Grebaren balorazioa beroan

Imanol Epelde
4

Gaur lanera joan behar izan dut gure ikastetxean 33 langilek grebaren kontrako botoa eman zutelako eta 27k aldekoa. Emaitza horren esplikazioa hauxe da nire ustez:

  • irakaskuntzan oraindik krisiaren eraginik antzematen ez dela
  • batxilergoko 2. mailakoak azterketa globaletan zeudelako (ez dakit ez ote nuen lehenbizi jarri behar hau, ze greba eginda azterketa egunak aldatu beharko ziren, egun bakarrean zuzendu beharko zenbait lan…)

Eta horrek asko esaten du gutaz eta gaurko egunaz:

  • besteren minak eta ezinak axola gutxi digula
  • greba egunaren aldeko mezua ez dela ulertu edo ez dela ulertu nahi izan

Eta ikusita nire inguruko lagunek ere (batzuk greba egin arren) jai eguntzat hartu dutela; mendi bueltak egiteko, paletara jolasteko edo etxea garbitzeko… okurritzen zait oraindik erosoegi, ondoegi, burgesegi bizi garela mundu hobea, justuagoa edo bizigarriagoa borrokatzeko.
Halaz ere, grebaren jarraipena erabatekoa izatetik urrun, irudipena dut jarraipena ikaragarri handia izan dela. Lehen harria jarri dugula, datozen garai zailetarako hortzak erakutsi ditugula. Hau hasiera baino ez dela izan. Gauza asko egin ditugula ondo, besteak hobeto eta asko gaizki:

  • ELA eta LAB euren kontura ibili dira askotan M21 prestatzen greba deialdi ezberdina egiten ariko bailiran
  • M21 egun bera baino irudipena dut mezua sozializatzen eta eguna prestatzen lan handiagoa eta hobea egin zitekeela
  • M21en informazio jarraipena ikaragarria izan da grebaorokorra.infok (eta herri irrati askok) erakutsi duen gisan, borondateko lanean egina

Baina, eta hemen dator garrantzitsuena, benetako lana orain hasten da. Sindikatuek batuta ez jarraitzea, edo batuago ez jarraitzea ez luke inork ulertuko. Ilusioa sortuko duen proiektu parte hartzaileari ohiartzuna emateko desiratzen gaude herritar asko. Ilusioak halabaina ekintzetan eta emaitzetan gauzatu behar dira. Huts egiteko gero eta margen gutxiago daukagu, maniobra zailagoak egin beharko ditugu baina arren! Ez dugu beste biderik. Eta arren! Utzi parte hartzen herriari, bat egiten gaituzten gauzetan indar eginez, bakoitza bere etxeko bitrozeramika berriari begira egon gabe.
Horratan bidelagun izango nauzue!

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA