JAKINen 173. aleak liburu elektronikoen inguruko hausnarketa dakar. Interesgarria oso. Batez ere Joan Mari Torrealdairen artikulua. Galdera huen erantzunak eta iritziak ematen ditu besteak beste.
- Liburu elektronikoen etorreraren aurrean mezu apokaliptikoek badute oinarri sendorik?
- Zein aldaketa ekarriko dituela uste da?
- Zein abantaila eta desabantaila ditu? Zer irabaziko dugu, zer galduko?
- Zer irakurriko dugu liburu digital horietan eta zer paperezkoetan?
- Nolakoak izango dira etorkizuneko (hurbil, urrun?) liburu dendak? Eta argitaletxeak?
- Egile eskubideen aferak zein eragin izango du liburu kontsumoan eta produkzioan? Interneteko eduki guztien doakotasuna aldarrikatzeak nor laguntzen du eta nor kaltetzen?
Galdera hauetaz hausnartu nahi duenak badaki non eta zer irakurri.
Baina bukatzeko, edozeinek erantzuteko moduko galdera luzatzen dizuet:
Nola deitu beharko genioke euskaraz liburu elektronikoari?
Aukerak asko dira baina erantzunak oraindik garbiak ez. Eta laister batean izen bat aukeratzen ez badugu ebook hartuko dugu euskararako. Zein proposatuko zenuke zuk?
Hona aukeretako batzuk: Eliburu, ebook, liburuE, liburu elektronikoa, erakurlea…
27zapata@gmail.com
1 Iruzkin
(epostan jasota erantzuna, 27zapatak igoa)
Nere ustez bi aukera ditugu: ebook-aren bidetik jo, eta orduan euskaraz “e” horrek atzean behar luke (“liburuE” polita da), baina orduan deklinatzen lanak izango ditugu (liburuEa atera dut?)…
Aukera honek, baina, ez ote du bariante bat? “Elektronikoaren” “E” hori hartu ordez, ez al digu euskaraz “Liburu digitalak” joko gehiago emango? LiburuDIa, esaterako?
Bigarren aukera sormenera jotzea da, aukerarik ederrena, dudarik gabe. Beharbada “liburu” terminoa ere gaindituz… Ari nauk burua martxan, baina ezer ganorazkorik ez!