ERRETORIKA SAIO BIDERATZAILEA. Euskara azterketa prestatuz

ignazio-gastaka
0

PDFn eta Word-en eskuragarri:

ERRETORIKA SAIO BIDERATZAILEA. Euskara azterketa prestatu

ERRETORIKA SAIO BIDERATZAILEA. Euskara azterketa prestatu

  1. BERTSIOA

Hasi aurretik, ohartxo bat:  

Esku artean daukazun idatzizko honek ikasle zein irakasle batek erabil dezakeen laguntza bat baizik ez da; bereziki, mintzamen saio bati nahiz idatzizko bati aurre egiteko balia ditzakegun erreminta eta baliabide erretoriko batzuk plazaratzea baino ez du helburu. Horrek esan nahi du, tamalez, ez dituela emaitza onik ekarriko kasu orotan, ezta bermatuko ere (ez baita hori honen xedea). Hemen, balekoaren bidean ez galdeko aholkuak, gomendioak, iradokizunak eta norabideak topatuko dituzu. Egitura erretoriko klasikoak adiskide eta aholkulari izanik, askotan entzun eta aipatzen diren “kohesioa”, “logika”, “koherentzia”, “ordena” eta moduko etiketak zer diren zehaztasunez eta doitasunez agerian jarriko dugu. Har ezazu, bada, aitzindariek erabiltzen zuten iparrorratza izango balitz bezala. Argi izan behar dugu ezjakintasunaren itzaletan izpi bat eskaintzea, sarritan, soberan eta aski izan ohi dela egoera gatzen aurrean amore ez emateko.  Hortaz, animo!

***

EGITURA EREDUGARRIA

Orokortasunetik

1- Sarrera

2- Alde Onak (+)

3- Alde Txarrak (-)

4- Konponbideak (vs)

5- Iritzia

Zehaztasunera

 

Aldamiko Erretorikoaren zergatia,

Diskurtso bati aurre egin aurretik hari logiko bati eutsi behar diogu, nahitaez. Gure hitzek eta esaldiek esan gura dutena behar bezala aditzera emateko ordena behar dugu, bestela, ezinbestean nahasiko gara bai gu -hizlariok, idazleok- bai haiek -entzuleek, irakurleek-. Horretarako, aldamiko erretoriko bati ekingo diogu; hots, gure hitzaldiak oinarri sendoa edukiko duela bermatuko duen konposaketa literarioa.

Horregatik, hain zuzen, OrokortasunetikZehaztasunera gidatuko dugu. Hau da, 5 paragrafotan zatikaturiko idazlan-mintzaldi batean, zati bakoitzari helburu jakin bat eskainiko diogu.

***

1- Sarrera: Gure hitzaldiaren nondik norakoak aipatuko ditugu; esan bezala, zehaztasunetan murgildu gabe. Nolabait azaltzearren, mintzagaiaren gainazalean gaude, epidermisean. Abagunea izango dugu bitxikeriak eta xehetasunak garatzeko, baina ez orain.

            Zelan antolatzen da sarrera?

Bere izenak dioen moduan, “sarrera” gaiaren inguruko alde guztiak aipatu behar ditu. Hau da, gure mezua jasoko duenak argi izan behar ditu, sarrera soila irakurrita (edo entzunda), testuan zehar garatuko ditugun auzi eta kontuak guztiak. Hala, kazetaritza esparruan 5Wek (what, where, when, who & why) duten erabilera bera edukiko luke mota honetako sarrera klasiko honek. Gurera ekarrita:

1º esaldia: Zeri buruz hitz egingo dugu? Gaiaren aurkezpena soila.

2º esaldia: Askotariko ikuspuntuak, perspektiba kontrajarriak, iritzi anitzak, korronte ideologiko ugariak, alde onak eta txarrak, abantailak eta desabantailak, indargune eta ahulguneak, itzalak eta argiak, alde zorrotz eta kamutsak… dituen eztabaidagaia dugula esango dugu. Eta posible bada, zeintzuk diren horiek aipa dezakegu, baina beti modu orokorrean!

3º esaldia: Zelan konponduko ditugu aipatutako alde txar, ahulezia, arazo, desabantaila horiek? Atal honetan bai konponbideak eta bai irtenbideak daudela esanen dugu. Edo, beste aukera bat izan daiteke errealitatea eta hipotesia aurrez aurre jartzea; bestela esanda, 2. paragrafoan egoeraren deskribapena egingo genuke izaera ezkor batetik. Horrek ahalbidetuko gaitu 3. bloke honetan nolakotasun hipotetiko-baikor batetik jorratzeko lanaren amaiera.

4º esaldia: Bereziki iritzi artikuluetan –derrigorrezkoa baita–, baina baita orotariko lanetan ere, gure ikuspuntua zabaltzea ongi egoten eta komeni da. Sarritan ez digute eskatuko baina, demagun egoera bati buruzko kexa bat plazaratu behar diozula ez dakit nongo arduradunari eta iritzi artikulu soila egiteko eskatzen dizutela. Batean zein bestean, iritziak bere toki berezia edukiko du. Batik bat, bakarrik esango dugu gaiak dioenarekin bat egiten dugun ala ez; hots, alde edo kontra gauden, gehiegi azaldu batik. Atal horri dagokio azkeneko paragrafoa!

***

Ohar Garrantzitsua!

Gure diskurtsoaren lehen paragrafoak aditzera emandako esaldi horiez hornituta egonez gero, azaldutako ordena horretan, aise defenda genezake sarrera ongi eraiki baten aurrean gaudela. Gero ikusiko dugunez, blokez bloke jauziko gara ideia multzo bakoitza garatzeko. Gauzak horrela, amaieran gure iritzia zein den ongi garatuko dugu; gogoan izan sarreran soilik aipatu dugula gure kokapena gaiari dagokionez. Modu honetan, gure diskurtsoaren hasiera eta amaiera bat egingo dute; hau da, hitzaldiaren zein idazlanaren muturreko bi  paragrafoak harreman tematikoa edukiko dute, kontaktuan egongo balira bezala. Idatzi dugun orrialdea erditik tolestuko bagenu, goiko eta beheko bi zatiak ukituko lirateke, bai forman eta bai edukian. Horrela, egitura simetrikoa marraztuko dugu: hasi eta buka ideia bera garatuz.

***

  • SARRERA
    1. Gaiaren aurkezpena: Zeri buruz hitz egingo dugu gaur?

Zeri erantzun beharko (ge)nioke?

  1. Zergatik da garrantzitsua gaurko mintzagaia?
  2. Zein da nire iritzia gai honen inguruan?

oro har adierazita! Gogoratu orokortasunean gabiltzala

Esaterako: Gaurkoan egokitu zaidan testuak ……………. du izenburu. Hori dela eta, esango nuke ………..-RI buruz hitz egiten duELA. Hainbat multzotan banatzen ditu planteatu nahi dituen ideiak. Hasteko, egileak ………………… adierazi du. Jarraian, ………………………-ra jauzi egiteko. Eta, Bukatzeko, esango nuke idatzizkoak argi helarazi nahi izan diguLA, gaur egun, ….….. Testuaren Mezu Orokorra aipatu……….

Eta nik erabat ados nago baieztapen horrekin / Eta nik ez nator bat egilearen ikuspuntuarekin.    

Izan ere, ez naiz aditua gai honetan. Horregatik, uste dut ezjakintasunetik arituko naizELA. Alabaina, nire iritzia ematen ahaleginduko naiz. Ezeren gainetik, argi dago eskuartean dugun gaia oso garrantzitsua dELA eta pisu handia daukaLA. Alde batetik, egunero ikusten edo entzuten dudalAKO horri buruzko albiste eta berri ugari. Eta, bestetik, iruditzen zaidalAKO landu behar dugun auzia dELA.

Ikaskideen oharrak gehitu!

***

  1. PUNTURA GURUTZATZEKO ZUBIA

– Besteak beste, telebistako albisteek askotariko ikuspuntuak plazaratzen dituzte

– Besteak beste, telebista-kateek perspektiba ezberdinak planteatzen dituzte.

  • Gaiaren ALDE ONAK / ABANTAILAK / INDARGUNEAK

Zeintzuk izan ahal diren Pentsatu!

  1. Lehenik eta behin, nabarmendu nahiko nuke testuak adierazi duen ideia gako bat. Egia esan, nire arreta bereganatu duELAKO eta, nire iritziz, egileak asmatzen baitu esaten duenean ……Testuaren ideia bat hartu eta aipatu………………………. egin behar dELA.
  2. Horrekin lotuta, bururatu zait une aproposa izan daitekeELA ……(zeozer)……………..
  3. Bestalde, ez genuke ahaztu behar …..hori…. beti izan dELA onuragarria bai gaur egungo gizartearentzat eta bai gu baino lehen zeuden belaunaldientzat.

Ikaskideen oharrak gehitu!

***

  1. PUNTURA JAUZI EGITEKO TRANPOLINA

– Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar da egilearen testuak ñabardura ezkor batzuk ere badituela.

– Hala ere, ezin ditugu ahantzi testuan atzeman ditudan ahulgune jakin batzuk.

– Halere, mahaigaineratu nahiko nuke idazlanean topatu eta nabari ditudan hutsune eta gabezia batzuk.

  • ALDE TXARRAK / DESABANTAILAK / AHULEZIAK
    1. Besteak beste, adierazgarria baino adierazgarriagoa da egileak ez duela ezta aipatu ere ………………………….. Eta niri, izan ere, nahiko garrantzitsua iruditzen zait.
    2. Hari horri tiraka, gogora ekarri nahiko nuke …………………….
    3. Halaber,
    4. Horrekin lotuta,

Ikaskideen oharrak gehitu!

***

  1. PUNTURA HELTZEKO BIDEZIDORRA

– Bestalde, egon badaude konponbide batzuk egoera gatz honi aurre egiteko. Hau da, egoera iraultzeko eta, nahikoa ez bada ere, bide zuzenean aurrera pauso batzuk emateko.

  1. NEURRIAK: Aurreko alde txarrei aurre egiteko konpon- zein irtenbideak
  2. Esaterako, plantea genezake mahai-inguru bat hedabideetan. Izan ere, arestian esan dudan bezala, nik ia-ia egunero entzuten ditut gai honi buruzko albisteak. Horrek esan nahi du audientzia izan baduELA. Hortaz, egokiena, nire uste apalean, izango litzateke adituak gonbidatzea nolabaiteko eztabaida horretan parte hartu ditzaten.
  3. Eta, era berean, haiek eskainitako hausnarketak eta ikuspuntuak erabili beharko genituzke.

Ikaskideen oharrak gehitu!

***

  1. PUNTUKO HEZIA ZEHARKATZEKO SOKA

Bestalde, gauza horiek esatea erraza bada ere / izan arren / nahiz eta erraza izan, horietako batzuk burutuz gero, azaldutako arazoa konpontzetik gertuago egongo ginateke. Horretaz erabat ziur nago.

  1. IRITZIA: Aurretik esandakoa GARATUTA!
  1. Deskribatutako gaiaren ALDE edo KONTRA nago?

ZERGATIK?

(-) Horrenbestez, nik argitu nahi dudan ikuspuntua da ez zaidala batere ongi iruditzen egileak adierazitakoa. Alde batetik, egia delako autoreak hasieran defendatu nahi izan duena. Baina ezin dugu utzi egoera bere horretan jarraitzea. Horregatik iruditzen zain martxan jarri beharko ginatekeela lehenbailehen. Alabaina, gauzak hobetzeke diraute eta, horregatik, hain zuzen ere, guztiok esfortzu txiki bat egin behar genuke gure bizitza, eta besteena, ahal dugun neurrian hobetzeko.

(+) Horrenbestez, argitu nahiko nuke erabat ados nagoela testuak adierazi nahi izan duenarekin. Hasieratik amaierara, argi uzten du gaur egungo gizarteak arazo anitz daukala, eta hori horrela dela aitortu behar dugu. Alabaina, gauzak hobetzeke diraute eta, horregatik, hain zuzen ere, guztiok esfortzu txiki bat egin behar genuke gure bizitza, eta besteena, ahal dugun neurrian hobetzeko.

Ikaskideen oharrak gehitu!

***

 

Gomendio batzuk:

  1. “-K” errazak ongi markatu hitz egiteko orduan. Ergatiboak, zuzentasunaren aldetik, oso garrantzitsuak baititugu.

nik uste dut.

nik esango nuke.

horrek garrantzi handia dauka.

  1. Korrikarik ez. Berba egin ezazue lasai, ez motel ez azkar.

5 minutu egon behar dugu berbetan eta, horregatik, gure hitzaldiaren abiadurak berebiziko garrantzia dauka.

  1. Behar adina konektore / testu antolatzaile erabili.

Ordena eta koherentzia nabariak izan behar dute gure diskurtsoan zehar. Hori dela eta, konektoreen erabilera egokiak xede hori betetzen lagunduko digu.

Gogoratu koherentziak nota osoaren ia laurden bat dela! (%24)

  1. Lasai joan behar duzue azterketara, eta, hori ezinezkoa izanez gero, urduritasuna –ahal duzuen neurrian– kontrolatu.

Ziur egon behar duzue esango duzuenaz, ongi esango duzuelako. Erremintak landu ditugu eta horiek baliatuz gure helburura aise helduko gara.

  1. Bat-batekotasunari dagokionez GOGORATU!
  2. Esaldi sinpleak egiteak ez du esan nahi gure ideiak txarrak eta balio gabekokoak izango direnik. Hortaz, hausnarketak emateko orduan, behar adina esaldi bota, eta nahi adina azalpenak ere bai. Kontua da argiak izan behar dugula!
  3. Perpausak laburrak diren heinean, zailagoa gertatuko zaigu akats gramatikalak egitea. Hortaz, hobe esaldi laburragoak egitea eta batetik bestera joateko KONEKTOREAK erabiltzea.

iii. Ez dakigunean zer esan, zer egingo dugu? Izan ere, isiltasun uneak (huts-uneak) saihestu behar ditugu, ezinbestean. Horretarako:

  • Gure eztabaida kideak botatako gogoeta gure hitzekin laburtuko dugu. Gerora, guk esan behar duguna esateko.
  • Ez duzunean izan astirik esan nahi duzuna pentsatzeko, esaiozu zure kideari ez diozula ulertu, horrek denbora pixka bat emango dizu berriz ere pentsatzeko erantzun batean.
    • Alabaina, kontuz! Guk ere hitz egin behar dugu!

Ikaskideen oharrak gehitu!

***

Gure ideien kaosean ordena jartzeko ohartxo batzuk

Hainbat ideia bururatuko zaigu, edo hobe, behintzat, hala bada. Urduri egongo gara eta, egia esan, ez dugu denbora gehiegirik izango koherentzia modu sendoan ezartzeko. Hortaz, bideak bilatu eta topatu behar ditugu minutuak aurrezteko. Hots, eraginkorrak izan behar dugu. Orduan:

  1. Emandako testuari eta egoerari erreparatuz, ZURE IDEIEN ZERRENDA BAT EGIN:
  1. ideia
  2. ideia
  • ideia
  1. ideia
  2. ideia
  3. ideia
  • ideia
  • ideia
  1. Ongi. Alabaina, zerrenda hori, ziurrenik zikina eta desordenatuta egongo da, azterketa egunaren presioaren poderioz. Horregatik, orain, hari logiko bat josi behar diogu horri guztiari, koherentziaren mesedetan.

Horretarako gogoan izan gure “Aldamiko Erretorikoaren” puntuak!

  1. Sarrera
  2. Alde onak (+)
  3. Alde txarrak (-)
  4. Neurriak! VS
  5. Iritzia

***

  1. Gauzak horrela, orain bi zerrendak nahasteko eta uztartzeko unea iritsi da. Hau da: Ideien zerrenda horretako burutazio bakoitzari gure “Aldamikoaren” zenbakiak egokituko dizkiogu. Modu honetan, adibidez
  2. ideia =         2. (+)
  3. ideia =         4. VS
  • ideia =         3. (-)
  1. ideia =         2.1. (+)
  2. ideia =         1. Sarrera.
  3. ideia =         4.1. VS
  • ideia =         3.1. (-)
  • ideia =         5. Iritzia.

Horrek guztiak esan gura du, gure hitzaldiaren behin betiko ordena honako hau izango litzatekeela:

  1. ideia =         1. Sarrera
  2. ideia =         2. Alde ona
  3. ideia =          2.1. Alde ona

III. ideia        =         3. Alde txarra

VII. ideia       =          7. Alde txarra

  1. ideia =         4. Neurriak
  2. ideia =          4. Neurriak

VIII. ideia     =          5. Iritzia.

 

***

 

Honaino heldu bazara, horrek esan nahi du aurreko guztia irakurri duzula edo, bederen, gainbegiratu izan duzula. Dena dela, hasieran aditzera emandakoa errepikatzeko abagunea baliatuko dut, esanez, aipatutako guzti-guztia jarraitzeak ez duela balekoa bermatuko, eta, bide batez, hori ez dela izan nire xedea dokumentu honekin.

Aitzitik, erremintak eskaintzea, baliabideak ezagutaraztea eta, urduritasunaren aurrean tente eta lasai egoteko ideiak baino ez nituen aurkeztu nahi. Era horretan, azterketa egunean gertatzen dena gertatzen dela, aurrera jarraitu behar dugu eta, erabat argi izan, akatsak izatea eta gauzak nahi bezain ondo ez ateratzea hobetzen jarraitzeko bidean topatu ditugun harriak eta putzuak baizik ez direla. Porrotetatik ikasten da; asmatzeetatik, ez asko, ordea.

Horregatik, animo ‘ta beldurrik ez izan! 

 

Ignazio Gastaka Eguskiza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA