{"id":537,"date":"2011-06-06T08:40:39","date_gmt":"2011-06-06T08:40:39","guid":{"rendered":"http:\/\/www.27zapata.com\/?p=537"},"modified":"2011-06-06T08:40:39","modified_gmt":"2011-06-06T08:40:39","slug":"nire-komunetik-110603-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/","title":{"rendered":"Nire komunetik 110603"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p><a style=\"font-family: arial, helvetica, sans-serif;font-size: 11px;font-weight: normal;padding-left: 41px;color: #2DA274;text-decoration: none;border-bottom: none\" href=\"http:\/\/www.podbean.com\">Podcast Powered By Podbean<\/a>\n\t<\/div>\n<p>Urtea hasi besterik ez zelakoan geunden eta iritsi gara seigarren hilabetera. Aste honetan jarri da martxan hondartza denboraldia\u2026 San Ferminetarako prestaketa lanak ere hasiak direla ikusi dugu\u2026 Uda dugu ia denok buruan. Eta oporrak. Hasiak gara entzuten aurten ere jendeak egin asmo dituen bost izarretako oporraldien detaileak: bat Indonesiara doa, bestea Tanzaniara bizikletarekin, eta hirugarrena Karibera kruzeroan. Oporretan etxean geratzeak ez baitu argazkirik ematen!<\/p>\n<p>Espainiako gizonezkoen futbol liga ere amaitu zaigu eta hori ere bada uda bertan dugunaren adierazgarri. Orain fitxaketa eta kaleratze eta futbol denboraldiaren balorazioz beteta datozkigu kirol orriak. Baina orain, saskibaloiaz ere mintzo dira! Bizkaitarren atzo gaueko balentria ez baitzen gutxiagorako izan! <\/p>\n<p>Eta noski, jokoa jolas bihurtuz Txapeldunen liga irabazita, Bartzelonaren inguruko berriak ere ugari izan ditugu aste honetan. Batez ere Euskal Herrian: kopa gurea bailitzan jaso genuelako aurreko larunbatean taberna eta etxe askotan, euforia eta antsietate sinestezinez. Irabazleen bandoa beti eta denontzat baita\u2026 ezti. <\/p>\n<p>Uda hastear da bai. Eta horren adierazgarri ere bada  Italiako Giroa bukatzea. Baina ai, Alberto Contador gaixoa, hainbeste sufrimendu-neke eta hainbeste etapa oparitu ostean, Francoren garaiko Espainiako ereserki harroa jasan behar izan zuen Milango Duomo katedral arranditsuaren aurrean\u2026 serenitate beldurgarriz. Nahigabe eta errorez jarri omen zioten ereserki hori. Nahigabe bai, ustekabean. Espainiako Real Academia de la Historiaren biografietan Franco  \u201cgeneralisimo\u201d gisa definitzea bezala, \u201cburu eraginkor eta zorrotza\u201d zuela esanez, eta \u201cerregimen autoritario bat sortu zuela, baina ez totalitarioa\u201d. Poesiara gerturatzen da bere bere biografia, aliterazio, erritmo eta kontraposizio ederrez: \u201cautoritarioa bai, totalitarioa ez\u201d. <\/p>\n<p>Enfin. Gerra krimenak egitea leporatuta, Ratko Mladic Hagara eraman duten aste berean, guk Rodezno konde frankistaren Iru\u00f1eako plazetan jarraitzen dugu paseoan pipak jaten. <\/p>\n<p>Gure hiriko kale eta plazez ari garela, ezin ahaztuko dugu Donostiak aste honetan izan duen kultur superbisore mordoaren bisita. Badirudi 2016an bukatuko dela mundua donostiarrentzat\u2026 edo akaso lehenago. Batzuentzat bai behintzat. Segun eta zeinek hartzen duen alkatetza ba\u2026 Kontuak kontu, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik hirutan alkate erdaldunak izango ditugu. Hori seguru. Eta hala ere, aste honetan askok adierazi dute euren harridura, ez delako euskara jakitea eskatuko EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako 42 lanpostutan. Zertan harritu horrekin, herri honetako lehendakari izateko ere ez badago euskararik jakin beharrik! Horregatik beharko ditugu berriz ere, igande honetan bezalako Boga aldarriak eta ibilaldi jaiak, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko, euskaraz elkar goxatzen jarraitzeko, gure hizkuntzan uler gaitzaten nahi dugula aldarrikatzeko.<\/p>\n<p>Gainerakoan, ez da ezer arrarorik gertatu: supermerkatuetako ofertek beti bezain erakargarri eta engainagarri jarraitu dute, beti bezala erori zaizkit sagarrak kaxetatik poltsetara sartzerakoan, baina ingurura fijatzean\u2026 izulaborriak jota bizarrak zutitu zaizkit aste honetan, mehatxuz eta larderiaz nuelako begira\u2026 pepino batailoi bat! <\/p>\n<p>Ikustekoa eta ikastekoa da zentral nuklearren inguruan Alemaniak hartutako erabakia ere. Zentral guztiak 2022rako itxiko dituzte, Garo\u00f1ak artean kez eta petatxoz betea funtzionatzen segiko duen arren. Italian ere erreferenduma egingo omen dute energia atomikoaren inguruan. Erreferenduma. Uau. Zer da hori! Gure hiztegietatik aspaldi desagertu zen terminoa inondik ere. <\/p>\n<p>Bestela, itsasoa zoritxarreko protagonista bihurtu da enegarrenez, Mediterraneoa Europako ametsaren hilerri bihurtu da bart. Piratak ere agertu omen dira gainera, are okerrago, pirata txinatarrak, Googlen orrietan pasahitzak lapurtzen surfean aritzen diren pirata txinatarrak. Frantzian berriz, gero eta gehiago dira gizonezko ministroak emakumeen aurkako bortxaketekin lotura dutenak. Eskerrak gauza batzuk gero eta gehiago jaisten hasi diren: langabezia, petrolioaren prezioa eta etxebizitzena esaterako. Batzuetan behera egiteak ez baitu atzera egitea adierazi nahi\u2026 asteburu basatia denontzat!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Podcast Powered By Podbean Urtea hasi besterik ez zelakoan geunden eta iritsi gara seigarren hilabetera. Aste honetan jarri da martxan hondartza denboraldia\u2026 San Ferminetarako prestaketa lanak ere hasiak direla ikusi dugu\u2026 Uda dugu ia denok buruan. Eta oporrak. Hasiak gara [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":101,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[26],"tags":[111,271,369,525,604,609],"class_list":["post-537","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nire-komunetik","tag-bartzelona","tag-franco","tag-italiako-giroa","tag-pepinoa","tag-txina","tag-uda"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nire komunetik 110603<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nire komunetik 110603\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Podcast Powered By Podbean Urtea hasi besterik ez zelakoan geunden eta iritsi gara seigarren hilabetera. Aste honetan jarri da martxan hondartza denboraldia\u2026 San Ferminetarako prestaketa lanak ere hasiak direla ikusi dugu\u2026 Uda dugu ia denok buruan. Eta oporrak. Hasiak gara [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"27 zapata\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-06-06T08:40:39+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Imanol Epelde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Imanol Epelde\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Imanol Epelde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/2208bcffc9f58c4a77ddfcd8c49b7398\"},\"headline\":\"Nire komunetik 110603\",\"datePublished\":\"2011-06-06T08:40:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/\"},\"wordCount\":549,\"commentCount\":0,\"keywords\":[\"Bartzelona\",\"Franco\",\"Italiako Giroa\",\"pepinoa\",\"txina\",\"uda\"],\"articleSection\":[\"Nire komunetik\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/\",\"name\":\"Nire komunetik 110603\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-06-06T08:40:39+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/2208bcffc9f58c4a77ddfcd8c49b7398\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/2011\\\/06\\\/06\\\/nire-komunetik-110603-2\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nire komunetik 110603\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/\",\"name\":\"27 zapata\",\"description\":\"Autokritika umoretsua egunEROkotasunari\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/2208bcffc9f58c4a77ddfcd8c49b7398\",\"name\":\"Imanol Epelde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb7708dedcd76b0b8f800e11ba55ccbedec146e9afe557f2ac2458008c70f5d5?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb7708dedcd76b0b8f800e11ba55ccbedec146e9afe557f2ac2458008c70f5d5?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb7708dedcd76b0b8f800e11ba55ccbedec146e9afe557f2ac2458008c70f5d5?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Imanol Epelde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/imanol-epelde\\\/author\\\/imanol-epelde\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nire komunetik 110603","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Nire komunetik 110603","og_description":"Podcast Powered By Podbean Urtea hasi besterik ez zelakoan geunden eta iritsi gara seigarren hilabetera. Aste honetan jarri da martxan hondartza denboraldia\u2026 San Ferminetarako prestaketa lanak ere hasiak direla ikusi dugu\u2026 Uda dugu ia denok buruan. Eta oporrak. Hasiak gara [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/","og_site_name":"27 zapata","article_published_time":"2011-06-06T08:40:39+00:00","author":"Imanol Epelde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Imanol Epelde","Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/"},"author":{"name":"Imanol Epelde","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/#\/schema\/person\/2208bcffc9f58c4a77ddfcd8c49b7398"},"headline":"Nire komunetik 110603","datePublished":"2011-06-06T08:40:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/"},"wordCount":549,"commentCount":0,"keywords":["Bartzelona","Franco","Italiako Giroa","pepinoa","txina","uda"],"articleSection":["Nire komunetik"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/","name":"Nire komunetik 110603","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/#website"},"datePublished":"2011-06-06T08:40:39+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/#\/schema\/person\/2208bcffc9f58c4a77ddfcd8c49b7398"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/2011\/06\/06\/nire-komunetik-110603-2\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nire komunetik 110603"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/","name":"27 zapata","description":"Autokritika umoretsua egunEROkotasunari","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/#\/schema\/person\/2208bcffc9f58c4a77ddfcd8c49b7398","name":"Imanol Epelde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb7708dedcd76b0b8f800e11ba55ccbedec146e9afe557f2ac2458008c70f5d5?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb7708dedcd76b0b8f800e11ba55ccbedec146e9afe557f2ac2458008c70f5d5?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb7708dedcd76b0b8f800e11ba55ccbedec146e9afe557f2ac2458008c70f5d5?s=96&d=mm&r=g","caption":"Imanol Epelde"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/author\/imanol-epelde\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/537","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/users\/101"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=537"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/537\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=537"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=537"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/imanol-epelde\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=537"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}