Falta zen goizetan malekoiko buelta eguzkiari emana egiten duen emakume beltzarana, falta zen elektroiei autopistak zabaltzen ibiltzen den elektrizista urduria, falta Uan matxinsaltoka aritzen den gazte ile horia. Falta zen inoiz ekuazio matematikorik ateratzen ez zaion ikasle gaztea, falta igandero mendi osteratxoa egitera irteten den agurea, idazle sonatua eta bertsolaria. Eta batez ere falta zen herriko alkatea, euskara eta kultura zinegotzia edo herri ordezkari sentitzen den edozein, Iñaki Uria herrikideari esateko “aupa Iñaki, ez haute 40 urterako kartzelara eramango, ahalegin guztiak egingo dizkiagu hori horrela ez izateko”, otsailaren 20an, Euskaldunon Egunkaria itxi zuten 5. urteurrenean, Zarauzko Lege Zaharren enparantzan arratsaldeko 8etan egin zen elkarretaratzean.
2 Iruzkin
Nik ere aurten 27, hori bai, uda partean (ikastolara karamelurik eraman behar ez, ez eta doinu etengabe hori belarri gorri batzuetatik sartzen).
5 urte ditugu Egunkaria besterik gabe itxi zigutenetik. Ni, hementxe nintzen, gertu oso, andoaindarra izanda. Zer esan horrelako egoeratan? Eskubiderik ez dagoela esan nezake, baina are gehiago kezkatzen nau gertatzen ari direnek ez dutela gaur egun gizartean eragiten, ohitzen ari garela. Nahiago nuke ikasle gazteak, arrazoiarekin edo gabe, manifestaldi edota protestatan aritzea, fotolog-ean eta, orokorrean, interneten beren ‘hazaƱa’ txepelak jartzen aritu beharrean (ikus telebistan agertzen ari diren azken gertakari eskolarrak).
Generazio bat hiltzen ari da, zahartzen, eta ez dugu oinordekorik. Sinismena ez dago modan eta inoiz baino gehiago, ondokoa hankapean edukitzea baloratzen da.
Barka, botalarria ari zait sartzen…
Eztet askoi kontatzeko, asi que…
Que te se ha leve dia.
Banua, aioo ndo segi.