{"id":1218,"date":"2016-09-06T12:02:58","date_gmt":"2016-09-06T10:02:58","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/ignazio-aiestaran\/?p=1218"},"modified":"2016-09-06T12:02:58","modified_gmt":"2016-09-06T10:02:58","slug":"errepublikarik-gabeko-populismo-hori","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/","title":{"rendered":"Errepublikarik gabeko populismo hori"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter  wp-image-1219\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg\" alt=\"Liri-Handi-2\" width=\"530\" height=\"395\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cEste libro es fundamental para entender Podemos\u201d, \u201cAhal Dugu ulertzeko liburu hau beharrezkoa da\u201d, erran zuen Pablo Iglesiasek Madrilgo unibertsitate batean, <em>En defensa del populismo<\/em> liburua aurkeztu zuenean. <a href=\"http:\/\/especiales.publico.es\/publico-tv\/video\/561532\/pablo-iglesias-en-la-presentacion-del-libro-en-defensa-del-populismo-de-carlos-fernandez-liria\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Aurkezpen hura<\/a> ekitaldi kulturala eta ekintza politikoa izan zen aldi berean, jende gainezka eta txaloka. 2016ko apirila zen, Ahal Dugu alderdiaren euforia agerian zela, 1.000.000 boto galduko zenituztela jakin gabe. Ekitaldi horren bideoa eta Carlos Fern\u00e1ndez Liria filosofoaren liburua beharrezko eta funtsezkoak dira, populismo-mota honen garrantzia eta oztopoak ezagutzeko. I\u00f1igo Errej\u00f3nen makina schmittarra aparte (hori bertze aldi baterako geratuko da), Espainiako erresuman zabaldutako populismo-motaren lagina eskaintzen digute. Hurrengo paragrafoetan Iglesias eta Liriaren estrategia politikoa aztertuko dut, liburu horren aipamen asko erabiliz, jatorrizko zentzua garbiago gera dadin. Aipamenetan parentesi artean orrialde-zenbakia agertuko da. Ohar bat: hemen argitzen dena alderdi baten estrategia filosofiko eta politikoa da, ez tokian tokiko jorratutako lana, ezta proiektu horretan sartu den jendea ere. Testu hau luzea da, eta osorik irakurtzea komenigarria da. Hiru ataletan banatu ditut: 1) <em>Despotismo ilustratutik ezker karikaturizatura<\/em>; 2) <em>Iruditeria antropologiko posmodernoa<\/em>; eta 3) <em>Programa politikoa: hausturarik gabeko keynesianismo konstituzionala<\/em>. Hirugarren atala luzeena da. Laugarren atal motz bat duzu bukaeran, irakurle, testuaren itxiera bezala. Nire ustez, garai baten argazkia osatzen du liburuak, patriarkatu eta kapitalismoaren aurrean irudimenik eta gogorik ezaren erradiografia.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Despotismo ilustratutik ezker karikaturizatura<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Populismo-mota honetan itxurazko paradoxa bat ematen da: herriaren izenean egiten du hitz, baina ez du herrian sinesten. Hori dela kausa, herririk gabeko populismo hau buruzagi karismatiko baten aldekoa da, eta despotismo ilustratu baten eredura igarotzen da erraz. Hau ez da jainkorik gabeko errepublika, baizik eta hiritar fededunen eliza berritua. Fern\u00e1ndez Liriaren liburuaren hitzaurrean Luis Alegre Zahonerok garbi utzi du Pablo Iglesiasen eskuetan botere osoa utzi dutela: \u201cY es sin duda verdad que una iniciativa de este tipo habr\u00eda resultado imposible (total y absolutamente imposible) sin el liderazgo carism\u00e1tico de una figura como Pablo Iglesias\u201d (22). Gauza bera jardungo du Fern\u00e1ndez Liriak hortz artean: \u201ctodo grupo, para poder ser grupo, es carism\u00e1tico. Y no se puede querer lo uno sin querer lo otro. La l\u00f3gica de un nosotros pol\u00edtico exige un cuerpo reunido en torno a una invocaci\u00f3n personalizada\u201d (72). \u201cInvocaci\u00f3n\u201d hau, hel-dei hau, ez da politika ateoaren hizkuntza, erlijioarena baizik; izan ere, Carlos Fern\u00e1ndez Liriak erlijioari buruzko atal bat sartu du liburuan, \u201cRaz\u00f3n y cristianismo\u201d izenekoa (138-161), non katolizismoa eta populismoa elkartzen dituen, teologia politiko zaharraren hotsa belarrira hurbilduz, Carl Schmitten estrategia klasikoaren modura, baina oraingo honetan posmodernitate psikoanalitikoa dela medio: \u201cEl populismo moderno se pregunta c\u00f3mo moverse con eficacia en un universo de s\u00edntomas afectivos imprevisibles. Los cat\u00f3licos, en cambio, hace milenios que encontraron la respuesta al mismo problema\u201d (145). Eta zein da auzi honetarako erantzuna? Proselitismo kristaua: \u201cEl potencial proselitista del cristianismo es, adem\u00e1s, impresionante\u201d (144). Hori dela-eta, lider karismatikoa sortzeko asmoz, gurutzefika erabili behar da, premiazkoa baldin bada:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cEl populismo de izquierdas fue m\u00e1s valiente o, por lo menos, m\u00e1s realista. Ya hemos aludido a ello: el paradigma, sin duda, lo represent\u00f3 Hugo Ch\u00e1vez levantando, ante las c\u00e1maras de televisi\u00f3n, en una mano la Constituci\u00f3n de la Rep\u00fablica y, en la otra, un crucifijo\u201d (152).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Buru karismatikoak ikuskizun erlijioso patriarkala behar du, profeta baten tankera, mitomania teologiko-politiko posmodernotik:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cPodr\u00eda decirse que nos topamos aqu\u00ed con un principio transcendental de las formaciones pol\u00edticas. En resumen, un grupo no se puede representar como un c\u00edrculo cerrado por una circunferencia. Es preciso, para que exista el cierre, un elemento exterior al sistema. Por tanto, un grupo ser\u00e1 en todo caso un cono. Es preciso un mediador, un jefe, un Dios para cerrar una superficie. Nada puede ser cerrado en lo horizontal sin levantar una verticalidad. Esto es tanto como decir que no hay grupo si no hay religi\u00f3n. (\u2026) Organizar es sacar lo uno de lo m\u00faltiple. Pues nada puede cerrar un sistema si pertenece a \u00e9l. El uno en cuesti\u00f3n capaz de cerrar el grupo ser\u00e1 real o simb\u00f3lico, f\u00edsico o m\u00edtico. Pero, en cualquier caso, ser\u00e1 sagrado: fara\u00f3n o secretario, comandante o sacerdote\u201d (48).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Komandante berri bat, faraoi berri bat, jainko berri bat. Mito berri bat beharrezkoa da, euren iritziz, politikan. Hau ez da errepublikanismoa, proselitismoa baizik. Bertze leku batean diosku Fern\u00e1ndez Liriak politikoa beti erlijiosoa izaten dela:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cAl emprender cualquier tarea pol\u00edtica hay que resignarse a un hecho que casi podr\u00eda considerarse material: lo <em>absoluto<\/em> forma parte siempre de la condici\u00f3n de posibilidad de lo pol\u00edtico y, por lo tanto, lo pol\u00edtico no puede prescindir de lo religioso\u201d (48).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hemendik ondorioztatuko du herriaren bidez herritarren gobernua ezinezkoa dela, eta Ilustrazioa defendatuko duela (nola? proselitismo erromantiko-posmoderno honekin?), baina burujabetza herritarrik gabekoa denez, bere ustez kontraesana delako, despotismo ilustratu baterako ateak zabalik utziko ditu:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cEste tipo de consideraciones son, desde luego, un jarro de agua fr\u00eda para ciertas esperanzas de la Ilustraci\u00f3n (que, sin embargo, vamos a intentar defender pese a todo). (\u2026) Si nos tomamos en serio lo anterior, tenemos que concluir que la autorregulaci\u00f3n de lo m\u00faltiple (\u2018autogesti\u00f3n\u2019 generalizada) es un mero <em>flatus vocis<\/em>: \u2018El gobierno del pueblo por el pueblo\u2019 es una noci\u00f3n contradictoria\u201d (49).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Formulazio hauxe ez da politika berria, despotismo ilustratu zahartua baizik: \u00abDena herriarentzat baina herririk gabe\u00bb. Espainiako teorizatzaile askok arazo handia daukate Ilustrazioarekin. Historian zehar Ilustraziorik gabeko nazioa izan denez, oraindik ez dakite zer egin ez Ilustrazioarekin, ez errepublika baten ideiarekin. Goyak primeran ilustratu eta irudikatu zuen bere arte-lanetan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Espainiako erresuman populismo despotiko honek bere lekua har dezan, berdintasunezko ezkerra ezabatu behar izan du. Estrategia honetan, ezkerra irrigarri uzterakoan, ez dute zalantzarik izan. Ahal Dugu alderdiaren izen ospetsuenek behin eta berriro propaganda hau burutu dute. Ildo honetatik Carlos Fern\u00e1ndez Liria ez da beharrekoz kanpokoa izan. Horretarako ezkerraren irrimarra erabili du, erredukzionismo txirriporro eta pedantekeria burgoitik:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cLa izquierda siempre intenta inventar la p\u00f3lvora, ese fue, como ya hemos venido diciendo en este libro, su m\u00e1ximo error. Se empe\u00f1\u00f3 en construir un \u2018hombre nuevo\u2019, a veces estajanovista, a veces marxista, a veces guevarista, a veces deleuziano, foucaultiano o negrista, denunciando las instituciones republicanas de toda la vida como una superestructura ideol\u00f3gica ligada al capitalismo. As\u00ed, el derecho, la ciudadan\u00eda, las libertades individuales, la separaci\u00f3n de poderes, el parlamentarismo, la democracia representativa, en general, se identificaban como cosas burguesas, frente a las cuales hab\u00eda que \u2018inventar algo mejor\u2019 (como dice Foucault en un famoso texto: \u2018Primero destruyamos lo que hay, luego ya se nos ocurrir\u00e1 algo\u2019). El negocio era b\u00e1rbaro, desde luego; de este modo, el enemigo se apropiaba de Kant, Locke, Rousseau o Montesquieu, y nosotros nos qued\u00e1bamos con Stalin y Mao o con algunas l\u00fadicas ocurrencias heredadas del 68\u201d (127).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Fern\u00e1ndez Liriaren aburuz, mundu kapitalista eta nihilista honetan ez dugu premiarik deus asmatzeko. Dena eginda eta emanda dago demokrazia sakrosaindu honetan: legea betetzea eta erakundeak okupatzea baino ez dira beharrezkoak. Zertarako irakurri Marx, Foucault edo Angela Davis, bitartean Kant, Locke eta Montesquieu eskura ditugunean? Hau da hau huskeria. J\u00fcrgen Habermas baten oihartzun sozial-liberalak dirudi.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Tamalez ezker karikaturizatu hau zenbait egileren artean hedatzen hasi da. Duela gutxi, gerra kulturalen hegemoniari buruzko eztabaidan, Nacho Vegas abeslariak \u201c<a href=\"https:\/\/afuegos.wordpress.com\/2016\/07\/16\/hacia-un-populismo-musical\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Sugiero populismo<\/a>\u201d artikulua idatzi zuen, eta han ere Fern\u00e1ndez Liriaren liburuaren tesi nagusia hartu zuen ardatz (egia da, bederen, Vegasen ikuspegia zabalago eta kritikoago agertzen zaigula, eta Ahal Dugu alderdiaren tirabirak erakusteko ahalmena izan duela). Ardatz honetatik ematen du ezkerra hutsaren hurrengoa izan dela arlo kulturalean emaitza herritar eta herrikoiak sortzerakoan: tesi hau ez da aise bidezkotzen, ez Amerikako historia politiko-kulturalean, ez Europakoan, ez Espainiako estatuaren barruan txoko eta herri guztiak aztertzen baditugu. Liriaren ezker karikaturizatuan murgildu arren, Nacho Vegasek behintzat \u201cbotere herritarra\u201d eskatzeko dohaina izan du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Iruditeria antropologiko posmodernoa<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Teoria politiko honetan herria ezer ez denez, gaizki bereganatutako iruditeria (edo irudikeria) antropologiko posmoderno bat jorratu du populismo akademizista honek, hutsalkeriaren eta txingotekeriaren artean. Carlos Fern\u00e1ndez Liriaren kasuan, gure gaizkien jatorria labur adierazten da antropologikoki: masturbatzen diren tximino mintzodunak bertzerik ez gara. Eta esajerazioa ez dela erakusteko asmoz, hona dakartzat bere berbak, hitzez hitz:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cAl mismo tiempo que hablamos, tenemos que satisfacer en el lenguaje algo as\u00ed como la \u2018rabieta absoluta\u2019, la rabieta de un ni\u00f1o que se niega a aprender a hablar. Y mientras nosotros hablamos, al mismo tiempo, el ni\u00f1o que fuimos se masturba con el lenguaje. Ese juego onanista a veces nos deja, de vez en cuando, decir algo, quiz\u00e1s a veces mucho, pero la condici\u00f3n es esa. Somos humanos porque hablamos, pero, como condici\u00f3n de nuestra humanidad, hay un simio que necesita el lenguaje para masturbarse. Un simio que se masturba con palabras\u201d (186).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Sakelako psikoanalisi merke hau dela medio, munduko historia eta antropologia politikoa irudikatzeko gauza da halako ideologia, ahalke barik:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cParece que vivimos en un mundo hipercomunicado, en la sociedad de la comunicaci\u00f3n y, sin embargo, desde otro punto de vista (que fue precisamente el de S\u00f3crates), todo el mundo est\u00e1 masturb\u00e1ndose, cuando habla y cuando act\u00faa, y a veces, incluso dice que est\u00e1 haciendo el amor\u201d (186).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Sokrates gizajoa! Fern\u00e1ndez Liriak bere burua horrela ikusten badu, bere bizitza tximino onanistatzat hartzen badu, ez dugu arazorik honekin. Hala ere, antropologiaren arloan eskasa da bere teoria: etengabe solipsista onanistak izanen bagina, politika kolektiboa soberan izanen litzateke. Ez, ez gara Sadeko markesaren mundu onanistan bizi. Jakina, politikan ez gara ez aingeruak, ez deabruak, akatsez beteriko ugaztun kooperatibo mintzodunak baizik. Antropologia politikoan nik Joxe Azurmendiren <em>Gizabere kooperatiboaz<\/em> <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/ignazio-aiestaran\/2016\/06\/21\/gizabere-kooperatiboa-elkarrekiko-historian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">lana<\/a> nahiago dut, kapitalismo nihilistaren aurrean nire bizitzan, nire auzoan eta gaurko politikan beharrezkoago eta hurbilago delako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Oinarri antropologikoari dagokionez, paralelismo bat aurkitu dut: Joxek erredukzionismo antropologikoa kritikatu zuen, Richard Dawkinsen gene berekoia arbuiatuz. Ez gara gene bakartuak, \u201czerbait\u201d gehiago gara bizitzan zein jendartean, bai biologikoki, bai sozialki. Liriaren tximino onanista mintzodunarekin gauza bera gertatzen zait: oso irudi erredukzionista eta pobrea da. Eta hemen arrisku bat datorkigu: irudikapen ideologiko horrekin herritarren gaitasuna eta ahalmena gutxiesten eta mespretxatzen dira. Pentsaera honekin, tximino edo haur masturbatzaileak izan eta izanen gara. Garbi utzi du Fern\u00e1ndez Liria ilustratuak: \u201cCuando se trata de organizar un movimiento pol\u00edtico, hay que contar con que lo normal es la masturbaci\u00f3n\u201d (202). Horra hor apaiz posmodernoaren ahots ilustratua, gure bizitzak salbatu eta gure bizioak zuzendu nahi dituen gizonezko tutorearena: \u201cUna humanidad que se masturba con el lenguaje necesita <em>instituciones<\/em>\u201d (220). Frera posmodernoen katixima berria dirudi, elizaren bila.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Arazoa da Fern\u00e1ndez Liriaren antropologia narras honek politikan oihartzuna izan duela. Pablo Iglesias politikariak liburu hau <a href=\"http:\/\/especiales.publico.es\/publico-tv\/video\/561532\/pablo-iglesias-en-la-presentacion-del-libro-en-defensa-del-populismo-de-carlos-fernandez-liria\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">aurkeztu<\/a> zuenean, pasarte sasi-psikoanalitiko hauek komentatuz, esaldi batean laburtu zituen: \u201cPodemos funciona porque es sexy\u201d. Ahal Dugu alderdiak funtzionatu du sexy delako! Esnobismo onanistak ez du preziorik nartzisismo politikoan. Tragikomikoa da patriarkatu kapitalistaren menpean halakoa entzutea. Politika denetarikoa da, sexy izan ezik. Hori esatera ausartzen bazara, klase ertaineko gizon zuria zara, ikuskizunaren gizartean zure sex-appeal publikoki saldu nahian.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Programa politikoa: hausturarik gabeko keynesianismo konstituzionala <\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hainbeste hintzontzikeria sexy, hainbeste berritsukeria posmo, baina zer programa politiko ekartzen digu populismo-mota honek? Bada, puntu honetara helduta, saltzen duten keaz gain, atzoko sozialdemokrazia arruntarena da euren programa, bertzerik ez. Erreformista keynesiar hutsak dira, Espainiako erresumaren ordena konstituzionala aldatzeko edo hausteko gogo barik (programa honetan ez dago prozesu eratzaile\/konstituziogile baterako lekurik: prest daude erakundeak onartzeko eta okupatzeko, Estatuaren arkitektura konstituzionala eraldatu barik). Orokorrean, erreformistak dira, bai politikan, bai ekonomian. Goazen ikustera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zer deritzo Fern\u00e1ndez Liriak aldaketa politikoari? \u201cEl m\u00e1ximo de divinidad al que puede aspirar el ser humano se llama <em>progreso<\/em>, <em>civilizaci\u00f3n<\/em>, <em>derecho a la reforma<\/em>\u201d (225). Buruan duena Ilustrazio erreformista da bakarrik, bai Kanten garaian, bai Merkelen garaian. Iraultzak eta hausturak ez dira beharrezkoak historian: \u201cLa raz\u00f3n, por su parte, tampoco pide la luna. No necesita, desde luego, de una revoluci\u00f3n permanente y siempre en escala ampliada, como el capital. Se conformar\u00eda, sin duda, con ejercer el <em>derecho a la reforma<\/em>, lenta, tranquila y precavidamente\u201d (232). Erreforma motel eta trankila ez da erremintarik hoberena, egungo neoliberalismoak natura suntsitu, mundua irauli eta politika ezabatu duenean. Programa honekin beti gertakizunen atzean ibiliko dira, gaurko kapitalismoa azkar eta iraultzailea delako (bai, kapitalismoa iraultzailea da, Margaret Thatcher eta Ronald Reaganek oso ondo ulertu eta eraginkortasun osoz erabili zuten eran).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bide honetatik Ahal Dugu eta Fern\u00e1ndez Liria sozialdemokrata erreformistak dira, eta gainera harro daude. Euren azterketa ekonomikoa Europa keynesiarra da, Syriza eta Podemos buruan: \u201cDesde Syriza y desde Podemos se ha buscado regresar a una normalidad pol\u00edtica de lo m\u00e1s prosaica en otros tiempos. Leyendo a Varoufakis o a su asesor Galbraith \u2013o en Espa\u00f1a a Vicent [sic] Navarro, que elabor\u00f3 el programa econ\u00f3mico de Podemos\u2013 uno no ve m\u00e1s que un intento desesperado de regresar a una cierta sensatez keynesiana, como la que hubo en Espa\u00f1a hasta los a\u00f1os ochenta. Se demanda algo de lo m\u00e1s normal: un Parlamento que pueda legislar sobre la econom\u00eda. No queremos algo mejor que la democracia o el parlamentarismo\u201d (137). Syriza eta Podemos politikan, Varoufakis eta Keynes ekonomian. Hauxe da programa ekonomiko osoa, Espainiako parlamentarismo sozialdemokrataren modura: egungo katastrofe politiko eta ekonomikora ekarri digun klasiko bat. Kapitalismoaren aurka parlamentua da azken hitza demokrazian, fede onez, borondate osoz.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Euren nazioarteko ikuspegia hauxe da. Espainiako estatuari dagokionez, parlamentarismoa azken hitza izanik, ordena konstituzional osoa baiesten dute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cPor ahora, Podemos se ha limitado a entrar en el Parlamento y jurar la Constituci\u00f3n. Podemos no ha buscado algo mejor que la pol\u00edtica. Podemos no ha hecho gala de haber encontrado una nueva forma ins\u00f3lita de hacer pol\u00edtica hasta ahora jam\u00e1s ensayada. Su interpretaci\u00f3n del 15-M ha sido m\u00e1s bien la contraria: con mucha moderaci\u00f3n, se ha empe\u00f1ado en que la pol\u00edtica sea, sencillamente, un poco m\u00e1s parecida <em>a lo que la pol\u00edtica dice ser<\/em>. (\u2026) Nadie pone en duda que la pol\u00edtica es sobre todo eso, eso que dice la Constituci\u00f3n\u201d (136).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ordena konstituzionalak agintzen duenarekin ados daude, eta Espainiako parlamentuan sartuz gero, arazo sistemikoak konponduko dira erreforma motel batekin. Ez dakigu nola: erreforma zentrista sozialdemokrataren bidez ez dakigu nola eraldatuko duten hona ekarri digun bidea, hots, merkatuen menpeko sozial-zentrismo liberala. Keynes gehiagorekin? Varoufakisen agenda ezezagunarekin? Tsiprasen alde Slavoj \u017di\u017eek filosofoak idazten dituen sesto erreformistekin? Bukaeran, keynesianismoa, parlamentarismoa, ordena konstituzionala, erreformismoa eta borondate on hutsala. <em>Dust in the wind<\/em>, kantan bezala. Edo 1982ko PSOE alderdiaren Espainian bezala. Hala populismo-mota honek Espainiako Trantsizioaren Kultura errepikatzen du, nahita edo nahi gabe:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cEn Podemos queremos salvar todo lo que Ciudadanos y el bipartidismo dicen defender, pero salvarlo del modelo econ\u00f3mico que Ciudadanos y el bipartidismo consisten en apoyar. Bueno, bonito y barato\u2026 concreto, firme y de centro. El m\u00e1s dif\u00edcil todav\u00eda\u201d (130).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Guztiontzako ona, polita eta merkea. Talkarik gabekoa. Hori ez da zailena, ezinezkoa baizik: betiko zentro politikoaren promesa, mundu patriarkapitalista aldatu ez duen sozial-liberalismo erreformistaren kea. Itzulinguruka ibiltzeke, Fern\u00e1ndez Liriak baieztatzen digu \u201cprograma\u201d hau sistemaren aurkakoa dela: \u201cNuestro programa puede ser muy <em>preciso<\/em>, muy de <em>centro<\/em> y muy <em>antisistema<\/em> a la vez\u201d (128). Erakundeetara heldu bezain laster, sistema osoa aldatuko da aztikeriaz: epailetza, parlamentua, senatua, monarkia, armada, konstituzioa, zentralismoa, ustelkeria, banka, kapitala, lana, patriarkatua, eliza, xenofobia, kazetaritza, hezkuntza, osasuna, hirigintza, plurinazionaltasuna eta eleaniztasuna. Haiek dena konponduko dute, gainerakoen laguntzarik gabe.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>M15 mugimendua ez zen oso erradikala izan oinarrietan, baina gutxienez Espainiako sistemaren mekanismo demokratikoak zalantzan jarri zituen (garai hartan Trantsizioaren Kulturaren aurka \u201cprozesu eratzaile\/konstituziogileez\u201d mintzatzen hasi zen). Orain, ordea, hau dena desagertu da, baina Ahal Dugu alderdiaren apologistek ziurtatzen digute haiek direla mugimendu horren seme-alabak: \u201cEntre muchas de las tendencias anarcol\u00edquidas del 15-M, Podemos supo extraer de ah\u00ed la defensa de las instituciones frente al anarcocapitalismo de los mercados. Dio el paso, en suma, hacia las instituciones\u201d (121), dio Fern\u00e1ndez Liriak, M15eko mobilizazioaren historia hankaz gora jarriz eta haren zentzua irauliz. M15eko mugimenduaren azken aztarnak ezabatzeko, Pablo Iglesias eta Fern\u00e1ndez Liriak argudio bat erabili dute: erakundeek ez dute zerikusi handirik kalearekin eta plazekin (honetan M15eko aldarrikapen nagusiaren aurkakoak dira). Ez dakigu nola sartuko ziren erakundeetan, \u201ckale\u201d hori gabe: plaza, auzokide eta herritarrik gabeko populismorekin ote? Klase ertaineko gazteen botoekin eta Twitterreko kanpaina <em>millennial<\/em> posmo metropolitarrekin ote?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Luzez aipatuko dut orain <em>En defensa del populismo<\/em> liburuaren pasarte bat, naro aipaturiko paragrafoa, non Fern\u00e1ndez Liriak azpimarratzen duen erakundeen garrantzia, karrikatik at:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cLo nuevo no es estar en la calle, eso ya lo hab\u00edamos probado y lo vamos a seguir probando por la cuenta que nos trae. Lo que s\u00ed que es una novedad es tener diputados, concejales y alcaldes en las instituciones. Eso no lo hab\u00edamos ensayado demasiado. Tener una televisi\u00f3n, como la que inventaron Pablo Iglesias y Juan Carlos Monedero en su momento, eso la izquierda de este pa\u00eds no lo hab\u00eda probado. Lo que no hab\u00edamos probado, lo que s\u00ed es una novedad es tener a Ada Colau de alcaldesa de Barcelona. Las instituciones, en suma, nunca las hab\u00edamos probado. \u00bfQu\u00e9 pasar\u00eda si, adem\u00e1s de en La Tuerka, tuvi\u00e9ramos la posibilidad de intervenir en Telemadrid, en Canal Sur, en TVE? \u00bfQu\u00e9 pasar\u00eda si tuvi\u00e9ramos polic\u00edas que, en lugar de detener emigrantes, investigaran y detuvieran banqueros? \u00bfQu\u00e9 pasar\u00eda si nuestros compa\u00f1eros y compa\u00f1eras antisistema empezaran a ser inspectores de hacienda, jueces, periodistas, alcaldes, concejales, consejeros?\u201d (122)<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Populismo honen ahulezia guztiak agerian geratzen dira oroimenik gabeko esaldi horietan:<\/p>\n<p>1- Kaletik erakundeak bereiztea estrategia miopea da politikan: Ada Colauk Bartzelonako alkatetza eskuratu zuen, kasu, zenbait urtez karrikan etxe-gabetzeen aurka borrokatu ondoren.<\/p>\n<p>2- Bizpahiru metropoli gutxitik landa, La Tuerka telebistaren audientziaren eta formatuaren eragina oso txikia izan da: <em>realpolitik<\/em> ez da Madrilgo youtuber gazteen mundua bakarrik.<\/p>\n<p>3- Espainiako historian erakundeak okupatzen saiatu zen \u201cezker\u201d bat ezagutu dugu: PSOE alderdia. Eta denok dakigu zer gertatu zaion sozial-liberalismo horri erakundeetan, Felipe Gonz\u00e1lezen industria-birmoldaketatik Jos\u00e9 Luis Rodr\u00edguez Zapateroren 135. artikulura.<\/p>\n<p>4- Poliziaz zer esanik ez: Manuela Carmenaren Madrilen eta, batez ere, Ada Colauren Bartzelonan, manteroak eta kaleko saltzaileak atxilotzen ari dira. Ez dakigu zer egingo luketen bankariekin, baina etorkinekin euren klasismoa eta neoliberalismoa ikusi ditugu.<\/p>\n<p>5- \u201cAntisistema\u201d hori: epailetza, kazetaritza eta polizia ez dira egun batetik bertzera aldatuko. Inozokeria da halaxe pentsatzea. Zein mundutan bizi dira? Gero, erakundeetara heltzen direnean, ziurtatzen digute erakundeak ez direla erraz aldatzen. Ez. Arazoa ez dira soilik erakundeak: errealismo-materialismorik eza topatzen dugu ideologia honetan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Badago beste arazo larri bat: populismo honek Espainiako erregetzan mahaigaineratu duen eredua. Mikroeskalan munizipalismoa, makroeskalan Estatuaren erakundeak hartzea, eta bion artean hutsean jaurti eta jaurti. Politika integrala garatuz mailak eta errealitate ezberdinak dauzkagu: udalerria ez da lurraldea, lurraldea ez da Estatua, eta Estatua ez da Europar Batasuna. Fern\u00e1ndez Liriaren irakurketa politikoan, ordea, ez dago arazorik: dena konponduko da erakunde guztiak okupatuz.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cNo era dif\u00edcil de entender. Y no es tan dif\u00edcil de entender que lo mismo podr\u00eda hacerse con nuestras tan vilipendiadas instituciones: un Parlamento es un Parlamento, solo bajo determinadas condiciones se convierte en una estafa; un ayuntamiento es un ayuntamiento, solo bajo determinadas condiciones se convierte en una cueva de ladrones; un tribunal es un tribunal, solo bajo determinadas condiciones se convierte en una broma de mal gusto. No se trata, pues, de inventar algo mejor o m\u00e1s l\u00fadico, creativo o transversal que los parlamentos, los ayuntamientos y los tribunales, sino de cambiar sus condiciones\u201d (123).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hori da hori sinplekeria! Bai, baldintzak funtsezkoak dira erakundeetan, baina erakundeen diseinua ere bai. Hemen Fern\u00e1ndez Liriaren errepublikanismoa ez da errepublikarra: Estatuari eta erakundeei dagokienez, ez digu ezer esaten. Joera hau sintomatikoa da Ahal Dugu alderdiaren apologisten artean: gobernuaren aldaketa eskatzen dute, Estatua aldatu gabe. Jakin gabe, populismo-mota honek Trantsizioaren Kulturaren kontsentsua irmotzen du nahitaez: gogora dezagun nola aldarrikatu zuten \u201caberria\u201d hitza azken hauteskundeetan Estatuaren diseinu eta arkitektura eztabaidatu gabe (horra hor populismoaren desbideratze arriskutsua, atean joka: nork erabakiko du \u201caberri\u201d hori? Populismo honen liderrak ote? Nukleo irradatzailearen eliteak ote? Goitik beherako erabakia izanen litzateke bukaeran). Gai honetan errepublikarik gabeko populismoa dugu, ohiko \u201cerrepublikanismo\u201d monarkiko bertikal espainiarra, betikoa: atzo denak juankarlistak izan ziren, gaur felipistak, eta beti borboien zaleak eta babesleak, Espainiaren zentralismo ekonomiko eta politikoa indartuz (hemen Simona Levik salatutako \u201cmadridozentrismoa\u201d gogora ekarri behar da: \u201c<a href=\"http:\/\/www.vilaweb.cat\/noticies\/de-madridcentrisme-i-independencia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">De madridocentrisme i independ\u00e8ncia<\/a>\u201d). Izan ere, Fern\u00e1ndez Liriak ez du monarkia kritikatzen bere liburuan. Are gehiago, onartu egiten du:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201c(\u2026) en Europa, hay una casta que, sencillamente, vive fuera de la ley. No es que el rey sea inviolable, es que la mayor parte de las decisiones que determinan nuestra vida cotidiana, casi todas las cosas importantes, se deciden fuera del Parlamento, en un espacio sin ley\u201d (135).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Berriro parlamentarismoa du hizpide, monarkiaren garrantzia alboan utziz. Espainiako estatua ez da monarkiarik gabe ulertzen Trantsiziotik hona. Espainia deitutako gauza hori IBEX35-Monarkia gunean datza batik bat (ez soilik): askotan saldu digute Espainiaren markaren enbaxadorerik hoberena errege borboia izan dela. Ez da gezurra izan. Saudi Arabia, Maroko eta hainbat herrirekin Espainiako korporazioek negozioa egin dute monarkiaren eskutik. Halaber, printzea zela, \u201ckrisialdi ekonomikoan\u201d Felipe VI.ak banketxeen <a href=\"http:\/\/www.rebelion.org\/noticia.php?id=166203\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">publizitatea<\/a> egin zuen leku askotan, finantza-sistemaren bertuteak salduz. Espainiako zentralismo ekonomiko-politiko honen aurrean, Ahal Dugu alderdiak eta Fern\u00e1ndez Liriak ez dute ez erantzunik, ez irtenbiderik, Estatuaren arkitektura sostengatu gura duten heinean. Hori dela-eta, mendekoak direla ontzat eman ostean, prozesu eratzaile edo konstituziogile errepublikar baterako lekurik ez dago, Fern\u00e1ndez Liriaren liburuaren eta bere alderdiaren estrategiaren arabera. Egun batean erreferenduma eta prozesu konstituziogilea proposatzen dituzte, bertze batean ezetz, bertze behin baietz, eta bukaeran ezetz\u2026 eta hola pasatzen dira erregimenaren egunak. Jarrera horretatik, itxita dago Espainiako estatu monarkikoaren arkitektura irekitzeko abagune oro. Egunotan prozesu eratzaile errepublikar bakarra Kataluniako Printzerriarena da, baina loak hartuta dago luzatutako prozesismoan. Epe motzera (betikoz?) errepublikek iguriki beharko dute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Bukatzeko hitz bi\u2026 edo hamabi <\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Azken buruan, ideologia politiko honen formulazioarekin errepublikarik gabeko errepublikanismoa dugu, herririk gabeko populismoa, M15 mobilizaziorik gabeko parlamentarismoa, ezkerrik gabeko zentrismo sozialdemokrata, kastarik gabeko konstituzio monarkikoa, hausturarik gabeko zentralismoa, utopiarik gabeko idealismo inozoa, materialismorik gabeko pragmatismo hierarkiakoa. Populismo honetan itxura da dena, ez dago hondorik. Politika berria ez da hain berria Espainiako Trantsizioaren Kulturatik. Politika-mota honen tupustarriez berri eman zuen Joseba Sarrionandiak ezkerretik <em>Lapur banden etika ala politika<\/em> <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/ignazio-aiestaran\/2016\/02\/09\/ezkerra-lapur-banden-etikatik\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">liburuan<\/a>, eta ez dut fitsik gehituko, hausnarketa bat bertzerik ez.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Santiago Alba Ricok erabilitako gida-programa bat gogorarazi digu Fern\u00e1ndez Liriak:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u201cEs algo que Santiago Alba resumi\u00f3 perfectamente en lo que, por mi parte, considero el mejor programa pol\u00edtico que ha de servirnos \u2013y que deber\u00eda habernos servido\u2013 de gu\u00eda para todas las luchas del futuro: debemos ser revolucionarios en lo econ\u00f3mico, reformistas en lo institucional y conservadores en lo antropol\u00f3gico\u201d (98).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Iraultzaileak ekonomian, erreformistak erakundeetan eta kontserbadoreak antropologian. Hori diote, baina, <em>de facto<\/em>, erreformistak dira ekonomian, kontserbadoreak erakundeetan eta alegiazkoak antropologian.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Akatsak bai, akatsak ez, Hego Amerikako populismoek baldintza material eta historiko guztiak kontuan hartu zituzten errepublika eratzaile amerikarretan. Espainiako azken ziklo politikoan hasieran populismoaren helburua prozesu eratzaile eta konstituziogilea izan zen, gero erakundeak hartzea oldarka, geroago abagune-leihoa, eta amaieran IKEA katalogo bat, jendearen aberriaren izenean. Orain arte, erretorika akademizista handirik gabe, Espainian populismorik eraginkorrena Alderdi Popularrarena izan da. Hau da hau populismo materialista, patriarkatu eta kapitalismoaren alde! Politika ez da sexy, errefuxiatuek, etorkinek, emakumeek, etxegabeek, langabeek, langileek, torturatuek, hildakoek soberan dakiten bezala. Eta udazken luzea dator, oso luzea. Neguko jauregian elurraren zain daude, eta prest.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Oharra: Tamalez ez dut denborarik blog honetan zuen iruzkinak irakurtzeko. Beraz, irakurle maitea, ez galdu zure denbora blogean idazten. Nahi izanez gero, aprobetxa ezazu zure aisialdia, eta eztabaidatu ideiak zure ingurunean, edo izkiriatu bertze artikulu berri bat, edo ekin bertze lan-mota bati zure auzoan, zure sarean, zure bizitzan, edo dantzatu zure bikotekidearekin. Denbora gutxiegi daukagu, eta gauza ugari daukagu euskaraz egiteko.<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; &nbsp; &nbsp; \u201cEste libro es fundamental para entender Podemos\u201d, \u201cAhal Dugu ulertzeko liburu hau beharrezkoa da\u201d, erran zuen Pablo Iglesiasek Madrilgo unibertsitate batean, En defensa del populismo liburua aurkeztu zuenean. Aurkezpen hura ekitaldi kulturala eta ekintza politikoa izan zen aldi berean, jende gainezka eta txaloka. 2016ko apirila zen, Ahal Dugu alderdiaren euforia agerian zela, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":23,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[57,75],"tags":[],"class_list":["post-1218","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-patriarkapitalismoa","category-trantsizioaren-kultura"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Errepublikarik gabeko populismo hori - KOMUNZKI<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Errepublikarik gabeko populismo hori - KOMUNZKI\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"&nbsp; &nbsp; &nbsp; \u201cEste libro es fundamental para entender Podemos\u201d, \u201cAhal Dugu ulertzeko liburu hau beharrezkoa da\u201d, erran zuen Pablo Iglesiasek Madrilgo unibertsitate batean, En defensa del populismo liburua aurkeztu zuenean. Aurkezpen hura ekitaldi kulturala eta ekintza politikoa izan zen aldi berean, jende gainezka eta txaloka. 2016ko apirila zen, Ahal Dugu alderdiaren euforia agerian zela, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"KOMUNZKI\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-09-06T10:02:58+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Ignazio Aiestaran\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ignazio Aiestaran\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"20 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/\"},\"author\":{\"name\":\"Ignazio Aiestaran\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b\"},\"headline\":\"Errepublikarik gabeko populismo hori\",\"datePublished\":\"2016-09-06T10:02:58+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/\"},\"wordCount\":3965,\"commentCount\":3,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg\",\"articleSection\":[\"Patriarkapitalismoa\",\"Trantsizioaren Kultura\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/\",\"name\":\"Errepublikarik gabeko populismo hori - KOMUNZKI\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg\",\"datePublished\":\"2016-09-06T10:02:58+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Errepublikarik gabeko populismo hori\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/\",\"name\":\"KOMUNZKI\",\"description\":\"&quot;Nire herrian eskerrak ematen dira&quot; (Ren\u00e9 Char)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b\",\"name\":\"Ignazio Aiestaran\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/1b9f02dcbfb7a8048c72a63a3b6302fdfcef5303422189b5039c81e66bb346de?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/1b9f02dcbfb7a8048c72a63a3b6302fdfcef5303422189b5039c81e66bb346de?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Ignazio Aiestaran\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/author\/ignazio-aiestaran\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Errepublikarik gabeko populismo hori - KOMUNZKI","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Errepublikarik gabeko populismo hori - KOMUNZKI","og_description":"&nbsp; &nbsp; &nbsp; \u201cEste libro es fundamental para entender Podemos\u201d, \u201cAhal Dugu ulertzeko liburu hau beharrezkoa da\u201d, erran zuen Pablo Iglesiasek Madrilgo unibertsitate batean, En defensa del populismo liburua aurkeztu zuenean. Aurkezpen hura ekitaldi kulturala eta ekintza politikoa izan zen aldi berean, jende gainezka eta txaloka. 2016ko apirila zen, Ahal Dugu alderdiaren euforia agerian zela, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/","og_site_name":"KOMUNZKI","article_published_time":"2016-09-06T10:02:58+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Ignazio Aiestaran","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Ignazio Aiestaran","Est. reading time":"20 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/"},"author":{"name":"Ignazio Aiestaran","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b"},"headline":"Errepublikarik gabeko populismo hori","datePublished":"2016-09-06T10:02:58+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/"},"wordCount":3965,"commentCount":3,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg","articleSection":["Patriarkapitalismoa","Trantsizioaren Kultura"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/","name":"Errepublikarik gabeko populismo hori - KOMUNZKI","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg","datePublished":"2016-09-06T10:02:58+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2016\/09\/Liri-Handi-2.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2016\/09\/06\/errepublikarik-gabeko-populismo-hori\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Errepublikarik gabeko populismo hori"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/","name":"KOMUNZKI","description":"&quot;Nire herrian eskerrak ematen dira&quot; (Ren\u00e9 Char)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b","name":"Ignazio Aiestaran","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/1b9f02dcbfb7a8048c72a63a3b6302fdfcef5303422189b5039c81e66bb346de?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/1b9f02dcbfb7a8048c72a63a3b6302fdfcef5303422189b5039c81e66bb346de?s=96&d=mm&r=g","caption":"Ignazio Aiestaran"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/author\/ignazio-aiestaran\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1218","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/23"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1218"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1218\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1218"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1218"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1218"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}