Bihar, uztailak 31, AEBtara noa hiru bat aste pasatzera.
Eta zeinek esan behar zidan niri JFK aireportuan Virginia Harper izango nuenik zain.
Izan ere, orain urtebete baxu nengoen. Momentu gogorrak pasatzen. Nire gaisotasunaren jatorriak aztertzen.
Zergatik gaisotu nintzen?
Eta zailena erantzuten, zertarako?
Inoiz egin gabeko buru janak nerabiltzan. Gure lantokian egiten dugun bezala, balioak, misioak eta bisioak zehaztu nahian nenbilen, ondoren, nire bizitzaren plan estrategiko bat egiteko. Izan nahi nuena definitzeko. Eta izan nahiko nukeenarekin ilusionatzeko. Ez nuen 87 orrialdeko txostenik idatzi. Baina bai eguneroko bat.
Orain urtebete, etenik ez zuen odol jarioaren erdian nengoen. Sinesten nuena zen makrobiotikaren bidez aterako nintzela ataka hartatik. Gaixotasun kroniko bat, hesteetan ultzera bat, betirako izan nahi ez banuen.
Saiatu nintzen makrobiotikaren bidez nire gaixotasun bera gainditu zutenen testigantzak lortzen. Lortu nuen testigantza horietako bat Virginia Harperren liburua izan zen: Controlling Crohn’s Disease: The Natural Way. Orain urtebete liburu hori ari nintzen irakurtzen. Berehala identifikatu nintzen Virginia Harperen testigantzarekin eta egin nuen negar hunkiturik. Ikasi eta ikusi nuen zer eta nola egin behar nuen. Liburu horrekin baikortasunez berrekin nion egiten ari nintzenari.
Urtebete geroago AEBtara noa. Bera izango dut zain aireportuan. Esker on eta agur posten bitartez bera ezagutzera heldu bainintzen. Berekin batera sartuko naiz hitzaldiren bat edo beste eman behar duen konferentzia honetara eta gero bere Tenneesseko etxera joango gara. Deskantsura, deskonektatzera eta bizitza makrobiotikoan sakontzera.
Ondo sentitzen naiz. Egiten ari naizenarekin gustura. Zarauzko hondartzako bainu koxkorrak eta lagun arteko tertuliak faltan botako ditut, baita Ibahim eta familiakok ere, bain luze gabe helduko naiz bueltan.
Uda ona pasa denok!
4 Iruzkin
Milaesker gurekin konpartitzeatik,ez nekien gaixo egon zinela,muxu bat eta ikusi arte.Nik ere ezagutu dut Makrobiotika ondo egon nintzen zaindu nintzanean baina laga eta jarraitzen dut Euskaldunak jaten dugun bezala jaten,nere buruari galdetzen diot,noiz hasiko naiz zaintzen’??????agurrrrrrrrrrrrrrrrr
Mila esker Igone!
Egia esan euskaldunak ez dugu gaizki jaten, eh? Ez beste lekutan baino okerrago. Eta dena ez da janaria ere. Janariak laguntzen du baina badira beste gauza asko kontuan izan beharrekoak. Badakizu, alde emozionala, mentala eta abarrak.
Gauza handia da ondo sentitzea bat. Eta horren bila nabil ni aspaldian…
animoa eta indarra zuri ere Connecticutetik.
[…] Komentatua dut lehenago. Makrobiotikari buruzko jardunaldi batean izan naiz orain egun gutxi AEBtan. Konferentzia pijoa izan da oso. Jende aberatsarentzat egina, leku pijo batean, jatordu pijo eta multikoloredunekin. Ederra eta zaindua oso. Baina mugatua. Osasuna gauza serioegia da dirua dutenentzat bakarrik izateko. Lehengo inpresioa hori. […]
[…] Komentatua dut lehenago. Makrobiotikari buruzko jardunaldi batean izan naiz orain egun gutxi AEBtan. Konferentzia pijoa izan da oso. Jende aberatsarentzat egina, leku pijo batean, jatordu pijo eta multikoloredunekin. Ederra eta zaindua oso. Baina mugatua. Osasuna gauza serioegia da dirua dutenentzat bakarrik izateko. Lehengo inpresioa hori. […]