Poteko melokotoia, hi!

Imanol Epelde
3

Ez dakigu euskaraz insultatzen eta biraoak botatzen. Askotan jotzen dugu erdarara irain bila. Gure hizkeran, esanindar handieneko hitzak erdaretatik ekarriak izaten dira gehienetan, eta gu, herren ibiltzen gara geuretik sortzeko, edo geuretik arakatzeko. Adibidez, nola esan norbait alferra dela, betiko “potrohandiaren” partez?

  • Alfergorotza, arraultzaundia, bandidoa, pototaundi, birikaundia, galtzaundia, gibelaundia, gorotza bezain alferra izan, koskobilaundia, lanberria (beti lanez aldatzen ari delako), lanpuxkerra, obispoa, ministroa, olentzero, potrosoa, pottotta…

Edo ergelari, nola deitu “inutilari”?

  • Artaburua, artopila, astapistola, astapitoa, astapuska, astazakila, babalastoa, babalorea, baboa, buruarina, eltzeandia, ergelputza, ganbelua, hontza, kaikua, lerdoa, meloia, melokotoi potekoa, melontzio, memelo, menskila (ments: eskasia), mamala, memelo, lelo, pepelerdo, kirten, inozo, motza, Olentzero, pelelea, pitoa, segapotoa, tonrolio, tuntuna, txatxua, txoropitoa, zakila, zepelantonio, zipotza, zozozakila… makina

Edota faltsuari?

  • Ahoustela, azeria, judas, kamuflatua, komediantea, likitsa, traidorea, ustela, zakurra, zirauna, zuria (izan)

Euskarazko biraoen garrantziaz interesatuta, bada denbora pixka bat, horietatik batzuk jasotzen aritu naizena. Eta pdf batean bildu ditut. Gehienak Biraoak. Nafarroan bilduak liburutik jasoak dira, eta han eta hemen entzun ditudan hitzak gehitzen aritu naiz. Bukaeran, Zarauzko zenbait hitz ere bildu ditut, jada galdu ditugunak, ezezagun zaizkigunak asko, Zarautz hizketan bildumatik jasoak gehienak.

Interesik izanez gero, hementxe duzu esku-eskura. Esanindarra, biraoak euskaraz

Wiki bat osatu beharko genuke akaso, elkarrekin biraoak biltzen eta osatzen joateko…

 

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA