Pasa den ostirala beste egun historiko bat izan zen Putzuzulo Amets Fabrikan. 5. Kopla txapelketa izan genuen. Kopla saio ederrez gozatu ahal izan genuen, irriaren bidetik. Tartean izan genuen Jon Sarasua ere. Ez txapelketan parte hartzen, baina bai kopla kantari. Beti bezala zorrotz eta suzko agertu zen bere kopla jarriekin, zer pentsatua emateko intentzioz. Gaueko une gogoangarrienetakoa izan zen kantua hasi zenekoa, Gipuzkoako Txapelketako finaleko txistu jotzaileak gaitzat hartuta. Kopla txapelketa osoa Arraio Irratian daukazue entzungai. Jon Sarasuaren koplak hartu eta ekarri ditut nik hona. Berak kantatutako kopla guzti-guztiak pdfan dituzue irakurgai.
Txapelketako finala
hapenning originala
susmoa dut ikututa
denok atera giñala.
Huts dezadan oriñala.
Kargudunek erregalo.
Zein jator zein txorimalo
bereizi ezean, malo.
Lasai jo batzuei txistu
ta beste batzuei txalo.
Sari banaketan doa
min subliminal mordoa
baezpare itxi ahoa.
Prudentziaz oholtzan kantuz
ez da aipatzen laidoa.
Bertsogintzaren elizan
progresismoa kalizan
ta kontsentsua gerizan.
Ardi beltzen artaldean
zeinek nahi du txuri izan?
Txistujotzaile petoa
bi hankadun panfletoa
ia dugu etxekoa
distantzian begiratuz
espezimen konpletoa.
21 Iruzkin
[…] eman dit ba blog honetan idazteko puntua. Aurrekoan Aitor Sarasuaren bertsoak ziren. Oraingoan Jon Sarasuaren koplak. Faktoria saioan entzun berri ditut eta erdizka entzun… Faktoriako lagunei ia non dauden galdetu […]
Ez zait ez gaizki ez ongi iruditzen Kutxakoei txistu egitea, baina batzuek (edo askok) hala egiten badute, errespetatzen dut. Ez zait ez gaizki ez ongi iruditzen Aldundikoei txalo egitea, baina batzuek (edo askok) hala egiten badute, errespetatzen dut. Sarasua eta Egaña apaizek, ordea, badakite non dagoen ongiaren eta gaizkiaren arteko muga eta hor ari dira beraien idealera iristen ez diren jardunbide eta jardunmoduak egurtzen, mini faxismoa eta halakoak aipatuz. Negargarria, benetan.
Txorro! Nik ez ditut Sarasua eta Egaña apaiztzat hartzen. Gertakarien inguruko gogoeta egin dute, kritikaren bidetik. Ez besterik. Gustatu edo ez gustatu, uste dut herri honetan kritika dela gehienetan falta dena, beti aritzen gara zurikeriazko laguntasunean mermeladazko hitzekin. Dutxa hotz bat neguan ez da atseginegia, baina balio du espabilatzeko.
Horixe dute okerrena, apaizak izan ez baina apaiz kamuflatuak bezala jardutea. Artaldearen gidari izan nahi hori egiten zait okaztagarriena, eraman ezina. Aizu, 27zapata, yaketa beraiek beren kritika egin duten, nik ere izango dut ba beraiek kritikatzeko eskubidea, ez?
Txorro!! Ez dakizu zenbat eskertzen dudan zure iruzkina blog honetan. Eskubide oso-osoa duzu, noski, haiek kritikatzeko. Horixe baietz. Baita nik ere nire iritzia emateko. Eta nire iritzia da ongi etorria egiten diedala kritikariei, baita zuri ere, kritikariak kritikatu dituzun neurrian.
Ados. Zentzu orokorrago batean: noiz hasiko dira bertsolari sakrosantu(tu)ak beren pedestaletatik jaisten, eta lurraren mailan, jende xehearen neurrian jartzen? Beste erreferente batzuk behar dira herri honetan.
Erreferentzia gehiago behar dira. Ados. Baina Sarasuarena kasu berezia dela esango nuke. Urteetan egon da isilik eta azken urte honetan hasi da publikoan hizketan. Guk Kopla Txapelketara gonbidatu genuen, eta gustora entzun genuen. Areago, ohorea izan zen guretzat bera gure artean izatea. Uste dut bertsolari asko eta asko daudela publikoa gehiegi eta gehiegitan limurtzen dutenak, beti dena korrekto eta zurikeria dosi handi batekin. Kritikatzeak bere arriskuak ditu jakina, baina nik nahiago horrelakoak. Zer pentsatua ematen duten horiek, gauzak kuestionatzen dituzten horiek.
Eta erreferentzia gehiagori buruz. Uste dut Internetek aukera handia eta ederra ematen duela nork bere iritzia azaltzeko, blogetan, sare sozialetan… Ez dira isilik egoteko garaiak, sortu dezagun bakoitzak gure mikroa eta zabaldu ditzagun gure ideiak sarean.
Gainera, gauza bat esango dizut, egia berdaderoa dena. Sarasua eta Egañaren moskeoa dator Aldundiak egin behar duen erreforma fiskaletik; bertsolaritza “ikuskatzen” hasiko ote diren, badakizu, diru beltzez beteriko xobreak eta…, urteak joan eta urteak etorri, plaza eta plazatxo guztietan egin duten dirutza (bai, dirutza) deklaratu gabea. Kontuak horrela, normala da beraiek Kutxakoaren aldean jartzea, eta Aldundiari jotako txaloekiko urduri. Noiz deklaratu behar dute irabazten duten diru guztia bertsolariek? Hala sos horiei ere, behinola apaizei ematen zitzaien hamarren haien parekotzat jo, eta ezikusi egin behar diegu? Kritiko-kritikari-koblakari, ekin iezaiozue zuen etxeko trapu zikinak ateratzeari…
Joe Txorro! Txorrota itxi ezinik eh? Ondo, ondo. Nik dakidanetik esango dizut bertsolariak Lanku enpresaren bidez kontratatzen dituztenean behintzat legea goitik behera beteaz egiten dutela. Halere, exajerazio hutsa iruditzen zait diozuna, “Aldundiari jotako txaloekiko urduri” horregatik jarri direla. Sarasuak gainera ez du kantatzen plazetan (nire eta askoren penerako), eta diru beltzik izango duen apenas… Eta baldin badu ere zer? Beltza deitzen zaio deklaratzen ez den diruari, ez da legezkoa, baina niretzat zilegi da. Nire eta gure diruz ari dira egiten AHTa, finantziatzen banka pribatua, mantentzen dute Ertzantza, ejerzitoa eta ez dakit zenbat pistola… Bertsolariek egiten dutena ez da delitua. Izatekotan ere instituzioek egiten dutena sarritan.
Eta etxetik ari dira etxea kritikatzen biak. Bertsolaritza euren etxea da eta bertsozaleak ari dira kritikatzen…
Bo, bo, Lanku da bertsolaritzan barra-barra dabilen dirutzatik sos batzuk zuritzeko “tapadera”. Nahiko nuke jakin zenbat deklaratzen duen Lankuk, eta zenbat diru dabilen sakelako xobre erdi-klandestinoetan. Dena den, desbideratu samar gabiltzanez, eztabaida bere bidera ekarri nahi nuke berriz. Sarasuaren koplak berrirakurri ditut eta zinez iruditu zaizkit auzo lotsa sentitzeraino nazkagarriak. Joan dira bertsoak ikusten ia 10.000 lagun, pagatu dute 18na euro txintxo-txintxo, eta “bi hankadun panfleto” deitzen die horietako milaka batzuei, Sarasua ahalguztidunak; zergatik? bankeroari txistu egitearren eta Garitanori txalo egitearren. Hara: denok daukagu eskubidea nahi dugunari txistu edo txalo egitekoa, bertsolaritzaren “aitasantuei” gustatu ala ez, eta oso esanguratsua deritzot mafia finantzarioaren alde jartze horri eta txistulariak -bertsolaritzaren jarraitzaile xeheak, oroi-, berriz, iraintzeari. Hori ez dute ezta futbolistek ere egiten, nahiz eta doazen futbol-zeilaira doazela, milaka irain eta birao entzun behar izan.
Inpresentableak dira, benetan, Sarasuaren koplak eta barkamena eskatu beharko luke, eta errespetu gehixeago erakutsi hurrengoan bertsoaren mundua osatzen duen pertsona xehe asko eta askoren aurrean. Kritika diozu? Kritikarako gaitasuna erakutsi behar da halako erasoei erantzuteko orduan, Imanol, eta ez, Sarasua apaizak esan duelako, eta Sarasua bertsoaren munduan norbait delako, amen-amen egin eta masokismotik pentsatu: ai, ze gaiztoak garen, ze gaiztoak garen, hurrengoan txintxoak izango gara eta bankeroari ipurdia miazkatuko diogu, eta Garitano filoterroristari, aldundiko ordezkari den aldetik, egurra eman. Ez, hurrengoan, txistuak Sarasuari.
Bakoitza berean orduan. Nik ez diot Sarasuari txisturik joko. Ez oraindik behintzat. Ondo izan, Txorro!
Amen.
A! nik ere ez diot txisturik joko, eta ahalegina eginen dut bere eskutik kristoren gorputza hartzeko, baldin eta pulpitutik jaitsita bertsozaleoi barkamena eskatzen badigu, kristau on bati dagokion gisara.
Agian berandu nator eztabaida honetara, baina tira, badaezpada ere nire iritzia eman nahi dut.
Izugarri poztu naiz kopla hauek entzutean. Kontua ez da masokismoa edo pontifikatzea, autokritikarako gaitasuna izatea baizik.
Eta autokritika horren behar handia ikusten dut gure artean.
Txalo-txistu kontu horretaz haratago, iruditzen zait bertsozaleen artean “artalde” jokabideak indar ikaragarria duela. Kiroletan bezalaxe. Talde bateko kideek beren zaletasuna adieraztea oso egokia eta beharrezkoa ere iruditzen zait. Eta jolas horren bidez geure artaldetasun hori ateratzea ere bai.
Baina bertsolaritza bezalako jarduera batean ez. Hor ez dut egoki ikusten “gu ta gutarrrak” hainbeste goraipatze hori, eta “besteak” sistematikoki egurtzea.
Joko sinplista iruditzen zait, eta gainditu beharrekoa.
Alde horretatik, Sarasuaren ekarpena izugarri interesgarria iruditzen zait, zirikatzeko, pentsarazteko, eta finean, bertsolaritzari duintasun are eta handiagoa emateko.
Jonek ausardia erakutsi du, eta oso eskertzekoa iruditzen zait ausardia hori.
Zorionak, Jon!
Imanol,
Zure twit batean kaputxa jantzi didazu, eta nik ez dut halako estalkirik buruan (bueno, baditut zakil-bururako kondoiak, baina bestelakorik ez). Ez zara bada, oraindik su-etenik deklaratu ez duten baten batzuei ideiak ematen ariko… Espero dut ezetz, baina ez nuen espero halako oldarkeriarik zugandik, adierazpenetan beti neurritsu ibiltzen zara eta. Banuen beldur pixkoat, bai: ideien, arrazoiaren eta argudioen mundutik identitatearen lurraldera eraman duzu eztabaida. Anonimotasunetik idazten dut, bai, herri honek duen gaitz endemiko bat saihestearren: informearen gaitza. Norena zaren, nontarra zaren, noren aldekoa… Informeen trafikoa, gauza aski orokorra paraje hauetan, non denok ezagutzen baitugu elkar. Uste dut, ziur egon ez arren, sanoa dela zuk horrenbeste aipatzen duzun autokritikarako, gure identitateaz ahaztea eta bazterrak nahastea, gureko star-sistemtxoa egurtuz, adibidez. Gainera, anonimotasunetik idazteak ez dio apenas lekurik uzten norberaren Ego-aren hegalkadari eta hori ere inportantea delakoan, ba horixe, anonimotasunaren askatasuna maite nik. Badakit ez duela prentsa onik, zer egingo diogu ba? Min egin badidazu ere, eskerrik asko zure blogean nire iritzia jasotzeagatik (nahiz eta anonimoa izan), lan handia egiten ari zara mundu hobeago baten alde.
Bai, arrazoi. Ez nuen ondo egin twit batean zu aipatzea zuri ezer esan gabe. Barkatu minak. Baina ez zait justua iruditzen ez eta duina ere izena gordetzea, zer nahi duzu esatea. Zuk badakizu nor naizen, akaso non bizi naizen, zer egiten dudan, eta akaso zer jaten dudan ere bai. Zuk badakizu koplak norenak diren, non bizi den, noren ahotik atera diren. Baina zu? Nor zara zu? Txorro baino ez zara. Niretzat bai behintzat. Anonimoa. Auskalo nor. Eta horrek zaildu egiten du eztabaida. Mahai batean hizketan enkaputxatu batekin (edo aurpegia estalita duen norbaitekin) aritzea bezala. Uste dut esaten dituzunak defenditu daitezkeela. Zure iritzia da, ez nago ados, baina errespetatzen dut. Zeren beldur zara orduan?
Oso erraza da, errazegia, koldarregia, inork ikusten ez gaituela, identitatea izkutatuta, nahi den guztia botatzea. Eta eztabaidan maila berean ez geundenez, behin baino gehiagotan egon naiz erantzunik ez ematekotan ere. Baina interesatu zait gaia, eztabaida, eta segitu egin dut. Baina pentsatu hurrengo baterako… Txorro ez da inor, ez da ezer.
Ados nago zurekin Joseba!
“Txorro ez da inor, ez da ezer…” Arrangura zara, Imanol; kaputxa jantzi didazu lehenik; eta gutxiesten nauzu, arbuiatzen eta erdeinuz tratatzen. Hala ere, ezagutzen ez zaitudan arren, badakit ogi puska bat zarela eta ez zaitut errudun egiten zure barneko min ezkutuenak mintzo direlarik. Poeta fina baitzara, poema hau dedikatu nahi dizut, anonimotasunaz solastatzen naizelarik zertaz solastatzen naizen jakin dezazun. Paper artean gorderik nuen, eta ai! gaztelaniaz soilik! Zilegi bekit, halere. Eskerrik asko horren zintzoki mintzatzeagatik.
No sé por qué escribimos, querido Imanol.
Y a veces me pregunto por qué más tarde
publicamos lo escrito. Es decir, lanzamos
una botella al mar, harto y repleto
de basura y botellas con mensajes.
Nunca sabremos
a quién ni adónde la llevarán las mareas.
Lo más probable
es que sucumba en la tempestad y el abismo.
Sin embargo, no es tan inútil esta mueca de náufrago.
Porque un domingo
usted me llama de Putzuzulo, Zarautz,
me dice que ha leído cuanto está en la botella
(a través de los mares: nuestras dos lenguas)
y quiere hacerme una entrevista.
Después recibo un telegrama inmenso
(lo que se habrá gastado usted al enviarlo).
En vez de responderle o dejarlo en silencio
se me ocurrieron estos versos. No es un poema,
no aspira al privilegio de la poesía
(no es voluntaria).
Y voy a usar, así lo hacían los antiguos,
el verso como instrumento de todo aquello
(relato, carta, drama, historia, manual agrícola)
que hoy decimos en prosa.
Para empezar a no responderle,
no tengo nada que añadir a lo que está en mis poemas,
dejo a otros el comentario, no me preocupa
(si alguno tengo) mi lugar en la historia.
(Tarde o temprano a todos nos espera el naufragio.)
Escribo y eso es todo. Escribo: doy la mitad del poema.
Poesía no es signos negros en la página blanca.
Llamo poesía a ese lugar del encuentro
con la experiencia ajena. El lector, la lectora
harán o no el poema que tan sólo he esbozado.
No leemos a otros: nos leemos en ellos.
Me parece un milagro
que algún desconocido pueda verse en mi espejo.
Si hay un mérito en esto –dijo Pessoa—
corresponde a los versos, no al autor de los versos.
Si de casualidad es un gran poeta
dejará cuatro o cinco poemas válidos,
rodeados de fracasos y borradores.
Sus opiniones personales
son de verdad muy poco interesantes.
Extraño el mundo el nuestro: cada día
le interesan cada vez más los poetas;
la poesía cada vez menos.
El poeta dejó de ser la voz de la tribu,
aquel que habla por quienes no hablan.
Se ha vuelto más otro entertainer.
Sus borracheras, sus fornicaciones, su historia clínica,
sus alianzas o pleitos con los demás payasos del circo,
tiene asegurado el amplio público
a quien ya no hace falta leer poemas.
Sigo pensando
que es otra cosa la poesía:
una forma de amor que sólo existe en silencio,
en un pacto secreto entre dos personas,
de dos desconocidos casi siempre.
acaso leyó usted que Juan Ramón Jiménez
pensó hace mucho tiempo en editar una revista.
Iba a llamarse “Anonimato”.
Publicaría no firmas sino poemas;
se haría con poemas, no con poetas.
Y yo quisiera como el maestro español
que la poesía fuese anónima ya que es colectiva
(a eso tienden mis versos y mis versiones).
Posiblemente usted me dará la razón.
Usted que me ha leído y no me conoce.
No nos veremos nunca pero somos amigos.
Si le gustaron mis versos
qué más da que sean míos/ de otros/ de nadie.
En realidad los poemas que leyó son de usted:
Usted, su autor, que los inventa al leerlos.
Joeeee… earra! earra! earra! baimena duzu anonimatoan idazten jarraitzeko! Horrela hasi liteke eguna. Mila esker!
“Llamo poesía a ese lugar del encuentro con la experiencia ajena”. “No leemos a otros: nos leemos en ellos.” Aupa Txorro! Ohorea plaza honetan honelako hitzak jasotzea. Eta espero dut hemen idatziko ditudetan zu ere izatea sortzaile, irakurtzen nauzun aldiro sortuko baituzu zuk ere.
Altza!
Kaixo!
Niretzat plazerra izan da Sarasua kantuan entzutea.
Ba al dakizue Leteri Aretxabaletan egin zion omenaldia sarean dagoen? Goienakoek 3 minutu zintzilikatu dituzte. Osorik entzun nahi nuke….
Ez, nik behintzat ez dakit omenaldi hori grabatuta dagoen… Onena Goienakoekin jartzea harremanetan…