Orain gutxi, euskal kulturgintzaz eztabaidatzeko proposamen bat aurkeztu zuen Sorguneak ikertegiak, Lorea Agirrek sinatuta*. Gaurko kultur eta hizkuntz politikak diseinatzeko ezinbestean irakurri beharreko proposamena iruditzen zait, batez ere gobernura iritsi berri direnek, bai eta kulturgintzan gabiltzanok ere. Testua interesgarria da euskal kulturgintza sustatzeko estrategia zenbait proposatzen dituelako. Hauek dira horietako batzuk:
- Euskal kulturgintzako eragile sozialak eta gizarte-erakundeak artikulatzeko pausoak ematea. Euskal kulturgintzaren esparru bakoitzaren barruan eta esparru desberdinen arteko eremu orokorrean.
- Gizarte erakundeak bere esparrua ekosistema moduan lantzen hastea eta plangintza egitea: transmisioa, sustapena eta jakintza.
- Herri eta auzoetako kulturgile kolektibo eta sortzaileen arteko konexioa sustatzea
- Euskal kulturgintzaren belaunaldi-transmisiorako bideak sortzea, sortzaile-transmisioa bilatuz, parte hartzaile transmisioa bilatuz, zaletasuna transmisioa bilatuz.
- Hezkuntza arautuan euskal kulturgintzaren transmisioa txertatzea.
- Euskal kulturgintzaren hedapen eta erresonantzia-kutxa antolatzea Euskal Herriko hedabide sisteman.
- Euskal kulturgintzari buruzko jakintzaren arloa indartu eta artikulatzea.
- Euskal kulturgintzari buruzko ikasketak indartzea.
- Euskal sorkuntzaren edukiak internet sarean eta teknologia berrietan txertatzea.
- (euskal kulturgintzako merkatu produktuen) Kanpo-hedapen kuantitatiboa eta kualitatiboa lantzea… hedapen kualitatiboa helaraztea.
- Euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal iraunkor bat sortzea.
Proposamen hori herri(eta)ra ekartzea interesgarria ez ezik, beharrezkoa ere bada. Zarautzen hasi gara mugitzen batzuk. Abenduaren 3a, euskararen eguna, hausnarrean ematea erabaki dugu. Denak izango gara beharrezko bertan, bai instituzioetako ordezkariak, bai herriko kultur eragileak, sortzaileak, produktuak merkaturatzen dituztenak…
Horretarako, Sorguneak ikertegiko kideren bat ekartzen saiatuko gara bezperan, abenduaren 2an, ostiralean. Eta larunbat goiza elkarrekin emanda, helburu hauxe izango dugu:
- euskararen erabilera, ezagutza eta motibazioa bultzatzeko, Zarauzko eragileok (instituzio, sortzaile, merkatari…) zer eta nola egin behar duen jakiteko ideiak argitzea, kulturgintzari dagokionean
- eragile bakoitzaren asmoak besteenekin koordinatzea. Eta jakitea eta adostea bakoitzaren eginbehar eta lan eremuak zeintzuk diren.
Horixe da oraingoz buruan darabilgun ideia. Gure asmoa zer iruditzen zaizun jakitea edo zure beste proposamenen bat jasotzea handia litzateke…
Bota, bota lasai!
*Oharra: Loreak Agirrek idatzitako testua Gipuzkoako aurreko Diputazioarentzat eginiko txostena da berez. Jakinen 183-184 alean aurkitu daiteke testua.
4 Iruzkin
Benetan interesgarria, Imanol! Eta ikuspuntu askotatik, gainera. Ariolarentzat ere baliagarriak zian daitezkeen gauza batuzk topatu ditut, komentatuko ditugu.
Norbaitek irakurri nahi baduz, jakinek oraindik ez du Interneten jarri, beraz, igual errazagoa da hemendik lortzea:
Diagnostikoa: http://www.mondragon.edu/eu/ekt/ikerketa/oraingo-ikerketak/Kultur-bizitzaren-azterketa.pdf
Estrategia: http://www.mondragon.edu/eu/ekt/ikerketa/oraingo-ikerketak/Euskal%20kulturgintzaren%20estrategiak%20garatzeko%20oinarriak.pdf
Eskerrik asko linkengatik Ana!
zuri!
Lehen esandakoaren haritik, hitz hauek Ariolaren txostenean txertatzeko modukoak iruditzen zaizkit, aipu moduan edo (bide batez, erakutsiko luke ez dela guri bururatu zaigun zerbait, baizik eta zerbait lojikoa eta sendoa):
“…sortzaileak sortzeko berezko espazioa behar du, sinergien eta hartu-emanen sinkroniak erraztu ala korapilatu egin dezake bere lana, baina sormena ezin da inondik antolatu, ezin du inork aldez aurretik ziurtatu. Hartu-emanen aberastasunetik elika daiteke, inondik elikatzekotan.”
Eta hori bezala, badira gehiago…
Bai, bai, badira horrelako gehiago. Merezi du testua arretaz irakurtzea…