ikastolara estreinakoz ailegatu nintzenekoa. Urte eta erdi eskaseko haurra besoetan nuela heldu nintzen, lotsati eta ezjakin, etxean jaso berri nuen gutunari jaramon eginez haren izena ahalik eta azkarren ematera, artean matrikuletarako aski denbora bazela pentsatzen nuen arren. Orduko zuzendariak hartu ninduen, sinpatikoki hartu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Anti-orena\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-01-15T19:12:19+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"garbine-ubeda\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"garbine-ubeda\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/\"},\"author\":{\"name\":\"garbine-ubeda\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#\/schema\/person\/4cb3abd98feabd3147e735c1a92edb02\"},\"headline\":\"Nire lotsak\",\"datePublished\":\"2012-01-15T19:12:19+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/\"},\"wordCount\":463,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"euskara\",\"irakaskuntza\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/\",\"name\":\"Nire lotsak - Anti-orena\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-01-15T19:12:19+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#\/schema\/person\/4cb3abd98feabd3147e735c1a92edb02\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nire lotsak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/\",\"name\":\"Anti-orena\",\"description\":\"Alderantzika aritzeaz eta bestez\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#\/schema\/person\/4cb3abd98feabd3147e735c1a92edb02\",\"name\":\"garbine-ubeda\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/798389b155bd2de1165c275cac49c359cdfe2e7b78082c4f6e059acd0718a141?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/798389b155bd2de1165c275cac49c359cdfe2e7b78082c4f6e059acd0718a141?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"garbine-ubeda\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/author\/garbine-ubeda\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nire lotsak - Anti-orena","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Nire lotsak - Anti-orena","og_description":"Dagoeneko sei bat urte joan diren arren, sarritan etortzen zait gogora Hendaiako ikastolara estreinakoz ailegatu nintzenekoa. Urte eta erdi eskaseko haurra besoetan nuela heldu nintzen, lotsati eta ezjakin, etxean jaso berri nuen gutunari jaramon eginez haren izena ahalik eta azkarren ematera, artean matrikuletarako aski denbora bazela pentsatzen nuen arren. Orduko zuzendariak hartu ninduen, sinpatikoki hartu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/","og_site_name":"Anti-orena","article_published_time":"2012-01-15T19:12:19+00:00","author":"garbine-ubeda","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"garbine-ubeda","Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/"},"author":{"name":"garbine-ubeda","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#\/schema\/person\/4cb3abd98feabd3147e735c1a92edb02"},"headline":"Nire lotsak","datePublished":"2012-01-15T19:12:19+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/"},"wordCount":463,"commentCount":0,"articleSection":["euskara","irakaskuntza"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/","name":"Nire lotsak - Anti-orena","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#website"},"datePublished":"2012-01-15T19:12:19+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#\/schema\/person\/4cb3abd98feabd3147e735c1a92edb02"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/2012\/01\/15\/nire-lotsak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nire lotsak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/","name":"Anti-orena","description":"Alderantzika aritzeaz eta bestez","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#\/schema\/person\/4cb3abd98feabd3147e735c1a92edb02","name":"garbine-ubeda","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/798389b155bd2de1165c275cac49c359cdfe2e7b78082c4f6e059acd0718a141?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/798389b155bd2de1165c275cac49c359cdfe2e7b78082c4f6e059acd0718a141?s=96&d=mm&r=g","caption":"garbine-ubeda"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/author\/garbine-ubeda\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/97","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/users\/85"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=97"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/97\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=97"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=97"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/garbine-ubeda\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=97"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}