• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
27zapata
by Imanol Epelde
  • 27zapata

Zakur zintzoak gu!

Imanol Epelde
2008-10-18
1

Hizkuntzak gure pentsamoldea islatzen du. Ez da kasualitatea, esaterako, darabiltzagun biraorik gehienek emakumezkoekin izatea zerikusia eta gauza positiboek gizonezkoekin lotura duten balio edo elementuak izatea. Badakigu koñazo bat zer den, eta badakigu barrabilak edukitzeak zer esan nahi duen. Are nabarmenagoa da euskararen kasua, erdararenak baitira euskaraz esanindar sutsuko esapide gehienak, bizi dugun egoeraren isla fidela ezbairik gabe.

Hitzak bortxatu dizkigute: diskoak kopiatzen ditugunoi pirata deitzen digute (lapurreta egiteko jendea hil, bortxatu eta sutzen zutenekin konparatzen gaituzte). Bazenekiten orain ez dagoela gerrarik munduan, ezta? Orain airez eta lurrez erasotzen dituzte lurrak, interbentzio militarrak egiten dituzte gerrak egin ordez.

Okerrena da ustekabean gu ere euren hiztegi terminologikoaren erabiltzaile fidel bihurtzen garela, (zakur zintzoak gu!). Beste horrenbeste gertatzen da hainbeste amorrarazten nauen makina hitzarekin. Ezin ulertu dezaket nola erabili genezakeen makina hitza norbait zerbaitetan ona dela, paregabea dela adierazteko, makina bat baino gauza tontoagorik eta aspergarriagorik ez dagonean. Eskerrak Beñat Sarasolaren hiztegi berrituan ez dagoen makina hitzaren adiera berri eta oker hori sartua!

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    xarma (e)k dio: Erantzun
    2008-10-19, 16:19

    joe makina haiz eh!! jajajaa
    egiya esan nahiko gaizki hitzegiteyau bai!!!
    etzaik arrazoirik falta!!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kioskoz dekoratutako Arraioenea2008-10-16
Komuneko paperean XLII2008-10-20
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA