Maiatzaren 1ean Santiago Alba Ricok Getarian eman zuen hitzaldian hartutako apunte batzuk dakartzat hona modu eskematiko eta partikularrean berresanda. Esplikatu naizen eta baliagarri izan den esango didazue zuek:
Egin zuen diagnosia:
- Hedabideek isiltasuna erabiltzen dute (des)informatzeko. Adibidea: Tunezen inork ez daki torturatzen dela, hauteskundeetan iruzur egiten dela, preso politikoak daudela, edo berriki meatzarien errebuelta bat izan dela. Aldiz Kubari buruzko notiziak mila eta bat dira.
- Titularrak dira irakurtzen direnak bereziki. Askotan titularrean esaten denaren kontrakoa adierazten da notizian.
- Hizkuntza (lugar común deitzen zion berak) bonbardeatzen dute baliabide poetikoak erabiliz. Nola esan daiteke esaterako “fuego amigo”, “asentamiento” deritze Palestinako koloniei, “kontratistak” deitzen zitzaien Iraken kontratatutako mertzenarioei…
- Gag bisualak dira notizia denak. Kasik plazera emateraino notizia horiek ikusteak.
- Azkenaldian, publizitatearen eta notiziaren arteko nahasketak ari dira egiten hedabide digitalak: Sonyk 2.000 aparailu Afrikan oparitu dituela esatean esaterako.
- Gure kontsumo jendartea destrukzio jendartea da. Dena suntsitzen dugu: ezer ez dugu berrerabiltzen.
- Hedabieek justifikatzen dute helburua eta hil egiten dute humano egiten gaituzte hiru fakultateak: memoria, irudimena eta ezagutza. Ezagutza hil egiten dute informazio okaldika ez baita analisirako tarterik hartzen. Memoria hil egin dute dena bihurtzen dutelako historiko: edozein futbol partidutik hasita edozein politikariren bileretaraino. Eta irudimena lapurtu digute bestearen tokian jartzeko gaitasuna ukatu digutelako.
Egoerari buelta emateko proposamenak:
- Egoera hau salatuta masa handien dekonstrukzioa egitea eta beste espazio liberatu batzuk sortzea.
- Pantailez hustutzea espazio publikoak: autobus, taberna eta kaleetatik pantailak kentzea
- Telebistako (eta interneteko) emisio denborak murriztea.
- Telebista pribatuan ikusteari uztea. Berak auzo bakoitzeko telebista bat egotea proposatzen zuen.
- Telebistaren helburua zentzuzko propaganda egitea litzateke: txertaketa garaiak jakinarazteko eta horrelako gauzetarako.
Hori dena lortu ahal izateko ezinbestekoa da iraultza.