{"id":240,"date":"2014-01-24T01:41:16","date_gmt":"2014-01-24T00:41:16","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/ignazio-aiestaran\/?p=240"},"modified":"2014-01-24T01:41:16","modified_gmt":"2014-01-24T00:41:16","slug":"after-zen-kortatu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/","title":{"rendered":"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Denboraren poderioz ikasi dut kultura gorputzaren atal bat dela. Handizkatzen ari naizelakoan egonen da baten bat, hala ere, adibide bat jarriko dizuet. Azken asteotan liburu bat irakurtzeari ekin diot. Roberto Herreros eta Isidro L\u00f3pezek idatzitakoan Kortatu taldearen ibilbidea errepasatzen denez, garaiko abesti batzuk berriro entzuteko gogo bizia izan dut, baina laster konturatu naiz <i>Azken guda dantza<\/i> diskoa baino ez dudala. Nire etxeko diskografian CD formatuan bakarra da. Kasua hauteman bezain fite, gogoratu dut kasete batzuk ditudala, aspalditik entzun gabe. Hala ere, oraindik buruan ditut abesti batzuen hitzak eta erritmoak: \u201cNicaragua sandinista\u201d, \u201cJimmy Jazz\u201d, \u201cMierda de ciudad\u201d, \u201cSarri, sarri\u201d, bertzeak bertze. Horrek erran nahi du Kortaturen arrakasta itzela izan zela, kanta batzuk barneratuta dauzkagulako. Horrexegatik kultura ez da gai etereo eta ukiezina, gure gorputzetan sartu eta zirkulatzen dena baizik. Kultura bizimodu bat da, non gorputzek eta buruek indar berriak askatzen dituzten. Hor datza irudimenaren ahalmen ezezaguna.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-197\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg\" alt=\"ECosas_Aiestaran_txiki\" width=\"427\" height=\"570\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Liburu honetan deskribatzen dena, musika-mota baten azterketa izateaz gain, sasoi baten autopsia da. Kultura baten eta gorpu(tz) batzuen autopsia dela diot. Horren lekuko zuzena izan zen Fermin Muguruza 1985eko irailaren 25eko gauean, hil-kanpaiek jo zutenean, Baionan. Gau hartan, Fermin, Txetx Etxeberri eta bertze lau lagun elkarrekin ibili ziren mahai futbolean jolasten. Ordu erdi beranduago, lau hauek \u2013Etxaniz, Etxaide, Asteasuinzarra eta Irazustabarrena\u2013 hil zituzten bi mertzenariok tiroka, Monbar hoteleko tabernan. Pare-parean, Alex tabernan, Fermin eta Txetx zeuden, sarraskia bete zenean. Lau gorpuen oroimen bizia \u201cHotel Monbar\u201d abestian gorpuztu zen, Ferminen eskuari esker: \u201cLau krabelin gorri gelditu dira oroitzapenean, eta izerdi hotza, kontatzen dudan bakoitzean\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Testuinguru hartan haragiztatu ziren musika bat eta belaunaldi bat. 1985ean, <i>Argia<\/i> astekarian karrikaratutako elkarrizketa ahaztu batean, Kortatuk onartu zuen bere musika \u201cafter trikitixa\u201d zela, txistua eta danbolinaren tradizioa atzean utzi ondoren. Handik gutxira, musikaren iraultza finkatu zuten, Gasteizgrado, Bilbof, Donostiagrado eta Iru\u00f1akov hirian, \u201cafter boltxebike\u201d aldarrikatuz. Post-trikitixa boltxebike hura, ordea, \u201cafter ZEN\u201d ere izan zen. Egun batetik bertzera paisaiak Kurtz koronelaren ehiza-barrutiaren tankera hartu zuen, Intxaurrondoren itzalpean, Bidasoa ibaia ilunpeen bihotzean, Zona Especial Norte \u2013hitzez hitz, Ipar Eremu Berezia\u2013 zedarritu zutenean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gauetik goizera gazteria kriminalizatu zuten, Madrilgo gobernua sozialdemokratak bultzaturiko makineria dela kausa. Gazte oro susmagarri bilakatu zen, anorak iluna, kirol-zapatilak, blue-jeans edo bakero altsituak zituelarik (\u201c<i>Desconf\u00ede especialmente de las personas j\u00f3venes, sobre todo si visten anorak oscuro, pantal\u00f3n vaquero, zapatillas deportivas y bolsa de deportes<\/i>\u201d, zioen ZEN Planak). Honekin belaunaldi oso bat legetik kanpo kokatu zuten, salbuespen egoeran. Garaiko gazteria \u201cafter ZEN\u201d belaunaldia izan zen, Zona Espainolean Nortasuna bilatu nahian.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-199 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/Gladys_Aiestaran_txiki.jpg\" alt=\"Gladys_Aiestaran_txiki\" width=\"414\" height=\"555\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p>Normal<br \/>\n0<br \/>\n21<\/p>\n<p>MicrosoftInternetExplorer4<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><!-- [if gte mso 10]&gt;--><\/p>\n<p> \/* Style Definitions *\/<br \/>\n table.MsoNormalTable<br \/>\n\t{mso-style-name:&#8221;Tabla normal&#8221;;<br \/>\n\tmso-tstyle-rowband-size:0;<br \/>\n\tmso-tstyle-colband-size:0;<br \/>\n\tmso-style-noshow:yes;<br \/>\n\tmso-style-parent:&#8221;&#8221;;<br \/>\n\tmso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;<br \/>\n\tmso-para-margin:0cm;<br \/>\n\tmso-para-margin-bottom:.0001pt;<br \/>\n\tmso-pagination:widow-orphan;<br \/>\n\tfont-size:10.0pt;<br \/>\n\tfont-family:&#8221;Times New Roman&#8221;;<br \/>\n\tmso-fareast-font-family:&#8221;Times New Roman&#8221;;}<\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"line-height: 150%;text-align: center\" align=\"center\"><span>\u00a0<\/span><\/p>\n<p>Garaikar hartan eta bide batez, ZEN Planak topiko batzuk azpimarratu zituen, ipar hiritarren artean zabal zitezen: \u201ckontrako iritziekiko begirunea, giza eskubideekiko begirunea, Konstituzioarekiko begirunea, elkarbizitza baketsuarekiko interesa\u201d. Hauek izan ziren Espainiaren Trantsizioaren kulturaren zutabeak. Baina hitz-jario honek odol-jarioa ezkutatu zuen, Trantsizioa odolez egina baita. Aipaturiko liburuan, Fermin Muguruzak adierazten du Gladys del Estal gure <i>Bloody Sunday<\/i> izan zela. Zoritxarrez gaur jende gazteak ez daki nor izan zen Gladys, nola akabatu zuten Tuteran eseraldi baketsu batean bertatik bertara tirokatua, zein izan zen bere garrantzia Lemoiz eta Tuteran proiektaturiko zentral nuklearrak egin ez zitezen (noizko izanen dugu emakume ekologista honen biografia liburu duin batean?).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>ZEN belaunaldi hartan Kortatu taldeak salto egin zuen: Quilapay\u00fan, V\u00edctor Jara, Paco Ib\u00e1\u00f1ez, Llu\u00eds Llach eta Mikel Laboarengandik Millions of Dead Cops, The Who, The Clash eta Stiff Little Fingers talderako jauzia. Irun hartatik oihu berri bat zabaldu zen, ozenki, Frantzia eta Espainiaren arteko mugatik. Uhinak bezala, horren oihartzuna hedatu zen. Herreros eta L\u00f3pezen libururako prestaturiko hitzaurrean, Bernardo Atxagak izkiriatu du oihartzunak bakoitzari bere erantzukizuna eskatuko diola. Prefosta halaxe izanen da, egun batean arduraren kutxa metafisikoa irekitzen badugu lur eremu honetan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ardurak gora, ardurak behera, egun haietan kontrakultura bat sortu zen, Euskal Rock Erradikala deiturikoa, Trantsizioaren kulturaren faltsukeriaren eta gerra zikin demokratikoaren kontra, Madrilgo Movidatik at, baikortasun progretik eta euskal txepelkeria atzerakoitik kanpo. Hori zela eta, <i>El estado de las cosas<\/i> diskoaren azalean euskal gudari antifaxistek gogorarazten ziguten kultura borroka bat zela, borrokaldi hori akzio- eta erreakzio-indarren eskeman mugatua gelditu zelako galdera bota daitekeen arren. Aipaturiko liburuan Sabino Ormazabalek erraten du egun haietan harreman eta loturak aldi berean antagonikoak, kontraesankorrak eta elkarrekikoak izan zirela. Egia da maiz mundua ez dela zuri-beltzekoa izaten.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/Kortatu_Aiestaran_txiki.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-203\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/Kortatu_Aiestaran_txiki.jpg\" alt=\"Kortatu_Aiestaran_txiki\" width=\"545\" height=\"406\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gaurko gazteenek eskubide osoa dute mundu hau nahi dituzten koloreez margotzeko. Apika kontrakultura hark menpeko kulturatik kultura hegemonikorako bidea hartu zuen, malenkonia eta nostalgiatik. Irakurri dudan liburuan Leire L\u00f3pez Ziluagak gaineratu du euskal adostasunezko kulturan onartu dela 80ko hamarkada mitikoa zela. Baliteke. Mito horren gainean hainbat fetitxe eraiki dira. Gaur instituzionalizatua izan da euskarazko industria kulturala, iragana eta merkatua batuz (sarritan ez da erraza bereiztea non bukatzen den iragan mina eta non hasten den negozioa), berbaldi politikoaren erranahia hustu arte. Ildo honetatik, Leireren hitzak kontuan har ditzakegu:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px\">\u201cEsa centralidad de las letras pol\u00edticas, algo que siempre he buscado en la m\u00fasica que m\u00e1s me gusta, me parece que en el Pa\u00eds Vasco ha tra\u00eddo un discurso pol\u00edtico vac\u00edo en los grupos, que ha hecho que cantar \u2018Eskal presoak etxera\u2019 se haya convertido en un lugar com\u00fan tan grande como, en el indie, cantar sobre el encanto de las peque\u00f1as cosas de la vida de clase media. Se han cantado tantas veces las mismas cosas con letras parecidas que me parece que han perdido su significado\u201d.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Itxuraz, gaur ez dago <i>punk revival<\/i> baterako lekurik. Drogak, industria-birmoldaketa, terrorismoa, tortura, intsumisioa, asaldura, musika, alaitasuna, goibeltasuna, deserria\u2026 Berba guztiak gutxi dira denboraren arrastoak konta ditzagun, hitzez hitz, kolpez kolpe. Nortasun bila ate batzuk ireki ziren eta bertze batzuk itxi. Eta ez dakigu oraindik zer laga zen ate horien bertze aldean, zeintzuk izan ziren atezangoak, baina euskal hiriaren aterpean \u201cMierda de ciudad\u201d entzuten dudan bakoitzean, nire gorputza hasten da abesten, kantatzen edo oihukatzen, arraitasun mingots batekin. Kanta sinplea izanik ere, abesti hartan dena zegoen: gaurko hirien etorkizuna eta iragana. Hala esaten dit nire gorputzak, hiriaren kaka putza sumatzen duenean, edozein kantoitan, edozein galtzada-harritan, non kulturaren gorputzak eta Kurtzen gorpuak nahasten diren.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Denboraren poderioz ikasi dut kultura gorputzaren atal bat dela. Handizkatzen ari naizelakoan egonen da baten bat, hala ere, adibide bat jarriko dizuet. Azken asteotan liburu bat irakurtzeari ekin diot. Roberto Herreros eta Isidro L\u00f3pezek idatzitakoan Kortatu taldearen ibilbidea errepasatzen denez, garaiko abesti batzuk berriro entzuteko gogo bizia izan dut, baina laster konturatu naiz Azken [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":23,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[19,23,33,55,75],"tags":[],"class_list":["post-240","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-euskal-trantsizioaren-kultura","category-fermin-muguruza","category-heriotza","category-musika","category-trantsizioaren-kultura"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu - KOMUNZKI<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu - KOMUNZKI\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"&nbsp; Denboraren poderioz ikasi dut kultura gorputzaren atal bat dela. Handizkatzen ari naizelakoan egonen da baten bat, hala ere, adibide bat jarriko dizuet. Azken asteotan liburu bat irakurtzeari ekin diot. Roberto Herreros eta Isidro L\u00f3pezek idatzitakoan Kortatu taldearen ibilbidea errepasatzen denez, garaiko abesti batzuk berriro entzuteko gogo bizia izan dut, baina laster konturatu naiz Azken [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"KOMUNZKI\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-01-24T00:41:16+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Ignazio Aiestaran\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ignazio Aiestaran\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/\"},\"author\":{\"name\":\"Ignazio Aiestaran\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b\"},\"headline\":\"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu\",\"datePublished\":\"2014-01-24T00:41:16+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/\"},\"wordCount\":1033,\"commentCount\":1,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg\",\"articleSection\":[\"Euskal Trantsizioaren Kultura\",\"Fermin Muguruza\",\"Heriotza\",\"Musika\",\"Trantsizioaren Kultura\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/\",\"name\":\"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu - KOMUNZKI\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg\",\"datePublished\":\"2014-01-24T00:41:16+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/\",\"name\":\"KOMUNZKI\",\"description\":\"&quot;Nire herrian eskerrak ematen dira&quot; (Ren\u00e9 Char)\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b\",\"name\":\"Ignazio Aiestaran\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/1b9f02dcbfb7a8048c72a63a3b6302fdfcef5303422189b5039c81e66bb346de?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/1b9f02dcbfb7a8048c72a63a3b6302fdfcef5303422189b5039c81e66bb346de?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Ignazio Aiestaran\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/author\/ignazio-aiestaran\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu - KOMUNZKI","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu - KOMUNZKI","og_description":"&nbsp; Denboraren poderioz ikasi dut kultura gorputzaren atal bat dela. Handizkatzen ari naizelakoan egonen da baten bat, hala ere, adibide bat jarriko dizuet. Azken asteotan liburu bat irakurtzeari ekin diot. Roberto Herreros eta Isidro L\u00f3pezek idatzitakoan Kortatu taldearen ibilbidea errepasatzen denez, garaiko abesti batzuk berriro entzuteko gogo bizia izan dut, baina laster konturatu naiz Azken [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/","og_site_name":"KOMUNZKI","article_published_time":"2014-01-24T00:41:16+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Ignazio Aiestaran","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Ignazio Aiestaran","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/"},"author":{"name":"Ignazio Aiestaran","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b"},"headline":"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu","datePublished":"2014-01-24T00:41:16+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/"},"wordCount":1033,"commentCount":1,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg","articleSection":["Euskal Trantsizioaren Kultura","Fermin Muguruza","Heriotza","Musika","Trantsizioaren Kultura"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/","name":"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu - KOMUNZKI","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg","datePublished":"2014-01-24T00:41:16+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-content\/uploads\/sites\/25\/2014\/01\/ECosas_Aiestaran_txiki.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/2014\/01\/24\/after-zen-kortatu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"After ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/","name":"KOMUNZKI","description":"&quot;Nire herrian eskerrak ematen dira&quot; (Ren\u00e9 Char)","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/0666e377c007a3dddbc9c2369090b17b","name":"Ignazio Aiestaran","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/1b9f02dcbfb7a8048c72a63a3b6302fdfcef5303422189b5039c81e66bb346de?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/1b9f02dcbfb7a8048c72a63a3b6302fdfcef5303422189b5039c81e66bb346de?s=96&d=mm&r=g","caption":"Ignazio Aiestaran"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/author\/ignazio-aiestaran\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/240","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/users\/23"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=240"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/240\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=240"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=240"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ignazio-aiestaran\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=240"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}