{"id":40,"date":"2013-09-25T20:21:30","date_gmt":"2013-09-25T18:21:30","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/ibon-larrazabal\/?p=40"},"modified":"2013-09-25T20:21:30","modified_gmt":"2013-09-25T18:21:30","slug":"ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/","title":{"rendered":"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan?"},"content":{"rendered":"<p>Municheko unibertsitatean, 1992. urtean, antzinako zibilizazioetan kontsumitzen ziren drogei buruzko ikerketa zabal bat egiten hasi ziren. Ikerketa honen barruan, Svetla Balabanova doktorearen laguntza eskatu zuten, Ulmeko unibertsitateko toxikologoa, giza gorputzetan drogen aztarnak bilatzeko metodo berriztatzaile batzuen asmatzailea. Balabanova doktoreak Munichko museoan gordeta zegoen 21. Dinastiako momia bat aztertu zuen, Henut-Tawy, Bi Lurraldeetako Andrearen momia hain zuzen ere. Azterketaren emaitzek txundituta utzi zituzten Balabanova eta bere taldea, zeren momia honen ile, azal eta hezurretan, nikotina, kokaina eta haxix aztarnak aurkitu baitzituzten.<\/p>\n<p>Botanika eta kimika eskuliburuek nikotina tabako landaretik soilik eratorritako sustantzia bat dela diote, eta kokaina, koka landaretik eratorritakoa, eta landare bi hauek amerikar jatorrikoak direla. Historia liburuek bestalde Kolonek Amerika 1492an aurkitu zuela diote, tabakoa Europara Amerikatik Sir Walter Raleighek ekarri zuela, eta kokaina Victoria erreginaren garaian. Henut-Tawyren momiak 3.000 urte bazituen, zer egiten zuten sustantzia haiek han?<!--more--><\/p>\n<p>Balavanova doktoreak beste hiru laborategi ezberdinetara bidali zituen laginak azterketa berriak egiteko, eta hiruretan emaitzak berdinak izan ziren.\u00a0 Orduan bere aurkikuntza argitaratzera ausartu zen. Ia aho batez iruzurgiletzat hartu zuten, nahiz eta doktoreak erabilitako ikerketa metodo berberak aurretik drogen erabilera frogatzeko erabili zituenean, milaka polizia ikerketan, epaile edo auzitegien aurrean, guztiz fidagarritzat hartu bazituzten ere.<\/p>\n<div id=\"attachment_45\" style=\"width: 260px\" class=\"wp-caption alignleft\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-45\" class=\"size-full wp-image-45\" title=\"\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg\" alt=\"Ramses II.aren momia\" width=\"250\" height=\"174\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-45\" class=\"wp-caption-text\">Ramses II.aren momia<\/p><\/div>\n<p>Balabanova iruzurgiletzat jarri zituztenei datu bat ahaztu zitzaien, alegia, 1992koa ez zela mota honetako lehenbiziko aurkikuntza: 1976an Ramses II.aren momia Parisko Gizateriaren Museora heldu zenean, bertako doktore batek, Michelle Lescotek, momiaren bendetan tabako orrien aztarnak aurkitu zituen. Jakinarazi zuenean, arkeologo baten pipatik eroritako orriak izan behar zutela esan zioten, baina berak ikerketan sakondu zuen eta momiaren erraietan tabako orrien aztarnak eta baita tabako landareetan bizi den intsektu batenak aurkitu zituen. Baina inork ez zion jaramon handirik egin.<\/p>\n<p>Hasierako emaitza ulertezin hari azalpen bat bilatzeko asmoarekin, Municheko museoko beste bederatzi momiak aztertu zituen Ulmeko\u00a0taldeak, antzeko emaitzekin. Gainera, jaso zituzten kritikak ikusita, alemaniar ikertzaile hauek Europako museoetan gordeta zeuden beste momiak ikertzera jo zuten, eta hauetako 134n kokaina eta nikotina aztarnak aurkitu zituzten. Balabanova eta bere taldearen ikerketen emaitzak hasiera batean gehien kritikatu zituen egiptologo batek ere, Manchesterko Museoko Rosalin David doktoreak, bere museoko momietan azterketa berdinak egin ondoren nikotina aztarnak aurkitu zituenean, erabat \u201charrituta\u201d gelditu zela aitortu behar izan zuen.<\/p>\n<p>Kasua, hortaz, ez zen inola ere ezohikoa, eta galdera interesgarriak sortzen zituen Historia eta Botanikaren inguruan dauzkagun zalantzagabeko egia askori buruz. Erantzun errazik ez zeukaten galderok eta egia esateko, egun, erantzun guztiz ziurra ez dago (antza) aurkikuntza honek sorrarazten dituen galderentzat, proposatu diren azalpenetatik batek ere ez baititu zalantza guztiak aldentzen.<\/p>\n<p>Balabanovari egin zioten kritikarik leloena zera izan zen, aurretik ez zela gorputan nikotina edota kokaina inoiz aurkitu, baina erantzuna erraza zen: ez zen aurretik aurkitu ikerketa metodoak guztiz berriak zirelako 1992an, eta gorpuekin ez zirelako erabili. Geroago erabili dira eta beste droga batzuk ere aurkitu dira gorpu ospetsutan.<\/p>\n<p>Historialarien partetik bestelako ustezko azalpen bat proposatu zen: Balanova eta bere taldeak aztertutako momiak ez zirela benetakoak, antzinako Egiptokoak alegia, baizik eta garai modernoago batean aldatutako gorpuak. Antza denez momiak egiteko erabiltzen zen betuna oso baliotsua zen, eta XVI. mendean momia lapur ugari egon omen zen, benetako momien lekuan beste gorpu \u201cberriago\u201d bat uzten zuena. XIX. mendean ere, arkeologo berri ugari Egiptotik zebilenean, hauetako asko bertokoen iruzurren biktima izan zirela diote azalpen hau defendatzen dutenek, eta momia bezala gorpu edo gorpuzki \u201cmodernoagoak\u201d saldu omen zizkiotela (eta kasu bietan eskuragai zeuden gorpu bakarrak erretzaile drogazaleenak omen ziren, hau defendatzen dutenen ustean). Baina teoria hau defendatu zuen lehenengotarikoa, aurrerago aipatu dugun David doktoreak berak, Municheko momiak aztertu ondoren benetakoak zirela berretsi zuen (benetakoak ziruditela esan zuen).<\/p>\n<p>Kimikaren alorretik beste balizko azalpen bat proposatu zen: nikotina eta kokaina bestelako alkaloideetatik eratorrita direla. Momiak egiterakoan atropina edo antzekorik erabili zela dio teoria honek, baina gorpuen usteltzearekin hauek nikotinan eta kokainan bilakatu zirela. Teoria hau frogatu gabe dago, inoiz ez baita dokumentatu usteldurak nikotina edo kokaina sintetizatzen dituela.<\/p>\n<p>Aurkikuntzak erasandako beste alor batetik, Botanikatik, beste azalpen posible bat ekar dezakegu: tabako eta koka landareak edo hauen antzeko beste batzuk, nikotina eta kokaina zeuzkatenak, Afrikan bazeuden beste garaietan, baina geroago desagertu ziren. Probabilitate eskaseko teoria da, landare horien aztarnen bat edo lekukotzaren bat izango genuelako (papiroetan, hieroglifikoetan\u2026) eta ez soilik momietan aurkitutako aztarnak.<\/p>\n<p>Azkenik, Balavanova eta bere taldearen lanari egin zitzaion beste kritika bat bere metodologiarena izan zen, baina izatez, aurrerago esan dugunez, taldeak erabili zituen kromatografia eta inmunologia probak, orokorki onartuta daude drogen erabilera frogatzeko, polizia ikerketetan, kirolariekin edo lan arloko auzietan ere. Are gehiago, eszeptiko eta kritiko batzuek proposatutako ustezko azalpen bat zera izan zen, momiak museoetan erretzaileen tabakoz kutsatuak izan zirela, baina erabilitako metodologiak kanpo kutsaduraren posibilitatea saihesten zuten, laginak aztertu aurretik garbituz. Gainera: koka nondik zetorren ba? Arkeologoek eta museo zaindariek erre ez ezik kokari ere ematen al zioten ala?<\/p>\n<p>Hala ere, kutsadurarena da oraindik (nire uste apalean) azalpen \u201clogikoena\u201d, ez erretzaileen \u00a0kutsadurarengatik, baizik eta tabakoa eta koka gorpuetan, momietan, beranduago, Amerikako aurkikuntzaren ondoren sartuak izan zirelako.\u00a0Momiak kontserbatzeko egin behar izan zen hau, bai tabakoa eta bai koka intsektuak edota bakteriak hiltzeko adibidez indartsuak zirelako. Baina hau norbaitek egin bazuen, lekukotza idatzia edo ahozkoa ez zuen utzi.<\/p>\n<p>Balabanovak berak ere teoria honen beste bertsio bat defendatzen du nikotinaren presentzia azaltzeko. Doktoreak, K.a. 3.700. urtetik K.o. 1.100. urtera arteko 3000 gorpuen laginak aztertu ondoren, bai Europan eta bai Asian tabakoa ezaguna izan behar zuela berretsi zuen. Balabanovaren teoria hau da: tabakoa momifikazio prozeduran erabiltzen zen, eta hura zen antzinako egiptoarren sekretuetako bat.<\/p>\n<p>Kokainari buruz ordea ez zuen antzekorik aurkitu, eta bere azalpenak oraindik historialari eta arkeologo ia guztien kritikak eragiten ditu: antzinako egiptoarrek Amerikako biztanleekin harremanak zeuzkaten eta bertatik zekarten koka.<\/p>\n<p>Beraz, kritika batek ere ez digu azalpen guztiz ziur bat ematen, baina bestalde Balabanovaren ikerketen emaitzek iradokitzen dituzten beste azalpenek ere defentsa nahiko zaila daukate: kokaina eta tabakoa Amerika eta Afrikaren arteko Kolonaurreko harremanen froga dira? Gogorra egiten da halako zerbait froga hain eskasekin mantentzea. Antzinako egiptoarrak nabigazioan nahiko kaskarrak zirela badakigu, eta gainera, tabakoa eta koka ohikoak izan balira antzinako Egipton, haien erabileraren beste lekukotza izango genuke (beste droga batzuen erabileraren lekukotza badaukagu papiro eta hieroglifikoetan, loto landareena edo mitxoleta haziena esaterako), edo landare hauen orriak momiekin ehortziko ziren, Peruko momia batzuekin gertatu zen bezala, eta halako aztarnarik ez da inoiz aurkitu.<\/p>\n<p>Laburbilduz, aurkikuntza txundigarri bat, gure Historiaren eta Botanikaren ezagutza zalantzan jartzen duena eta erantzunik gabeko hainbat galdera sorrarazten dituena. Baten batek hemen laburbildu ez dudan azalpen berriagoren baten informaziorik baldin balu, mesedez, jakinaraziko balit eskertuko nioke.<\/p>\n<p>BALABANOVA , Svetla: &#8220;First Identification of Drugs in Egyptian Mummies&#8221;<\/p>\n<p>WELLS, S.A,: &#8220;American Drugs in Egyptian Mummies&#8221;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Municheko unibertsitatean, 1992. urtean, antzinako zibilizazioetan kontsumitzen ziren drogei buruzko ikerketa zabal bat egiten hasi ziren. Ikerketa honen barruan, Svetla Balabanova doktorearen laguntza eskatu zuten, Ulmeko unibertsitateko toxikologoa, giza gorputzetan drogen aztarnak bilatzeko metodo berriztatzaile batzuen asmatzailea. Balabanova doktoreak Munichko museoan gordeta zegoen 21. Dinastiako momia bat aztertu zuen, Henut-Tawy, Bi Lurraldeetako Andrearen momia hain [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":80,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[5],"tags":[],"class_list":["post-40","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-lekuz-eta-garaiz-kanpoko-objektuak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? - Liber Prodigiorum<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? - Liber Prodigiorum\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Municheko unibertsitatean, 1992. urtean, antzinako zibilizazioetan kontsumitzen ziren drogei buruzko ikerketa zabal bat egiten hasi ziren. Ikerketa honen barruan, Svetla Balabanova doktorearen laguntza eskatu zuten, Ulmeko unibertsitateko toxikologoa, giza gorputzetan drogen aztarnak bilatzeko metodo berriztatzaile batzuen asmatzailea. Balabanova doktoreak Munichko museoan gordeta zegoen 21. Dinastiako momia bat aztertu zuen, Henut-Tawy, Bi Lurraldeetako Andrearen momia hain [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Liber Prodigiorum\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-09-25T18:21:30+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Ibon Larrazabal\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ibon Larrazabal\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/\"},\"author\":{\"name\":\"Ibon Larrazabal\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#\/schema\/person\/d2d16871636cf961fff92b9172cd1f54\"},\"headline\":\"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan?\",\"datePublished\":\"2013-09-25T18:21:30+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/\"},\"wordCount\":1082,\"commentCount\":1,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg\",\"articleSection\":[\"Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/\",\"name\":\"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? - Liber Prodigiorum\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg\",\"datePublished\":\"2013-09-25T18:21:30+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#\/schema\/person\/d2d16871636cf961fff92b9172cd1f54\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/\",\"name\":\"Liber Prodigiorum\",\"description\":\"Zientziak nahiz historiak argitutako hainbat ilunpe eta oraindik argitu gabeko beste hainbeste\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#\/schema\/person\/d2d16871636cf961fff92b9172cd1f54\",\"name\":\"Ibon Larrazabal\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d8dc802afd3ea2a5bd1045089a53bb735022b65b9a7f556c2cbf41a1e9634004?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d8dc802afd3ea2a5bd1045089a53bb735022b65b9a7f556c2cbf41a1e9634004?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Ibon Larrazabal\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/author\/ibon-larrazabal\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? - Liber Prodigiorum","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? - Liber Prodigiorum","og_description":"Municheko unibertsitatean, 1992. urtean, antzinako zibilizazioetan kontsumitzen ziren drogei buruzko ikerketa zabal bat egiten hasi ziren. Ikerketa honen barruan, Svetla Balabanova doktorearen laguntza eskatu zuten, Ulmeko unibertsitateko toxikologoa, giza gorputzetan drogen aztarnak bilatzeko metodo berriztatzaile batzuen asmatzailea. Balabanova doktoreak Munichko museoan gordeta zegoen 21. Dinastiako momia bat aztertu zuen, Henut-Tawy, Bi Lurraldeetako Andrearen momia hain [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/","og_site_name":"Liber Prodigiorum","article_published_time":"2013-09-25T18:21:30+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Ibon Larrazabal","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Ibon Larrazabal","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/"},"author":{"name":"Ibon Larrazabal","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#\/schema\/person\/d2d16871636cf961fff92b9172cd1f54"},"headline":"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan?","datePublished":"2013-09-25T18:21:30+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/"},"wordCount":1082,"commentCount":1,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg","articleSection":["Lekuz eta garaiz kanpoko objektuak"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/","name":"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? - Liber Prodigiorum","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg","datePublished":"2013-09-25T18:21:30+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#\/schema\/person\/d2d16871636cf961fff92b9172cd1f54"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2013\/09\/250px-RAMmummy.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/2013\/09\/25\/ze-arraio-nikotina-eta-kokaina-egiptoar-momietan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/","name":"Liber Prodigiorum","description":"Zientziak nahiz historiak argitutako hainbat ilunpe eta oraindik argitu gabeko beste hainbeste","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#\/schema\/person\/d2d16871636cf961fff92b9172cd1f54","name":"Ibon Larrazabal","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d8dc802afd3ea2a5bd1045089a53bb735022b65b9a7f556c2cbf41a1e9634004?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/d8dc802afd3ea2a5bd1045089a53bb735022b65b9a7f556c2cbf41a1e9634004?s=96&d=mm&r=g","caption":"Ibon Larrazabal"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/author\/ibon-larrazabal\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/users\/80"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=40"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=40"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=40"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ibon-larrazabal\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=40"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}