{"id":182,"date":"2016-12-11T22:07:12","date_gmt":"2016-12-11T21:07:12","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/geroa-galarraga\/?p=182"},"modified":"2016-12-11T22:07:12","modified_gmt":"2016-12-11T21:07:12","slug":"ixileko-beltxarga-beltzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/","title":{"rendered":"Ixileko beltxarga beltzak."},"content":{"rendered":"<p>Musika notek dei egiten diote nire arimari. Beraien atzetik noa, lurra ikutzez utzi eta arima galdua izango banintz bezela, partitura guztiko ixiluneetaz ere maitemindu arte. Arnasa ere gelditu egin zait oboearen lehen notek bultzatzen hasi zaizkidanean. \u00a0Nota gozoen izurriteak bere egiten nau. Hegan nagoela sentitzen dut. Heroina piko bat sartu eta ondorengo adrenalina txutea \u00a0biziko banu bezela. Hankak airean ditudala, oboearen doinu leunak ikutzen nauen bitartean, biolontxeloaren kordek estutzen nautela dirudi, Vienako dantzalekuaren erdian obra amaitzearekin batera izan dudan orgasmo handiena lortzen dudalarik.<\/p>\n<p>Tcahikovsky. Konpositore errusiarra. Historian zehar, sorrera eman zaion ballet klasikoko obra onenetakoaren egilea: \u201cThe Swan lake\u201d (El lago de los cisnes). Nire klarinetearen ahoari putz egin eta bizitza ematen nion garaiean, obra hau jotzea besterik ez nuen nahi. Pentagrama hauei ibilbide propioa ematen genienean baino plazer eta satisfazio handiagorik ez dakit bizitzan sentitu dudan. Obra goren hau bera ere entzuten dudanean sentitzen dudana azaltzeko ere hitzik ez dago hiztegian.<\/p>\n<p>1877. urtean ballet honi eszenifikazioa jarri zitzaionetik, hainbat eta hainbat dantza klasikoko konpainiak aurkeztu izan dute. Denek ere, gidoiaren izaera errespetatuz, obraren eszenifikazio zatiaren erritmoak markatuz. Bukaera ordea, aldakorra izan da. Dantza konpainien araberakoa; batzuek, Disneyko marrazki bizidunen bukaera eman dioten bitartean, beste batzuek, errealitatera gehiago hurbildu daitekeena eskeini digute.<\/p>\n<p>Amaierak amaiera, obra berezko jatorrian eta ezaugarri guztiekin subliminala denez, ballet konpainiak aldatuta ere, benetan mantentzen direnak pertsonaien rollak dira. Inertziaz ezartzen direnak, norberak apurtzea ere zaila dituenak: Sigfrido printze erromantiko gihartsu eta ederra, Odette printzesa zisne hauskor eta goxoa, Rorthbart, mago gaiztoa&#8230;<\/p>\n<p>Hala ere, hausnarketa sakonago batera eraman ninduena, 2010.urtean Natalie Portman protagonistatzat zuen \u201cThe black swan\u201d (El cisne negro) filma izan zen. Bertan, beltxarga edo zisne zuria zein beltza antzeztuko zituena pertsona bera zen: Nina Sayers (Natalie Portman).<\/p>\n<p>Nina, bere amak bere garaian bezala, balleta ikasteari ekiten dio. Ballet konpainia bateko frogak pasa ondoren, \u201cThe swan lake\u201d obra antzezteko protagonistatzat aukeratzen dute. Dantzariak, bi paper eta era berean, roll ezberdinak bete beharko ditu. Lehenengoa, beltxarga zuri birjina eta gardena. Bigarrena, beltxarga beltz oldartsu eta gordina.<\/p>\n<p>Ninaren berezko izaera, zisne txuriaren antzekoa da. Birjin garden garbia. Amak, bere alaba hazi dela ez onartzearen zeinuak ditu neskaren portaerak, kontrola jazarri zaiona bere beharren gainetik eta erabateko gehiegikeriazko babes inposatua eskeini zaionarena. Ezer bere kabuz erabakitzeko gai ez, ezer benetan sentitzeko gai ez.<\/p>\n<p>Horregatik, hasieran zisne beltzaren papera (oldarkorra, sentimenduz betea, errebeldea, sexuala\u2026) betetzea ezinezkoa egiten zaio. Ezinezkoa egiten zaio, zisne beltzaren rollak Nina bera jan arte. Bukaera izugarria da (ikusi nahi duenak behe beheko link-ean izango du aukera. Ez omen dira amaierak kontatu behar. Nik ere, zisne beltza barruan dudanez, bihurrikeria egitea egokitu zait). Izugarria baina ez berezia, norbanako guztion bukaerak bezala, aldez aurretik idatzita dagoelako, aldez aurretik aldatu nahi izan ez dugulako Ninaren antzera. Ninak inertziaz jokatu zuen. Guk guztiok egiten dugun bezela. Chaikovskyk egin zuen bezela. Homosexuala zela zioten mingain luzeek baina hori ere jan egin behar izan zuen garai hartan, eta musikan itotzen jarraitu zuen bere gabezi eta hutsuneekin akabatzeko.<\/p>\n<p>Ninak berdina egin zuen. Bere amak, \u00a0bizi ezin izan zuena bizitzeko sortu zuen dantzari gaztea eta azken honek, hala egitea erabaki zuen, bere umetako beharrak erabat zanpatuta zituelako eta inertziaz amari zion obedientzia ezin zuelako ezbaian jarri. Beharrek, ezintasunek, minek, eta berarengan ezarritako itxaropenek Nina jan egin zuten. Bere itzalak, barruan zeuzkan bizirauteko herraminta ixilak, bere izate osoa jan zuten.<\/p>\n<p>Hau guztia egia balitz, buruko bonbila txikia piztu eta ondorengo galderak datorzkit burura: Askeak al gara? Gure erabakiguneak eta beharrak errespetatuak izan al dira? Guztiok al daukagu beltxarga beltza barruan? eta zergatik? Nori zor diogu obedientzia? Ondo ezagutzen al dugu gure burua? Eta hala ez balitz, konturatzen al gara sor dezakegun kaltea?<\/p>\n<p>Tronboi, tronpeta, biolin, kontrabaxu eta orkestra guztiaren doinu batuarekin oheratuko naiz. Zisne beltzari nire babesa emanez. Barruan zegoen\/daukagun zisne beltzari. Bere garaian aske izaten utzi ez, eta kartzelatik ihes egin zuenean, eztanda egin zuen horri.<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><strong><em>Ixileko beltxarga beltz guztiengatik&#8230;<\/em><\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=hVO6VGqfWwQ\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">The black swan: &#8220;I was perfect&#8221;<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Musika notek dei egiten diote nire arimari. Beraien atzetik noa, lurra ikutzez utzi eta arima galdua izango banintz bezela, partitura guztiko ixiluneetaz ere maitemindu arte. Arnasa ere gelditu egin zait oboearen lehen notek bultzatzen hasi zaizkidanean. \u00a0Nota gozoen izurriteak bere egiten nau. Hegan nagoela sentitzen dut. Heroina piko bat sartu eta ondorengo adrenalina txutea \u00a0biziko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":50,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[5],"tags":[],"class_list":["post-182","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.3 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Ixileko beltxarga beltzak. - Mundu(ko)loreak<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Ixileko beltxarga beltzak. - Mundu(ko)loreak\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Musika notek dei egiten diote nire arimari. Beraien atzetik noa, lurra ikutzez utzi eta arima galdua izango banintz bezela, partitura guztiko ixiluneetaz ere maitemindu arte. Arnasa ere gelditu egin zait oboearen lehen notek bultzatzen hasi zaizkidanean. \u00a0Nota gozoen izurriteak bere egiten nau. Hegan nagoela sentitzen dut. Heroina piko bat sartu eta ondorengo adrenalina txutea \u00a0biziko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Mundu(ko)loreak\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-12-11T21:07:12+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Geroa Galarraga\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Geroa Galarraga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Geroa Galarraga\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/6150960a02e0c541eb459f3ba6917c87\"},\"headline\":\"Ixileko beltxarga beltzak.\",\"datePublished\":\"2016-12-11T21:07:12+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/\"},\"wordCount\":649,\"commentCount\":0,\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/\",\"name\":\"Ixileko beltxarga beltzak. - Mundu(ko)loreak\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2016-12-11T21:07:12+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/6150960a02e0c541eb459f3ba6917c87\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/2016\\\/12\\\/11\\\/ixileko-beltxarga-beltzak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ixileko beltxarga beltzak.\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/\",\"name\":\"Mundu(ko)loreak\",\"description\":\"Oraina lantzen, etorkizuna ereiten\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/6150960a02e0c541eb459f3ba6917c87\",\"name\":\"Geroa Galarraga\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/08070e963b6b4bc36233d6b567381973e7fd7827510e467c19737ff5c2250dde?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/08070e963b6b4bc36233d6b567381973e7fd7827510e467c19737ff5c2250dde?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/08070e963b6b4bc36233d6b567381973e7fd7827510e467c19737ff5c2250dde?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Geroa Galarraga\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/geroa-galarraga\\\/author\\\/geroa-galarraga\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Ixileko beltxarga beltzak. - Mundu(ko)loreak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Ixileko beltxarga beltzak. - Mundu(ko)loreak","og_description":"Musika notek dei egiten diote nire arimari. Beraien atzetik noa, lurra ikutzez utzi eta arima galdua izango banintz bezela, partitura guztiko ixiluneetaz ere maitemindu arte. Arnasa ere gelditu egin zait oboearen lehen notek bultzatzen hasi zaizkidanean. \u00a0Nota gozoen izurriteak bere egiten nau. Hegan nagoela sentitzen dut. Heroina piko bat sartu eta ondorengo adrenalina txutea \u00a0biziko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/","og_site_name":"Mundu(ko)loreak","article_published_time":"2016-12-11T21:07:12+00:00","author":"Geroa Galarraga","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Geroa Galarraga","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/"},"author":{"name":"Geroa Galarraga","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/#\/schema\/person\/6150960a02e0c541eb459f3ba6917c87"},"headline":"Ixileko beltxarga beltzak.","datePublished":"2016-12-11T21:07:12+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/"},"wordCount":649,"commentCount":0,"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/","name":"Ixileko beltxarga beltzak. - Mundu(ko)loreak","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/#website"},"datePublished":"2016-12-11T21:07:12+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/#\/schema\/person\/6150960a02e0c541eb459f3ba6917c87"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/2016\/12\/11\/ixileko-beltxarga-beltzak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ixileko beltxarga beltzak."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/","name":"Mundu(ko)loreak","description":"Oraina lantzen, etorkizuna ereiten","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/#\/schema\/person\/6150960a02e0c541eb459f3ba6917c87","name":"Geroa Galarraga","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/08070e963b6b4bc36233d6b567381973e7fd7827510e467c19737ff5c2250dde?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/08070e963b6b4bc36233d6b567381973e7fd7827510e467c19737ff5c2250dde?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/08070e963b6b4bc36233d6b567381973e7fd7827510e467c19737ff5c2250dde?s=96&d=mm&r=g","caption":"Geroa Galarraga"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/author\/geroa-galarraga\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/182","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/50"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=182"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/182\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=182"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=182"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/geroa-galarraga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=182"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}